Hartutako Immunoeskasiaren Sindromea: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: wuu:艾滋病 |
No edit summary |
||
9. lerroa:
[[Sindrome]]a [[gaixotasun infekzioso]] eta ez-infekzioso multzo batek osatzen du, heriotza tasa altua daukana gaur egun. [[Pandemia]] horrek ia 40 milioi gaixo sortu ditu mundu osoan ([[2006]]). [[OME]]k kalkulatzen du 25 milioi pertsona baino gehiago hil direla [[1981]]etik, sindromea eriden zenetik, alegia. [[EAE]]n, berriz, [[1984]]tik [[2005]] arte 10.000 pertsona kutsatu ziren, horietaik 5.279k HIESa garatuz eta azken hauetatik 2.969 hil zirelarik.
==
Duela hogei urte inguru, gaixotasun ezezagun bat berebiziko bortizkeriaz hasi zen [[Estatu Batu]]etan jendea hiltzen. Inork ez zekien zer zen [[gaixotasun]] hura eta zerk eragiten zuen. 1983an sorburua [[Giza Inmunoeskasiaren Birusa]] (GIB) zela jakin zen.
HIESa sortzen duen lehenengo birusa (GIB1) 1983-84. urteetan isolatu zen lehen aldiz. Daitekeena da txinpantzeetan aurkitzen zen [[birus]] batetik eratorria izatea eta aspalditxo tolerantzia ona agertzen zuten eta txinpantze hauek jaten zituzten gizatalde jakin eta bakartuetara iristea.
Geroago, [[Pasteur Institutua]]n eta [[Caude Bernard Ospital]]ean (Paris) egindako ikerketek bigarren birus bat (GIB2) aurkitzea posible egin zuten [[Afrika]]ko mendebaldean kokaturiko foku batetik abiatuta. Birus hau Afrikar tximinoei (tximu berdea) erasotzen dienaren antzekoa da eta seguruenik giza espezieari zuzenean transmititu zitzaion, Afrikatik [[Haiti]]ra, Estatu Batuetara eta gero mundu osora igaroz.
Egiturari dagokionez, bi birus hauen arteko diferentzia estalki birikoan dauden [[protein]]en osaera ezberdinean datza. Antza denez, diferentzia hauek askoz ere [[birulentzia]] handiagoa ematen diete GIB1-ek sortutako infekzioei, GIB2 delakoak sortutakoei baino. Bestalde, beren geografi banaketa ere ezberdina da: GIB2 Afrika mendebaldeko lurraldeetara mugatuta baitago, GIB1 mundu guztian zehar zabalduta dagoen bitartean.
HIESaren lehenengo kasuak [[Los Angeles]]en eta [[New York]]en detektatu ziren 1981eko ekainaren 5ean, baina birusaren hedakuntza hirurogeita hamarreko hamarkadan hasi zen. HIESaren birusaren aurkikuntza 1983an ia aldi berean egin zuten [[Luc Montagnier]]-ek, Parisko Pasteur Institutuko ikertaldeko zuzendariak, eta [[Robert Gallo]]k, Estatu Batuetako [[minbizi]]aren institutu nazionaleko [[tumore]]en ikerketarako laborategiak. Aldi berekotasun horrek bi entitateen arteko auzi kontaezinak sortu zituen, eta baita bi estatuen artean ere. Alabaina, arestiko ikerlan batzuk bat datoz aurkikuntzaren lehentasuna L. Montagnier-i ematean.
Lehenengo kasuak detektatu zirenetik ondorengo urteetara, HIESaren [[epidemia]] “arrisku-talde” izenekoetara (bena-barruko drogazaleak, homosexualak, “ukitutako” heterosexualak eta odol-transfusioen hartzaileak) mugatu zen. Baina laster asko egiaztatu ahal izan zen oso azkar hedatzen zela giza kolektibitateen bizimoduaren aldaketen ondorioz, hots, ohitura sexualen liberalizazioa, bidaien ugaritzea, transfusioen gehikuntza, orratz hipodermiko eta xiringatxoen elkarbanatzea, Afrikako jendea hirietarantz migratzea eta osasun-asepsia urria.
Kasuen kopurua nabarmenki gehitu da azken urteotan eta eredu epidemiologikoa aldatu egin da. Gaur egun, transmisioa lehen aipatutako arrisku-taldeen barruan estabilizatu egin dela nabaria da, bai [[Europa]]n eta bai Estatu Batuetan ere. Transfusioen bidezko kutsapena gutxitu egin da, baina kutsapen heterosexualen eta haurdun dauden emakumeek seme-alabei transmititutako kasuen gehikuntza nabarmena izan da. Hortaz, behin betiko baztertu behar da “arrisku-talde” bezalako terminologia eta haren ordez “arrisku-portaerak” bezalakoak erabili beharko lirateke.
== GIBa ==
=== Birusari buruzko informazioa ===
Giza Inmunoeskasiaren Birusa (GIB) [[erretrobirus]] bat da, [[ARN]] bere baitan daukan proteinez osatutako barne estalki edo "core" bat daukana, eta [[glikoprotein]]ez osatutako kanpo estalki bat. Barne estalkiaren barruan ARNz gain, [[alderantzizko transkriptasa]] deritzan [[entzima]] dago; hau da erretrobirus bat definitzen duena eta haren erreplikaziorako ezinbestekoa dena.
Beste birusak bezala, GIBa ezin da era independentean bizi, eta zelula baten barruan bizi behar du. GIBaren
ezaugarria [[erantzun immunologiko]] ororen ardura duten [[T4 linfozito]]ak eraso eta desegitea da. Azken hauek organismoaren defentsan parte hartzen duten beste zelula guztiak koordinatzen baitituzte.
