Angola: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
t 150.241.33.177 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Gartxoak wikilariaren azken bertsiora itzularazi da. Etiketa: lehengoratzea |
||
(10 erabiltzailek tartean egindako 31 berrikusketa ez dira erakusten) | |||
2. lerroa:
{{Herrialde infotaula
| ohiko_izen = Angola
| ohiko_izen_luze= Angolako Errepublika
| bertako_izen = República de Angola
| nongo = Angolako
}}
'''Angola'''<ref name= euskaltzaindia>{{erreferentzia |url = https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0038.pdf |izenburua = 38. araua - Munduko estatu-izenak |egilea = [[Euskaltzaindia]] |data = 2007-03-30}}</ref>, izen ofiziala '''Angolako Errepublika''' ({{lang-pt|República de Angola}}; [[kikongo]], [[kimbundu]] eta [[umbundu]]z: ''Repubilika ya Ngola''), hego-mendebaldeko [[Afrika]]ko estatu burujabea da, [[Ozeano Atlantikoa]]ren ertzean dagoena. Hegoaldean [[Namibia]]rekin du muga, iparraldean [[Kongoko Errepublika Demokratikoa]]rekin, ekialdean [[Zambia]]rekin, eta mendebaldean Ozeano Atlantikoarekin. [[Barrendegi]] bat du, [[Kabinda]] probintzia, [[Kongoko Errepublika]]rekin eta Kongoko Errepublika Demokratikoarekin muga duena. 1.246.700 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 25,8 milioi biztanle zituen 2014an.<ref name="errolda">{{erreferentzia|url=https://web.archive.org/web/20160506013702/http://aiangola.com/wp-content/uploads/2016/03/Publica%C3%A7%C3%A3o-Resultados-Definitivos-Censo-Geral-2014_Vers%C3%A3o-22032016_DEFINITIVA-18H17.pdf |izenburua= 2014 population census (INE Angola) | argitaletxea=aiangola.com, Wayback Machinek artxibatua |sartze-data= 2019-6-27}}</ref> [[Luanda]] da hiriburua eta hiri nagusia.
== Izena ==
Angola hitza [[Bantu hizkuntzak|bantu]] taldeko [[mbundu]] hizkuntzako ''ngola'' izenetik dator. [[Ndongo Erresuma]]ko errege-titulua zen ''ngola''.
==
=== Mugak ===
Angola hego-mendebaldeko Afrikan dago, hego latitudeko 4° eta 18° artean, eta ekialdeko longitudeko 12° eta 24° artean. Mugakide ditu [[Kongoko Errepublika Demokratikoa]] iparraldean, [[Zambia]] ekialdean, [[Namibia]] hegoaldean, eta [[Ozeano Atlantikoa]] mendebaldean. [[Kabinda]] [[barrendegi]]ak [[Kongoko Errepublika]] du iparraldean eta Kongoko Errepublika Demokratikoa hegoaldean.
===
Hiru eskualde natural nagusi daude:<ref name="geo">{{erreferentzia|egilea= Thomas Collelo, ed |url= http://countrystudies.us/angola/51.htm |izenburua= Angola: A Country Study: Geography | argitaletxea= Washington: GPO for the Library of Congress, 1991, countrystudies.us |sartze-data= 2019-6-28}}</ref>
* Kostaldeko zabaldia. 25 kilometro zabal da tokirik estuenean, alegia, [[Benguela]]ren parean; zabalera handiena, berriz, [[Kwanza]] haranean du: 150 kilometro. [[Benguelako itsaslasterra]]ren eraginez, prezipitazioak txikiak dira, hegoaldean batez ere; izan ere, hegoaldea [[Namib]] basamortuaren luzapena da.
* Muino eta mendien zerrenda. Kostaldearen paraleloan luzatzen da, itsaertzetik 20-100 kilometrora. Kwanza ibaiak bitan zatitzen du. Iparraldeko zatiak malda txikia du kostaldeko zabaldirantz, eta 1.000-1.800 metro bitarteko gailurrak. Hegoaldeko zatia, berriz, oso pikoa da; gailurrik gorenak, [[Serra da Chela]]ren hegoaldean, 2.400 metroko garaiera du.
* Barnealdeko goi-ordokiak. Mendi-zerrendaren ekialderantz hedatzen dira. Franko eskualde zelaia bada ere, 2.500 metrotik gorako altuera du [[Benguelako goi-ordokia]]n eta [[Huíla]] probintziako lur garaietan. Iparraldeko [[Malanjeko goi-ordokia]]k, berriz, 1.000 metroko garaiera besterik ez du.
