Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Esther López

gipuzkoar boleibol jokalari ohia

Esther López Arroyo (Donostia, 1974ko azaroaren 29a - ) gipuzkoar boleibol jokalari ohia, entrenatzailea eta koordinatzailea da. Mundu-mailan ezaguna izan den boleibol jokalaria izan da. 2017an erretiratu zen eta jokalari izatetik CV Logroño taldeko entrenatzaile izatera pasa da.[1] 2017an erretiratu zen, guztira 25 sarirekin.[2]

Esther López

(2013)
Bizitza
JaiotzaDonostia1974ko azaroaren 29a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakjugadora voley (en) Itzuli
Posizio edo espezialitatealibero (en) Itzuli
Altuera176 zentimetro

Biografia

aldatu

Hernanin jaio zen 1974ko azaroaren 29an, Zikuñaga auzoan. Auzo horretan hasi zen jolasean, berak zioen bezala:

“Kalean orduak eta orduak ematen nituen belaunaldi horretakoa naiz, kirolariak imitatuz”.[3]

Ondoren, Hernaniko Kirol Elkartean hasi zen jolasten 14 urterekin. Guasoen laguntza izan zuen. Egun, Zikuñagako auzoko pareta batean dago boleibolariaren omenez marrazki bat, boleiboleko sare bat eta pertsona bat baloiari kolpe bat ematen agertzen dira. 2017an pistatik erretiratzea eta entrenatzaile gisa etapa berri bati ekitea erabaki zuen.[1][3]

Errioxako udalerri txiki batean bizi da. Murillo de Río Leza izenekoan. Entrenatzaile eta koordinatzaile lanetan dabilelako bertan dagoen boleiboleko elkartean. Azken partiduak jolastu zituen taldeko elkartean.

Jokalari ibilbidea

aldatu

Hasiera

aldatu

Gaztetatik izan zen Esther kirolean aditua. Haurtzaroa kalean igaro zuen telebistan eta ikastolan ikusten zituen kirol eta jolasak haren adineko beste haurrekin jolasten. Txikitatik zekien kirola izango zela haren lanbidea. Hainbat kirol probatu behar izan zituen hernaniarrak boleibola ezagutu baino lehenago. 14 urte zituenean, ikastolan zegoela, Hernaniko Boleibol Taldeak haien kirola proposatu zuten eta Esther azkar maitemindu zen boleibolaz. Kirolarekin hasi zenetik zekien hartara dedikatu nahi zuela; eta halaxe izan zen.[4][3]

Boleibolarekin hasi eta 3 urtetara UPV/EHU Oskarbi taldean jolasten zuen; eta bertan hasi zen bere kirol ibilbide profesionala. Hainbat taldetan jolastu du Estherrek; haien artean Club Voleibol Tenerife, Club Voleibol Murillo (Errioxakoa), Club Voleibol Ciutdadella eta beste hainbat gehiago. Beti jolastu du 18 zenbakia bizkarrean zuelarik.[3]

Mundu mailan ezaguna

aldatu

Esther López Arroyo mundu-mailan ezaguna den boleibol jokalaria izan da. Hernaniko Kirol Elkartean hiru urte igaro ondoren, UPV Oskarbirekin kategoria gorenean egin zuen debuta. Ordutik aurrera, klub nazional onenetan parte hartzeko aukera izan zuen: Ciudad Real, Gasteiz, Avila Boleibol Kirol Elkartea, Burgos, Tenerife, Icaro Boleibol Elkartea eta azkenik, Toledoko Boleibol Elkartean. Talde horiekin palmaresa lortu du: sei Superkopa, hamar Superliga, zortzi Erregina Kopa eta Final Tour bat. Horrez gain, bakarka ere aipamen eta sari ugari lortu ditu.

Talde barruan, bere postua liberoa izan zen. Hau da, defentsan jardun duen pertsona. Horregatik, beti ikusi izan dugu pista barruko jokalarietatik saretik urrunen dagoen zonaldean. Hortaz, esan dezakegu eginkizun garrantzitsuenetako bat bere esku zegoela. Ondoren jokaldia ondo burutu ahal izateko, beste taldeak jaurtitako baloia berak ondo jasotzea ezinbestekoa zelako.[5]

Taldeak

aldatu

Jolastu duen talde aipagarriena espainiar selekzioa da; 1997. urtetik 2010. urtera izan zen jokalari titularra bezala konbokatua.[6][3]

  • Hernani Kirol Elkartea
  • Club Voleibol Toledo
  • Ciudad Real
  • Gasteiz
  • Club Deportivo Avila Voley
  • Burgos
  • Tenerife
  • Icaro Volleyball Club

Sariak eta aintzatespenak

aldatu

Hainbat sari eta lorpen jaso ditu bai talde baten parte zela eta bai jokalari indibiduala bezala. Espainian sari gehien dituen boleibol jokalaria da.[7]

Taldean

aldatu
  • 6 Superkopa[8]
  • 10 Superliga[9]
  • 8 Erregina Kopa[10]
  • 1 Champions League[4]
  • Final Four bat

Bakarrena

aldatu
  • 2015/16.- MPV
  • 2015/16.- Erregina kopan aukeratua[11]
  • 2014/15.- 9 aldiz aukeratua Superligako 7 ideal Superligako jardunaldietan.
  • 2013/14.- 5 aldiz aukeratua Superligako 7 ideal Superligako jardunaldietan.
  • 2010/11.- aukeratua Superligako 7 ideal Superligako 2 eta 3 jardunaldietan.
  • 2003/04 denboraldiko Europako libero onena.
  • 2004/05 denboraldiko Europako hartzaile onena.
  • 2004/05 Superligako jokalari onena.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) «Esther López dirigirá al Algar Surmenor» La Verdad 2020-06-26 (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  2. https://web.archive.org/web/20160305024720/http://www.cev.lu/Competition-Area/PlayerDetails.aspx?TeamID=303&PlayerID=19579&ID=15. .
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) «Esther López, leyenda viva del voleibol femenino |» Sportfem 2020-08-12 (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  4. a b «Esther Lopez Arroyo Gaztetatik izan zen Esther kirolean aditua.» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  5. (Gaztelaniaz) ComunidadVoley. (2020-10-31). «Esther López: “No tiene nada que ver tu condición para ser mejor o peor a la hora de desarrollar tu carrera”» Comunidad Voley (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  6. «Esther López Arroyo en Burgosvoley.com» burgosvoley.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  7. «Sitio de la competición por Data Project» rfevb-web.dataproject.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  8. «RFEVB - Naturhouse Ciudad de Logroño campeón de la Supercopa» www.rfevb.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  9. «RFEVB - Naturhouse Ciudad de Logroño, campeón de Superliga Iberdrola por cuarta vez consecutiva» www.rfevb.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  10. «RFEVB - Naturhouse Ciudad de Logroño se proclama por tercera vez campeón de la Copa de la Reina» www.rfevb.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  11. «RFEVB - Esther López: "No pensé que pudiera ser la MVP de la Copa"» www.rfevb.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).

Kanpo estekak

aldatu