Amal Ramsis
Amal Ramsis (Alexandria, 1972) ( arabieraz: أمل رمسيس ) Egiptoko zinemagilea, ekozilea eta aktibista da. 2008an, Arabiar eta Iberoamerikako Emakumeen Filmen Karabana sortu zuen ( arabieraz: قافلة سينما المرأة العربية واللاتينية ) edo Zinemagileen artean (arabieraz: بين سينمائيات ), beranduago bihurtuko zena Kairoko Nazioarteko Emakumeen Filmen Jaialdia (arabieraz: مهرجان القاهرة الدولي لسينما المرأة ). Hau izan zen mundu arabiarrean horrelako lehen jaialdia. [1][2]
Amal Ramsis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alexandria, 1972 (52/53 urte) |
Herrialdea | Egipto |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta dokumentalista |
Biografia
Kairon Zuzenbide ikasketak burutu zituen (1993), baita abokatu bezala 3 urtez lanean aritu ere.
1992an Egiptoko "Maan" (Elkarrekin) Emakumeen Ikasketak Zentruaren fundazioan parte hartu zuen.
2001ekoa da bere lehendabiziko filma. 2002an Espainiako Kanpo Politika Ministerioaren beka bat lortu eta Madrilgo "Septima Ars" Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolara joan zen zinema zuzendari izateko ikasketak egitera, 2005ean bukatu zituelarik. 2008 geroztik emakumeek zuzenduriko film arabiar eta latinoamerikarrek osaturiko karabanak antolatu ditu. [3][4]
Klaketa Árabe ekoiztetxearen sortzailea da [5] eta Fundazio Euroarabiarraren Arte eta Kultura Katedraren titularra da.[6] Emakume arabiarren egoera eta Egiptoko errealitate politikoari buruzko hitzaldiak ematen ditu.[7]
Dortmund | Koloniako Emakumeen Nazioarteko Film Zinemaldian Ramsis-ek 2015eko Rwe Film Award sariaren epaimahaian parte hartu zuen. [8]
Lan-ildoak
Dokumentalak
Ramsis-ek zuzenduriko filmetan alderdi sozial-politikoa eta bizi-istorio pertsonalak batera uztartu ohi ditu. Ikusiezinak, isilean direnak kamearen aurrera eraman eta bistaratzea du xedea.[7]
2011ko urtarilaren 25eko Egiptoko iraultza baino hilabete batzuk lehenago, kamera hartu eta berak bakarrik izkutuan Kairon gertatzen ari zena grabatzeari ekin zion, debekatuta zeuden errealitateak eta egoerak bilduz. Debekatuta dokumentala sortu zuen.[9]
2015ean argitaratu zuen Tximeletaren arrastoa dokumentala. Bertan 2011ko urriaren 9an Masperoko masakrea eta 27 koptoen hilketaren haritik tira egiten du, horietako bat iraultza egiptoarraren "Guevara", Mina Danielengana hurbilduz.[10][11]
Espainiako Guerra zibilean Frankoren aurka arabiarrek izandako parte hartzearen inguruan ikertzen ari zela, 2008an Najati Sidkiren memoriak irakurri eta Rafael Albertiren poemari keinu egiten dion Urrundik zatozte dokumentala grabatzeari ekin zion.[12] Sidki Errepublikaren alde borrokan aritutako palestinar komunista bat izan zen. Bere memoriak 2002an argitara eman ziren.[13] Dokumentala 2016an aurkeztu zen.[14]
Emakumeek egindako zine arabiar-iberoamerikarraren karabana.