<gallery mode="packed" heights="145">
Beach_of_Coatinha_in_Benguela,_Angola.jpg|[[Benguela (província)|Benguelako]] kostaldea
Tundavala Gap.jpg|Serra da Leba
Serra da Saudade (view at 1500 m a.s.l).jpg|Serra da Saudade
</gallery>
=== Hidrografia ===
[[Fitxategi:Epupa_Falls_2.jpg|thumb|eskuinera|250px|[[Epupa ur-jauziak]], [[Kunene (ibaia)|Kunene]] ibaia]]
Angolako ibai gehienek herrialdearen erdialdean dute iturburua eta Ozeano Atlantikoan ahoa; [[Kwanza]] (960 kilometro luze, horietako 258 nabigagarriak) eta [[Kunene (ibaia)|Kunene]] dira garrantzitsuenak. Kunene ibaiaren ibilbidean [[Epupa ur-jauziak]] daude.
Iparraldean, [[Kongo (ibaia)|Kongo]] ibaiak egiten du Angolaren eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren arteko muga, eta ibai horren adar ugari daude, bai iparraldean, bai ipar-ekialdean. Herrialdearen hego-ekialdean, berriz, ibai batzuk [[Zambezi]]ren arrokoak dira, eta beste batzuk [[Okavango]]ren arrokoak.<ref name="geo"/>
== Historia ==
=== Portugaldar kolonia ===
[[Fitxategi:Queen Nzinga 1657.png|thumb|250px|eskuinera|[[Nzinga Mbande|Nzinga]] erreginaren eta Luandako portugaldar gobernadorearen arteko bake-negoziazioak, [[1657]].]]
[[Portugal]]darrak [[1482]]. urtean iritsi ziren Angolako kostaldera, [[Diogo Cão]]ren agintepean, eta [[1484]]tik aurrera Portugalen mendeko lurraldea izan zen. [[1640]]-[[1648]]. urteen bitartean, nederlandarren mende izan zen. [[1885]]ean, [[Berlingo Konferentzia]]k ofizialki egokitu zion Angola Portugali. [[XIX. mende]]ra arte ez ziren portugaldarrak Angola barnealdeaz jabetu. [[Serpa Pinto]] portugaldar militarra saiatu zen, alferrik, Angola eta [[Mozambike]] portugaldar koloniak lurralde bakar batean lotzen, [[Zambia]]n barrena. Angolak eraman behar izan zituen, mendeetan zehar, europar kolonizatzaileek ezarririko zama guztiak: [[esklabotza|esklabo]] salerosketa, bertako zibilizazioen deuseztatzea eta okupazio militarra.
[[XVII. mendea]]n hasi ziren metropoliaren aurkako lehen altxamenduak, eta [[1940]]an, askapen-gerra hasi aurreko azken altxamendu antikolonialistan, [[kubal]] herria sakailatu zuten portugaldarrek. Zapalkuntza militarra izan da beti kolonizatzaileen erantzun bakarra. [[1951]]. urtean ''território'' eta
=== Angola burujabea ===
[[Fitxategi:Building with Bullet-holes in Huambo, Angola.jpg|thumb|eskuinera|250px|[[Angolako Gerra Zibila]] ([[1975]]-[[2002]]); [[Huambo]]ko eraikin bat bala-zuloz josia.]]
Angolak burujabetasuna eskuratu zuenean, MPLAk ([[Angolaren Askapenareko Herri Mugimendua]]) ez zuen lurraldearen parte txiki bat baino kontrolatzen, eta [[Angolako Gerra Zibila|gerra zibila]] piztu zen. [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietarren]] eta [[kuba]]tarren laguntzari esker, MPLAk aurrerapen handiak egin zituen, eta [[1976]]ko urtarrilerako kontrolpean zuen FNLAren ([[Angolaren Askapenerako Fronte Nazionala]]) buruzagitza, zeinak, mendean harturik, errenditu egin behar izan baitzuen. Oso ahuldurik bazegoen ere, UNITAk ([[Angolaren Askapen Osorako Batasun Nazionala]]) [[gerrilla]]-operazioak egiten jarraitu zuen. [[1977]]an, MPLAko idazkari nagusi eta Angolako lehendakari [[Agostinho Neto]]ren aurkako estatu-kolpe bat egiteko ahalegina bultzatu zuten MPLAko kideek. Neto handik bi urtera hil zen, [[1979]]ko abenduan, [[Mosku]]n, minbiziak jota. MPLAk ideologia marxista-leninista zuen orduan, eta bere burua langile-klasearen abangoardiako alderditzat bazeukan ere, ahaleginak egin zituen Mendebaldeko herrialdeekin harremanak normalizatzeko.