T4 linfozitoak inbaditu ahal izateko GIBak bere kode genetikoa ( ARNz osaturik dagoena), T4 linfozitoenean (ADNz osatuta) barneratu behar du. Horretarako birusak aldez aurretik ARNa [[ADN]] bihurtu behar du, eta hori alderantzizko transkriptasa entzimari esker egiten du. Behin GIBak bere kode genetikoa T4 linfozitoenean ezarri ostean, linfozito horiei esker bere burua erreplikatu ahal izango du, zelula horiek suntsituz eta sistema inmunologikoa ahulduz.
=== Birusa gure organismoan ===
GIBa [[odola]]ren bidez sartzen da giza gorputzera. Oso birus ahula da, ez da gorputzaren kanpoaldean egoteko gai eta ondorioz, ez da arnasaren bidez transmititzen [[gripe]]aren birusaren moduan. Gorputzean sartutakoan birusa [[linfozito]]etan sartzen da, hau da, inmunitateaz (organismoa infekzioen aurka babesteaz) arduratzen diren odol zeluletan.
Zelula horien barruan, birusa [[sor egoera]]n gera daiteke hainbat urtetan. Hori da pertsona [[seropositibo]]ei gertatzen zaiena. Pertsona horiei analisia egiterakoan, HIESaren birusa dutela hauteman ohi zaie, baina ez da gaixotasunaren sintomarik aurkitzen. Beste modu batetara esanda, birusaren [[eramaile]]ak dira eta beraz bere ingurukoei transmiti dakieke baina ez dute oraindik gaixotasuna garatu. Hala ere, kasu batzuetan birusa ez da inoiz aktibatzen eta beraz, ez da gaixotasuna garatzen.
Birusa aktibatzen bada, abiadura handian ugaltzen da eta beste linfozitoak infektatzen hasten da. Infekzioaren hasieran CD8+ T zelulen erantzuna bortitza da. Baina birusak hainbat mekanismo ditu zelula horien eragina gainditzeko, besteak beste, hainbat [[mutazio]] gerta daitezke eta, azkenean, ondorio larriak ekar ditzake erasoak. Mekanismoa gainditzeko, material genetikoa muta daiteke eta horrek traba gehiago jartzen dizkio sistema immunologikoari. Horren ondorioz, zelula horiek suntsitu egiten dira pixkanaka pixkanaka eta organismoa babesik gabe geratzen da. Babes ezaren [[sintoma]]k agertu baino lehen, beste sintoma batzuk agertzen dira, [[gongoil linfatiko]]en [[hantura]], esate baterako.
Babes ezaren eraginez, organismoa ahulago eta edozein infekzioren menpe geratu ohi da. Gaixotasunaren azken uneetan, tumore kaltegarriak agertzen dira, gaixoaren egoera fisikoa eta psikologikoa izugarri okertzen da eta azkenean, hil egiten da.
Gure sistema inmunologikoak edozein birus antzematean birusen kontra joaten diren zelula batzuk sortzen ditu, [[antigorputz]]ak. GIBaren birusa organismoan sartzen denean honek denbora epe zehatz bat behar du birus zehatz horren kontrako antigorputzak sortzeko. Denbora epe hau 3-12 aste artekoa da. Epe horri "leiho garaia" deitzen zaio, eta bertan GIBak kutsatutako pertsona batek beste pertsona batzuk kutsatu ditzake, nahiz eta probaren bidez (odol-analisia) ez antzeman. Lehen begiratu batean ezin da jakin pertsona batek GIBa daukanentz.
Beraz, kontuan hartu behar dugu arrisku-jokabide baten ostean hiru hilabete igaro behar direla GIBaren proba era fidagarrian egin ahal izateko.
== Transmisio-bideak ==
GIB birusa '''EZ''' da kutsatzen:
* [[Listu]]aren bidez. * Mahai tresna berak erabiltzeagatik.
* Infekzioa duten pertsonak musukatu edo ukitzeagatik.
GIB birusa '''BAI''' kutsatzen da:
* Infektatutako pertsonekin, babesik gabe, [[preserbatibo]]rik erabili gabe, adibidez, sexu harremanak izateagatik.
* Xiringa, hortzetako eskuila edo bizar xafla bera erabiltzeagatik, infektatutako odolaren arrastoak izan baititzake.
* Transfusio batean, infektatutako odola hartzeagatik.
* Infektatutako amatik fetura, [[karena]]ren bidez.
== Prebentzioa ==
* Edozein eratako harreman sexualetan preserbatiboa erabiltzeak kutsatzeko arriskua gutxitzen du. Hau da, sexu-harremanetan, bikoteak egonkorrak ez badira, edo izan arren, infektatuta egoteko arriskurik egonez gero, preserbatiboa erabili behar da.
* Orratz edo xiringen trukaketarik ez da egin behar.
* Gaixotasun hau dutenek ez dute odolik eman behar, ezta plasma, organo edo semenik ere. Infektatutako pertsonen odola uki dezaketen tresnak (xiringa, hortz eskuilak, bizar xaflak…) ez ditu beste inork erabili behar.
* Gaixotasunak jotako edo birusa duten emakumeek ez lukete umerik izan behar. Izanez gero, ez liokete eman behar bularrik.
Ez da osasun-zentro edo ospitaletan gaixotasuna hartzeko beldurrik izan behar, odola ateratzeko edo transfusioak egiteko materiala behin besterik ez baita erabiltzen. Gainera, emaileen odolak oso analisi zehatzak pasatu behar izaten dituzte.
==Tratamendua==
|