Hostoen morfologia
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da josugoni lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Hostoen morfologia espezieen sailkapenean erabiltzen den landare morfologiaren atala da, hostoen itxura aztertzen duena. Itxurak aldaera ugari dituenez, ezaugarri bistakoenetakoa da espezie bat identifikatu ahal izateko.
Hostoak izan daitezke bakunak (ijelki bat) edo konposatuak (ijelki bat baino gehiagorekin), iledunak edo ilegabeak, ertz osokoak edo zerratuak eta abar. Ijelkien antolaketa, hauen forma, ertzaren itxura edo nerbiazioak hostoaren itxura orokorra an parte hartzen dute.
Hostoen atalak
Hostoa hainbat zatiz osaturiko egitura da. Fotosintesia gauzatzen duen egitura zapalari ijelki edo hosto-orri izena ematen zaio. Ijelkia modu egokian paratzen eta adarrarekin lotzen duen egitura zilindrikoa, berriz, pezioloa edo txortena da. Pezioloa eta zurtoina lotzen dituen guneari hostoin izena ematen zaio.