Durango
- Artikulu hau Bizkaiko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Durango (argipena)».
Durango Bizkaiko hego-ekialdeko udalerri bat da, Durangaldea eskualdekoa. 10,79 km² ditu, eta 2024. urtean 29.887 biztanle zituen.
Durango | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Alkatea | Ima Garrastatxu Urbaneja | ||||||||||
Posta kodea | 48200 | ||||||||||
INE kodea | 48027 | ||||||||||
Herritarra | {{{herritarra}}} | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°10′01″N 2°37′56″W / 43.166974°N 2.6321025°W | ||||||||||
Azalera | 10,91 km² | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 29.887 (2024) 120 (2023) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 27,39 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 11,49 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 22,73 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 36,45 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,33 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 4,55 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 10,62 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 49,48 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 33.22 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak |
Geografia
Bizkaiko barnealdean, eta Ibaizabal ibaiak sortutako lautada txiki baten kokatuta, Durangoko udalerriak 10,70 km² hartzen ditu. Ibaizabal ibaiak, udalerritik pasatzean, Mañarierrekaren eta Larrinagatxu errekaren urak jasotzen ditu.
Udalerriaren barnean, Mugarra (960 metro) eta Neberondo (453 metro) mendiak nabarmentzen dira, karezko mendikate bat osatzen dutenak. Mugarra da Durangaldeko mendizerraren hasiera, Bizkaiko eskualde honetan zehar hedatzen dena. Bertan, Alluitz, Untxillatz edota Anboto mendiak kokatzen dira; guzti-guztiak Urkiolako Parke Naturalaren barruan daudela.
Udalerri mugakideak
Mugakide ditu iparraldean Iurreta, hegoaldean Izurtza, mendebaldean Amorebieta-Etxano eta Dima, eta ekialdean Abadiño.
Historia
- XII. mendearen erdialdean, Villanueva de Durango izenarekin Nafarroako erregeak hiribildua fundatu zuen, Tabira herriaren gainean.
- 1442 inguruan, Frai Alonso de Mella hereje izendatu zuen Eliza Katolikoak, eta haren aurka Inkisizioa bidali. Bibliaren irakurketa pertsonala eta ondasun eta pertsonen askatasun osoa aldarrikatzen zuen.
- 1937ko martxoaren 31n, Francoren agindupeko italiar hegazkinek hiria bonbardatu zuten, eta 400 bat lagun hil.
- 1965eko azaroaren 1ean, Durangoko Azoka antolatu zuten lehenengo aldiz.
Demografia
Bizkaiko beste toki askotan bezala, Durangoko populazioa asko handitu zen XX. mendeko bigarren erdialdean, Espainiatik etorritako jendearen ondorioz. Mendearen amaieran biztanleria egonkortu egin zen, baina XXI. mendearen hasieran berriro hazi zen, ordukoan mundu osoko etorkinen ondorioz.
1990ean Iurreta Durangotik banandu zen; ordutik haren biztanleak ez dira Durangoko estatistiketan agertzen.
Durangoko biztanleria |
---|
Politika
Udal hauteskundeak
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Aitziber Irigoras hautatu zuten alkate berriro. Irigoras (EAJ) Bildu koalizioaren hautagai Urdaspal Bolinagari gailendu zitzaion, nahiz eta biek 8 boto eskuratu udal bilkuran (Bilduren hautagaiak Aralarren botoak ere jaso zituen), EAJ alderdirik bozkatuena izan baitzen.
2015eko hauteskundeen ondoren, Aitziber Irigoras (EAJ) berriro hautatu zuten alkate EAJren (8) eta PSE-EEren (2) zinegotzien babesarekin eta PPren (1) abstentzioari esker.
2019ko hauteskundeen ondoren, Ima Garrastatxu Urbaneja (EH Bildu) hautatu zuten alkate, EH Bilduren 7 boto eta Herriaren Eskubidearen 4 botoei esker.