2008an Klaketa Áraberekin Zinemagileen artean (Entre Cineastas). Emakumeek egindako zine karabana sortu zuen. Bertan emakume arabiar eta iberoamerikarren errealitateen antzekotasunak abiapuntu, emakume zinemagileen begiradak eta ikuspegiak hurbiltzen ditu. Proiektu honekin sustatzen da zinema komertzialaren estereotipoak eta manipulazioa hausten ahalegintzen diren zinemagileei laguntza ematea.[7]
Minutuko bideoa
1997an Bartzelonako Drac Mágic – Mostra Internacional de Films de Dones barruan sortu zen ekimena da. Egun TRAMA koordinadorak bideratzen du (Emakumeek ekoizturiko zinema, bideo eta multimedia erakusketa eta jaialdiak biltzen ditu, horien artean Klaketa Árabe eta Zinemagileen artean daudelarik. Minutuko bideoa ekimenak emakume ez-profesionalak trebatzen ditu zinematografiaren eta film laburren zuzendaritzaren funtsezko gakoetan. Gaiak urtero berritzen dira.[15][16]
Amal Ramsis Euskal Herrian
Euskal Herrian hainbatetan egon da Kultura Communication y Desarrollo KCD GGKE erakundearekin batera lankidetzan aritu izan delako 2011. urtetik aurrera:
- 2012a geroztik Ramsisen Zinemagileen artean. Emakumeek egindako zine karabanak Bilbon izan dituen edizioen antolakuntzan, filmak aurkezten, "Emakumeak elkarturik" minutuko bideo-tailerrekin.[17][18][19][20]
- UPV-EHUn masterclassak emanez eta Uda Ikastaroen barruan Kultura, Komunikazio eta Garapenerako Nazioarteko 4. Topaketan.[21][7][22][23]
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren barruko tailerretan ere esku hartu du. [24]
Filmografia
Urtea | Jatorrizko izenburua | Ingelesezko eta euskarazko tituluak | Kredituak |
---|---|---|---|
2018 | You Come From Far Away | You Come From Far Away/ Urrundik zatozte [25][26] | Zuzendaria |
2015 | ر الفراشة | [27]The Trace of the Butterfly/Tximeletaren arrastoa [28] [29] | Zuzendaria |
2011 | ممنوع | Forbidden/Debekatuta [30] [31] [32] [33] [34] | Zuzendaria |
2009 | Life | Life/Bizitza | Zuzendaria |
2005 | Solo Sueños | Only Dreams/Ametsak Bakarrik [35] | Zuzendaria |
2001 | بيروت على شط البحر | Beirut Is on the Seaside/Beirut itsaertzean dago. | Zuzendaria |
Silence and Plateau ere zuzendu ditu.[36]
Errekonozimendu eta sariak
Forbidden filmarekin:
- (2011) Bartzelonako Drac Magic-en dokumental onenaren Publikoaren Saria,[37]
- (2011) Rotterdameko Film Jaialdiko Arabiar Film Onenaren saria.
- (2011) Bilboko Nazioarteko Zine Ikusiezina Jaialdiaren Giza Eskubideetarako film onenaren saria.
- (2011) Madrilgo Emakumezkoek egindako Zinema Politikoaren Jaialdiko Film Onenaren saria.
- (2012) Nazioarteko Zinema Pobre Zinemaldian Dokumental Onena.[37]
The Trace of the Butterfly, kanpoko finantziaziorik gabeko filma erabat independentearekin:
- Publikoaren Saria Dortmunden, Koloniako Emakumeen Nazioarteko Zinemaren Jaialdian,[38] Istanbulgo Zinema Jaialdian, Kalifornian CINEQUEST Film Jaialdian, Her Africa Film Festival eta IAWRT Afrikako Zinema Jaialdian. [39][40]
Erreferentziak
- ↑ «AMAL RAMSIS | Mesto žensk - City of Women» www.cityofwomen.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «Unveiling the strength of Arab women through filmmaking» International Media Support (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ (Ingelesez) Welle (www.dw.com), Deutsche. «Ramsis, Amal | DW | 24.04.2012» DW.COM (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «Amal Ramsis» IMDb (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «Ciclos de cine en golem» www.golem.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «La Euroárabe participa en el 4º Encuentro internacional de COMUNICACIÓN, CULTURA Y DESARROLLO | Fundación Euroárabe de Altos Estudios» www.fundea.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ a b c d (pdf) Amal Ramsis, elkarrizketa.. 2013.
