Artikulu hau hobetzeko lanean ari da josugoni lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko.
Hostoak izan daitezke bakunak (ijelki bat) edo konposatuak (ijelki bat baino gehiagorekin), iledunak edo ilegabeak, ertz osokoak edo zerratuak eta abar. Ijelkien antolaketa, hauen forma, ertzaren itxura edo nerbiazioak hostoaren itxura orokorra an parte hartzen dute.
Hostoa hainbat zatiz osaturiko egitura da. Fotosintesia gauzatzen duen egitura zapalari ijelki edo hosto-orri izena ematen zaio. Ijelkia modu egokian paratzen eta adarrarekin lotzen duen egitura zilindrikoa, berriz, pezioloa edo txortena da. Pezioloa eta zurtoina lotzen dituen guneari hostoin izena ematen zaio.
Sailkapenak
Itxura (foliorum forma)
Itxura
Mota
Latinez
Azalpena
Entsiformea
ensiformis
luzea eta zorrotza, ezpata itxurakoa
Azikularra
acicularis
Orratz itxurakoa, zorrotza eta estua
Subulatua
subulata
ezten itxurakoa
Linearra
linearis
Luzea eta oso estua
Luzanga
oblonga
Itxura luzekara, ertz nahiko paralelo egin eta erpin borobilduekin
Lantzeolatua
lanceolata
lantza itxurakoa, zabalagoa txortena aldean erpinean baino
Oblantzeolatua
oblanceolata
lantza itxurakoa, zabalagoa erpin aldean txortenean baino
Faltziformea
falcata
Sega itxurakoa
Aristatua
aristata
Eliptikoa
elliptica
Arrautz itxurakoa, zabalera ia berdina erpin eta txortena aldean
Ornikularra edo biribila
orbicularis
biribila
Obala
ovata
Arrautza itxurakoa, zabalagoa txortena aldean
Obobala
obovata
arrautza itxurakoa, zabalagoa erpin aldean
Espatulatua
spathulata
espatula itxurakoa, orria gutxika txorten bihurtzen
Kuneatua
cuneata
oinarria ziri itxurakoa
Sagitatua
sagittata
lantza itxurakoa, aurikulak beherantz zuzenduak
Hastatua
hastata
lantza itxurakoa, aurikulak horizontalki hedatuak
Peltatua
peltata
biribildua, txortena orria ren erdian atxikia
Akuminatua
acuminata
erpina punta finarekin
Kamutsa
obtusus
erpina biribildua
Trunkatua
truncata
erpinak moztua dirudi
Erreniformea
reniformis
Giltzurrun itxurakoa
Deltoidea
deltoidea
hirukia, txortena albo bati atxikia
Flabelatua
flabellata
erdi-zirkularra, haizemaile itxurakoa
Kordatua
cordata
bihotz itxurakoa, punta erpinean
Obkordatua
obcordata
bihotz itxurakoa, punta txorten aldean
Erronboidala
rhomboidalis
Erronbo itxurakoa
Lobatua
lobata
gingiletan banatua
Pedatua
pedata
Palmatua, albo gingilak oinarriari batuak
Multifidoa
multifida
xingolatan banatua
Perfoliatua
perfoliata
zutoinak orria zulatu duela dirudi
Ertza (foliorum margo)
Forma
Mota
Latinez
Azalpena
Osoa
integra
Koxkarik gabea
Ziliatua
ciliata
Iletxoduna
Krenulatua
crenata
Koxka zabal eta borobilduak
Horztuna (edo dentatua)
dentata
Hortz estu edo zabalekin
Horztun bikoitza
duplicato-dentata
Dentikulatua
denticulata
Hortz txikiduna
Zerratua
serrata
Zerra itxurakoa, puntak aurrerantz
Zerrulatua
serrulata
Zerra hortz txikiekin
Gilgilduna
lobata
Gingil borobilduekin
Uhindua
undulata
Uhin itxurako koxka zabal eta borobilduak
Espinulatua
spinulata
Arantzekin
Erreferentziak
Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. Eusko Jaurlaritza.