Durangoko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015 |
2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 8 / 21 |
8 / 21 |
|||
Euskal Herria Bildu | 7 / 21 |
7 / 21 |
|||
Herriaren Eskubidea (SQ-2D) | 3 / 21 |
4 / 21 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 2 / 21 |
2 / 21 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 1 / 21 |
0 / 21 |
|||
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Auzoak
Estadistikoki hitz egiten, Durangok auzo hauek ditu[4]:
- Aramotz
- Aldezaharra/Casco Viejo
- Ensanche
- Erretentxu
- Landako
- Magdalena
- San Fausto
- San Ignazio
- San Roke
- Tabira
Kultura
Euskara
Herriko eta inguruko jatorrizko euskalkia Mendebaleko euskararen aldaera bat da, durangaldekoa[6][7]. Gaur egun, Eustaten datuei erreparatuta, Durangoko biztanleen %52,91 (2016. urtean) euskalduna zen.
Kulturaguneak
- San Agustin Kultur Etxea.
- Etxezarreta Jauregia: Durangoko Arte eta Historia Museoa.
- Plateruena Kafe Antzokia.
- Andragunea
Ekitaldiak
- Durangoko Azoka.
- Durangoko Pasiñue.
- Hitzez eta Ahotsez literatura jardunaldia
Elkarteak
- Cultural Durango, futbol taldea.
- Berbaro, euskara elkartea.
- Kriskitin dantza taldea.
- Andereak talde feminista
Hedabideak
Antzerki taldeak
- Karrika antzerki taldea
- Atara Zarata antzerki taldea
- Gora ta gora antzerki taldea
Ondasun nabarmenak
Durangon, ondorengo eraikin edo monumentu garrantzitsuak daude:
- Garay jauregia: 1895. urtean Pedro Jose Astarbe arkitektoak Justo Garairentzat eraikitako jauregia.
- Kurutziagako gurutzea: 1440. urte ingurukoa da. Alonso de Mella fraidearen omenez eraiki zuten, Inkisizioak gogor zapaldu zuenekoa.
- Lariz dorrea: 1483. urtean Elisabet Katolikoak ostatu hartu zuen eraikin honetan, Durangora Uriko eta Durango Merindadeko foruak sinatzera etorria.
- Mikeldiko idoloa: Erromatarren garaia baino lehenagokoa da, eta irudikatzen duenari buruz teoria asko daude. Jatorrizkoa Bilbon dago (Euskal Museo Etnografikoan). Kopia bat, Ezkurdi plazan ikus daiteke.
- Santa Anako arkua: 1566. urtean eraiki zuten, estilo barrokoan. Durangok izan zuen harresiko sei ateetatik geratzen den bakarra da.
- Tabirako San Pedro eliza: Bertakoen ustez, Bizkaiko zaharrena. XII. mendekoak dira aurkitutako aztarnarik zaharrenak.
- Udaletxea: 1570. urtean eraiki zuten. Estilo klasikoa dauka.
- Uribarriko Andra Mariaren basilika: estilo gotikoa eta pizkundetarra du. XIV. mendean eraiki zuten. Elizpean egin zuten lehenengo Durangoko Azoka.
Durangar ospetsuak
Herritar ezagunen artean Juan Zumarraga fraidea dugu, Mexikoko unibertsitatea XVI. mendean sortu zuena; Xabier Castillo, Athleticeko jokalaria; Pablo Pedro Astarloa apaiz euskaltzalea; eta Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak, besteak beste.
Argazki galeria
-
Durangoko Santa Ana elizaren plazako arkuaren argazki zaharra.
-
Santa Anako arkua eta plaza gaur egun.
-
Zabala jauregia.
-
Garai jauregia.
-
Durangoko udaletxea.
-
Arribi jauregia Goenkalen.
-
Kurutziaga kaleko jauregia.
-
San Fausto eliza.
-
Andra Maria Madalena ermita.
-
San Jose ikastetxea.
-
San Frantzisko komentua.
-
San Agustin Kultur Etxea, izen bereko komentu ohia.
-
Balbino Garitaonandia plaza.
-
Ezkurdi plaza.
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Eustat. «Euskal AEko biztanleak, 10.000 biztanle baino gehiagoko auzoen arabera, jarduerarekiko harremanari jarraiki.» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
- ↑ «Durangaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
- ↑ «Durango - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Durangoko Udalaren webgunea
- Durangaldea eskualdearen webgunea
- Durangoko Azokaren webgunea
- Berbalaguna egitasmoa
- Durangoko Arte eta Historia Museoa (Etxezarreta Jauregia)
- Agustin Kultur Etxea
- Durangoko Pasiñue (Aste Santua)
- Plateruena Kafe Antzokia
- Anboto aldizkari digitala
- Bizkaia Irratia (96.7 FM)