Jon Alonso
Jon Alonso Fourcade (Iruñea, Nafarroa, 1958ko azaroaren 18a) euskal idazlea eta itzultzailea da.
Jon Alonso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1958ko azaroaren 18a (66 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuBiologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Nafarroako Gobernuan itzultzaile lanetan dihardu. Hainbat komunikabidetan lankide da, Euskadi Irratiko Sormenari leiho saioan ere aritu da, baita hainbat mintegi eta lantegitan ere.[1] Idazle lanetan, Iruñeko Korrok literatur aldizkarian egin zituen lehen urratsak, beste hainbat idazleren gisan, hala nola Josetxo Azkona eta Mikel Taberna. José Saramagoren eta Julio Cortazaren lan bana euskaratu ditu. 1997an Joseba Jaka I. Literatura Beka eskuratu zuen, Camembert helburu eleberri-saiakera idazteko. 2007an, Argia aldizkarian idatzi zuen «Euskadi Sariak» artikulua, hainbat idazle eta itzultzailek Utikan Euskadi Sariak agiria sinatzeko pizgarria bihurtu zen. 2007an ere Erretzaileen eremua ipuin liburuagatik Espainiako Kritika Saria eman zioten.[2]
Lanbas
aldatuJon Alonsok sortutako pertsonai ezagunena Enekoitz Ramirez Lanbas dugu. Eleberri beltzaren tradizioan, Lanbas antiheroia dugu: etakide ohia, preso egondakoa, arte saleroslea eta lapurra, detektibe izan gabe ikertzaile lanetan aritzen da beti nahiko zorte txarrez. Orain arte hiru eleberrietan agertu da: Camembert helburu (1997), Zintzoen saldoan (2012) eta Hiri hondakin solidoak (2015). Lanbasen bidez, erabateko eszeptizismoaren ikuspuntutik, Alonsok kritika gogorrak eta, aldi berean, sarkastikoak egiten ditu.
Sariak
aldatu- 1997an Camembert helburu Joseba Jaka I. Literatura Beka.
- 2006an Erretzaileen eremua lanagatik Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari jaso zuen.
- 2017an «Naparra» kasua irekia lanagatik Tene Mujika saria.
Lanak
aldatuNobela
aldatu- Katebegi galdua (1995, Susa)
- Hodei berdeak (2003, Susa)
- Zintzoen saldoan (2012, Txalaparta)
- Hiri hondakin solidoak (2015, Txalaparta)
- Carvalho Euskadin (2023, Susa)
Narrazioa
aldatu- Erretzaileen eremua (2006, Susa)
Saiakera
aldatu- Idiaren eraman handia (1995, Euskaltzaindia-BBK)
- Agur, Darwin, eta beste arkeologia batzuk (2001, Pamiela)
- Beltzaren koloreak : nobela beltzari buruzko oharrak (2016, Susa)
Saiakera - nobela
aldatu- Camembert helburu. Toulouse-Lautrec mende bat geroago (1998, EEF - Susa)
Nobela - rapsodia
aldatu- Euskal karma (2001, Susa)
Itzulpena
aldatu- Lisboako setioaren historia, Jose Saramago (1998, Ibaizabal)
- Antologia apetatsua, Julio Cortazar (2005, Txalaparta)
- Kometaren eraginpean, Jon Bilbao (2014, Txalaparta)
Sariak
aldatu- 2007an ere Erretzaileen eremua ipuin liburuagatik Espainiako Kritika Saria eman zioten.[4]
- Merezimenduzko Argia Saria (2021)[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ https://web.archive.org/web/20170419102413/http://www.berria.eus/albisteak/20049/jon_alonsok_eta_koldo_izagirrek_irabazi_dute_espainiako_kritikaren_saria.htm
- ↑ a b «Argia Sariak 2021» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ «Argia Sariak 2021» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
Kanpo loturak
aldatu- «Jon Alonso», Literaturaren Zubitegia.
- Garbiñe Ubeda: Jon Alonsori elkarrizketa Berrian, 2024/08/10.