- ↑ «Amal Ramsis - News» IMDb (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ Ramsis, Amal. (). PROHIBIDO (Spanish subtitle) ممنوع. VIMEO (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ Ramsis, Amal. (2015). La Estela de la Mariposa BC. VIMEO (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ euronews (in English). (2012-02-20). Mina Daniel: Egypt's Che Guevara. (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) autores, Varios. (2015-06-03). La despedida española: Homenaje a las brigadas internacionales [1938-2008. ] Ediciones Espuela de Plata ISBN 9788496956681. (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «Los árabes que gritaron '¡Libertad!'» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los árabes que lucharon contra Franco» ELMUNDO 2016-05-02 (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «kcd-ongd | Talleres del vídeo del minuto» Kcd Ongd | Festival Internacional Cine Invisible Bilbao (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «Tailerrak - XI Giza Eskubideen Zinemaldia - Donostia-San Sebastián (19-26 apirila 2013)» www.zinemaetagizaeskubideak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «kcd-ongd | Caravanas de Cine de Mujeres» Kcd Ongd | Festival Internacional Cine Invisible Bilbao (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «“Zinemagileen Artean” ekimenaren karabana» Nontzeberri 2018-06-06 (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «VIII Caravana de cine realizado por mujeres» naiz: AGENDA 2019-05-10 (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «Mujeres-en-correspondencia - Edukia» oficop (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «Masterclass: Amal Ramsis. Zinemagileen arteko 8. Karabana» gkz-csc (UPV-EHU) (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «La Euroárabe participa en el 4º Encuentro internacional de COMUNICACIÓN, CULTURA Y DESARROLLO | Fundación Euroárabe de Altos Estudios» www.fundea.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «Bilbao.eus, 04 Barrutia: Begoña, Albisteak, BILBOKO UDALA PARTE HARTZEN ARI DA “EMAKUMEON KLAKETA” KULTURA, KOMUNIKAZIO ETA GARAPENAREN NAZIOARTEKO TOPAKETAN» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «Donostia.eus - [Berria Amal Ramsis dokumentalista egiptoarrak, bideo tailerra eskeiniko du Emakumeen Etxean»] www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ (Ingelesez) «You Come from Far Away» Doha Film Institute (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ You Come From Far Away. (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ The Trace of the Butterfly on IMDb
- ↑ Ramsis, Amal. (2015). Athar Al Farasha. IMDb (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ Q&A: Amal Ramsis | DokuFest. (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ Amal Ramsis. (2011-04-18). Trailer Forbidden "Mamnou" (ممنوع), Directed by: Amal Ramsis. (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ Ramsis, Amal. (2011). Forbidden. IMBd (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ (Ingelesez) Bainbridge, Luke. (2013-05-04). «In Place of War: Egypt's artists after the Arab Spring» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «Arab Women Bring Spring to the Screen | Inter Press Service» www.ipsnews.net (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «OFF-PROGRAM: Presents MAMNOU (PROHIBIT) | Activities» CCCB (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ Ramsis, Amal. (2005). Solo sueños. IMBd (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ (Frantsesez) «FORBIDDEN» CMCA (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ a b «Tahrir activist and film maker Amal Ramsis in Assisi | Anti-imperialist Camp» www.antiimperialista.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ (Frantsesez) «Films» Africultures (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ (Ingelesez) «Egyptian documentary wins Audience Award in International Women's Film Festival Dortmund» Daily News Egypt 2015-05-12 (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ (Ingelesez) «Egyptian documentary wins Audience Award in International Women's Film Festival Dortmund» Daily News Egypt 2015-05-12 (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).