[[Fitxategi:Angola.JoseEduardoDosSantos.01.jpg|thumb|200px|[[José Eduardo dos Santos]], Angolako lehendakaria 1979-2017 bitartean.]]
Agostinho Netoren ondorengoa, [[José Eduardo dos Santos]], agintea hartu zuenetik bertatik saiatu zen pragmatikoa izaten eta, pixkanaka-pixkanaka, [[merkatu libre]]rako trantsizioari ekin zion [[1990eko hamarkada]]ren hasieran. UNITAk, ordea, [[diamante]]-meategiak kontrolpean zituela, eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuek]] eta [[Hegoafrika]]k [[Jonas Savimbi]]ri eskaintzen zioten laguntzaz baliaturik, berriro gerrari ekitea erabaki zuen. Hamar urteko gerra zibil odoltsuaren ondoren (ia milioi bat hildako izan ziren), 1988ko abenduko New Yorkeko Hitzarmenetan kubatarrak eta hegoafrikarrak Angolatik irtetea aurreikusi zen. Baina [[Gerra Hotza]]ren amaiera ez zen nahikoa izan gatazka konpontzeko. [[1991]]ko Estorilgo eta Bicesseko akordioek bakea gehixeago hurbiltzen zutela ziruditen. 1991ko maiatzean joan ziren Angolatik azkeneko kubatar osteak eta, [[1992]]ko irailean, [[Nazio Batuen Erakundea|Nazio Batuen]] kontrolpean, hauteskundeak egin ziren, eta MPLAk irabazi zituen oso erraz. UNITAk, ordea, ez zuen emaitza hura onartu eta gerrari berrekin zion 1992ko urrian.
Nazioartean lagunik gabe, [[Kongoko Errepublika Demokratikoa|Zaireren]] laguntza salbuetsita, eta [[Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua]]k zigorturik, UNITAk nahitaez sinatu behar izan zuen gerrari amaiera ematen zion Lusakako Protokoloa ([[1994]]ko azaroa). Hitzarmen horretan zehaztutakoari jarraituz, Jonas Savimbiren osteak armak utziz joan ziren; eta UNITAko kideak, berriz, gobernuan eta administrazioan pixkanaka integratuz joan ziren. [[1997]]ko apirilean, Angolako legebiltzarrak 1992an hautatuak izandako UNITAko 60 diputatu onartu zituen legebiltzarkide gisa, eta batasun eta adiskidetasun nazionaleko gobernua eratu zen, UNITAtik etorritako hainbat ministro barruan zirela.
Baina gatazkaren txingarrak itzali gabe zeuden. Auzo-herrialdeetako egonkortasun faltak (Kongo eta Zaireko gerra zibilak, zeinaren kariaz Zaire [[Kongoko Errepublika Demokratikoa]] bilakatu baitzen), garbi utzi zuen bake-prozesua hari ahulez josita zegoela, eta hala, [[1998]]ko martxoan UNITAk gerrari ekin zion Ipar eta Ekialdeko probintzietan. Abuztuaren azkenean, agintariek indarrik gabe utzi zituzten UNITAk legebiltzarrean eta gobernuan zituen ordezkariak. Urtearen amaierarako lurralde guztira zabaldu ziren gobernuaren aldeko armadaren eta Jonas Savimbiren alderdikoen arteko borrokak. [[1999]]ko urtarrilean, Angolako lehendakariak, [[José Eduardo dos Santos]]ek, lehen ministroaren funtzioa indargabetu zuen, eta bere gain hartu zituen estatuko buruzagitza, gobernuko lehendakaritza eta armadaren buruzagitza. UNITAren eta gobernuaren arteko gerra zabaldu zen berriro. Hala ere, 2002an su-etena sinatu zuten, UNITAk borroka armatua alde batera utzi zuen eta alderdi politiko gisa eratu zen. Batasun nazionaleko gobernu bat eratu zuten, eta geroztik egoera politikoa normalizatuz joan zen pixkanaka. [[2008]]ko hauteskundeetan, Dos Santosen MPLA alderdia izan zen nagusi.
== Gobernua eta administrazioa ==
=== Politika ===
Errepublika presidentzialista da. Egun indarrean dagoen konstituzioa 2010ean onartu zen. Errepublikako presidentea [[estatuburu]] eta [[gobernuburu]] da, eta bost urtez behin hautatzen da bozketa zuzenaren bitartez. Botere legegilea Nazio Biltzarraren esku dago; 220 kide ditu, bost urtetik behin aukeratzen direnak.<ref name="cia">{{erreferentzia|abizena= |izena= |url= https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/ao.html |izenburua= Angola |bilduma = CIA World Factbook | argitaletxea= cia.gov |sartze-data= 2019-6-29}}</ref>
=== Banaketa administratiboa ===
Angola 18 probintziatan (''províncias'') eta 162 udalerritan banaturik dago.
[[Fitxategi:Angola Provinces numbered 300px.png|thumb|300px|Angolako probintziak]]
{| class="wikitable sortable"
|+
|-bgcolor=#ACE1AF
!Zenb.
!Probintzia
!Hiriburua
!Eremua<br />(km²)<ref>{{erreferentzia |url=http://www.statoids.com/uao.html |argitaletxea=statoids.com |izenburua=Provinces of Angola |data= |acessodata= |sartze-data=2019-6-29}}</ref>
!Biztanleria<br />(2014)<ref name="citypopulation">{{erreferentzia|url=https://www.citypopulation.de/en/angola/admin/| izenburua=Angola: Administrative Division |argitaletxea=citypopulation.de|sartze-data=2019-6-29}}</ref>
|-
|1
|[[Bengo]]
|[[Caxito]]
|align=right | {{formatnum:31371}}
|align=right | {{formatnum:356641}}
|-
|2
|[[Benguela (província)|Benguela]]
|[[Benguela]]
|align=right | {{formatnum:31788}}
|align=right | {{formatnum:2231385}}
|-
|3
|[[Bié]]
|[[Cuíto]]
|align=right | {{formatnum:70314}}
|align=right | {{formatnum:1455255}}
|-
|4
|[[Cabinda (probintzia)|Cabinda]]
|[[Cabinda]]
|align=right | {{formatnum:7270}}
|align=right | {{formatnum:716076}}
|-
|5
|[[Cuando-Cubango]]
|[[Menongue]]
|align=right | {{formatnum:199049}}
|align=right | {{formatnum:534002}}
|-
|6
|[[Cuanza Norte]]
|[[N'dalatando]]
|align=right | {{formatnum:24190}}
|align=right | {{formatnum:443386}}
|-
|7
|[[Cuanza Sul]]
|[[Sumbe]]
|align=right | {{formatnum:55660}}
|align=right | {{formatnum:1881873}}
|-
|8
|[[Cunene]]
|[[Ondjiva]]
|align=right | {{formatnum:89342}}
|align=right | {{formatnum:990087}}
|-
|9
|[[Huambo (probintzia)|Huambo]]
|[[Huambo]]
|align=right | {{formatnum:34274}}
|align=right | {{formatnum:2019555}}
|-
|10
|[[Huíla]]
|[[Lubango]]
|align=right | {{formatnum:75002}}
|align=right | {{formatnum:2497422}}
|-
|11
|[[Luanda (probintzia)|Luanda]]
|[[Luanda]]
|align=right | {{formatnum:2418}}
|align=right | {{formatnum:6945386}}
|-
|12
|[[Lunda Norte]]
|[[Dundo]]
|align=right | {{formatnum:102783}}
|align=right | {{formatnum:862566}}
|-
|13
|[[Lunda Sul]]
|[[Saurimo]]
|align=right | {{formatnum:45649}}
|align=right | {{formatnum:537587}}
|-
|14
|[[Malanje (probintzia)|Malanje]]
|[[Malanje]]
|align=right | {{formatnum:97602}}
|align=right | {{formatnum:986363}}
|-
|15
|[[Moxico]]
|[[Luena (Angola)|Luena]]
|align=right | {{formatnum:223023}}
|align=right | {{formatnum:758568}}
|-
|16
|[[Namibe (probintzia)|Namibe]]
|[[Moçâmedes]]
|align=right | {{formatnum:58137}}
|align=right | {{formatnum:495326}}
|-
|17
|[[Uíge (probintzia)|Uíge]]
|[[Uíge]]
|align=right | {{formatnum:58698}}
|align=right | {{formatnum:1483118}}
|-
|18
|[[Zaire (probintzia)|Zaire]]
|[[M'Banza Congo]]
|align=right | {{formatnum:40130}}
|align=right | {{formatnum:594428}}
|-
|
|'''Guztira'''
|
|align=right | '''{{formatnum:1246700'''}}
|align=right | '''{{formatnum:25789024'''}}
|}
== Demografia ==
=== Biztanleria ===
[[Fitxategi:Population pyramid of Angola 2016.png|thumb|230px|Angolako [[biztanleria-piramide]]a, 2016]]
2014an 25.789.024 biztanle zituen.<ref name="errolda"/> [[Angolako Gerra Zibila|Gerra zibilaren]] garaian 550.000 lagun inguruk ihes egin zuten, baina gehienak itzuli dira. [[Ugalkortasun-tasa osoa|Ugalkortasun-tasa]] handia da (6 haur baino gehiago emakumeko, 2018), eta baita
[[amaren hilkortasun-tasa]] ere (477 heriotza/bizirik jaiotako 100.000 ume, 2015).<ref name="cia"/>
Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak % 48 dira, 15-24 urte bitartekoak % 18,3, 25-54 urte bitartekoak % 27,9, 55-64 urte bitartekoak % 3,3 eta 65 urtetik gorakoak % 2,3. Bizi itxaropena 60,6 urtekoa da; 58,5 urtekoa gizonezkoena eta 62,7 urtekoa emakumezkoena (2018ko zenbatespenak). Ia % 30eko analfabetismoa du (2015).<ref name="cia"/>
=== Banaketa etnikoa ===
Angolar gehienak afrikar jatorrikoak dira; % 2 mestizoak dira, eta % 1 europar jatorrikoak, [[portugal]]darrak gehienak. Badira [[asia]]r jatorrikoak ere. Talde etnikoei dagokienez, oro har [[bantu]] etnietakoak dira: [[ovinbundu]]ak (% 37) lurraldearen erdialdean bizi direnak, [[kinbundu]]ak (% 25) kostaldean, eta [[kongo etnia|bakongoak]] (% 13) iparraldean, Kongorekin muga egiten duen lurraldean.<ref name="cia"/>
=== Hizkuntzak ===
[[Portuges]]a da hizkuntza ofiziala, baina biztanleriaren zati batek baizik ez du erabiltzen: politikan, administrazioan eta kulturan jarduten diren eliteek, hain zuzen. Gainerakoan, [[Bantu hizkuntzak|bantu]] ([[umbundu]], [[kinbundu (hizkuntza)|kinbundu]], [[kikongo]]) eta [[Khoisan hizkuntzak|khoisan]] hizkuntzak mintzatzen dira.
=== Erlijioa ===
Angolar gehienak kristauak dira ([[katoliko]]ak % 41,1, [[protestante]]ak % 38,1),<ref name="cia"/> baina horietako askok [[Afrikako erlijio tradizionalak|sineste tradizionalei]] ere eusten diete.
===
{{Hiri handienak
| name = Angolako hiri handienak
| country = Angola
| stat_ref = 2019ko zenbatespena<ref>{{erreferentzia|url=http://worldpopulationreview.com/countries/angola-population/cities/ | izenburua=Population of Cities in Angola (2019) |argitaletxea=worldpopulationreview.com|sartze-data=2019-6-29}}</ref>
| list_by_pop =
| class = nav
| div_name = Probintzia
| div_link =
| kind = hiriak
| city_1 = Luanda
| div_1 = Luanda (probintzia){{!}}Luanda
| pop_1 = 2.776.168
| img_1 =
| city_2 = N'dalatando
| div_2 = Cuanza Norte
| pop_2 = 383.100
| img_2 = Complexo escolar Samora Moisés Machel.jpg
| city_3 =Huambo
|div_3 = Huambo (probintzia){{!}}Huambo
| pop_3 = 226.145
| img_3 = CFB_Class_10C_4-8-2%2B2-8-4_no._332.jpg
| city_4 =Lobito
| div_4 = Benguela (probintzia){{!}}Benguela
| pop_4 = 207.932
| img_4 = Lobito restinga2.jpg
| city_5 =Benguela
| div_5 = Benguela (probintzia){{!}}Benguela
| pop_5 = 151.226
| img_5 = Praia de Benguela.jpg
| city_6 = Kuito
| div_6 = Bié
| pop_6 = 113.624
| city_7 = Lubango
| div_7 = Huíla
| pop_7 = 102.541
| city_8 = Malanje
| div_8 = Malanje (probintzia){{!}}Malanje
| pop_8 = 87.046
| city_9 = Namibe
| div_9 = Namibe (probintzia){{!}}Namibe
| pop_9 = 80.149
| city_10 = Soyo
| div_10 = Zaire (probintzia){{!}}Zaire
| pop_10 = 67.491
}}
==
[[Fitxategi:Offshore platform on move to final destination, Ilha de Luanda.JPG|thumb|[[Petrolio]]ak hartzen du Angolako [[Barne produktu gordin|BPGaren]] % 45 eta esportazio guztien % 90. Irudian, petrolioa ateratzeko plataforma bat, bere tokira daramatela, [[Luanda]]ko itsasertzean.]]
[[Meatzaritza|Meatze]]-aberastasun handiak baditu ere, Angolako ekonomiak eta gizarteak [[Angolako Gerra Zibila|gerra zibilaren]] eragina pairatu zuten, eta bai nekazaritza-sektorea (lur-langintza eta abere-hazkuntza), bai [[errepide]]- eta [[burdinbide]]-sareak, egoera tamalgarrian geratu ziren. Munduko [[Per capita errenta|biztanleko errentarik]] txikienetakoa du (6.800 dolar 2017an)<ref name="cia"/>.
Nekazaritzan enplegatzen da biztanleria aktiboaren bi heren baino gehiago (% 85 2015ean); aldiz, [[Barne produktu gordin|BPGaren]] % 10,2 baino ez dagokio.<ref name="cia"/> Oraindik ez da gauza, inondik inora, herrialdean behar diren elikagaiak ekoizteko. Gerra dela-eta, gainera, [[mina]] asko daude soroetan, eta nekazariak lanera itzultzeko beldur dira.<ref>{{erreferentzia|izena=Salym |abizena=Fayad |url=https://www.france24.com/es/20180501-en-foco-minas-antipersona-angola | izenburua=La peligrosa labor de desminar Angola |argitaletxea=france24.com |sartze-data=2019-6-29}}</ref>
Angolaren agintepeko itsaspean [[petrolio]] erreserba garrantzizkoak daude. Petrolioa da herrialdearen aberastasun-iturri nagusia. BPGaren % 50 hartzen du, eta esportazio guztien % 90.<ref name="cia"/> Sarrera garrantzitsuak dira, orobat, [[diamante]]ak eta herrialdearen hegoaldean ustiatzen dituzten [[burdin]]-meategiak. Gainerakoan, bigarren sektoreak biztanleria aktiboaren % 15 besterik ez du enplegatzen, eta indar txikia du.
Ekonomia [[liberalizazio|liberalizatzeko]] prozesua [[1990]]ean hasi bazen ere, oraindik asko falta zaio Angolako ekonomiari, benetako [[merkatu-ekonomia]] izateko. Gerra zibil luzearen eta ondorengo bake hauskorraren eraginez, ustelkeria eta mendekotasuna betikotu dira bertako ekonomian. Miseria eta desberdintasunak areagoturik, nazioarteko laguntzekiko gero eta mendekotasun handiagoa dutela, gizarte-krisi kezkagarrian sartuta daude. Gainera, kriminaltasunak eta kaleko segurtasun faltak etengabe gora egiten dute. Balantzaren beste aldean, petrolio-erreserba handiek eta, neurri txikiagoan bada ere, diamante-meategiek, egundoko potentzial geoekonomikoa ematen diote, eta mendebaldeko potentzia handien interesa pizten dute ([[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuak]], [[Frantzia]]). Azken urteetan, ekonomiak nabarmen egin du gora petrolioari esker, eta 2007an [[LPEE]]ko kide egin zen. Edonola ere, arazo ekonomiko eta sozial larriak ditu herrialdeak.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{erreferentzia_zerrenda|2}}
== Kanpo estekak ==
* {{pt}} [https://web.archive.org/web/20090512044327/http://www.angola-portal.ao/PortaldoGoverno/ Angolako Gobernuaren webgunea]
* [https://www.argia.eus/angola Angola], argia.eus
{{CIA|ao}}
{{autoritate kontrola}}
{{Afrikako herrialde eta lurralde aurkibidea}}{{Angolako historia}}
[[Kategoria:Angola| ]]
[[Kategoria:Nazio Batuen Erakundeko kideak]]
|