Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Juliet Thompson

Erretratu-margolaria, bahá'í-a
Maddi (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:10, 3 uztaila 2019

Juliet Thompson (1873-1956) bahá'í margolari estatubatuarra, eta `Abdu'l-Bahá- ren jarraitzailea. Haren margolanak, besteak beste, Smithsonian Arte Museoan ikus daitezke gaur egun[1]. Juliet Thompsonen Egunkaria liburua[2] eta ʻAbdu'l-Bahá-ren erretratua dira haren lanik ezagunenak.

Juliet Thompson

Bizitza
JaiotzaWashington, 1873
HeriotzaNew Rochelle eta New York, 1956 (82/83 urte)
Familia
AitaJames W. Thompson
AmaCeleste Thompson
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, idazlea eta artista
Genero artistikoaerretratua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBahá'í fedea
Kongresu Liburutegiko Argazki Bilduman, Juliet Thompson First Lady Grace Coolidge-ren erretratuaren ondoan

Biografia

Lehen urteak

Thompson Washington hirian jaio zen, [3] 1873an. Bere gurasoek, James W. Thompson eta Celestek, [4] Corcoran Arte Eskolara bidali zuten (unibertsitate izan aurretik). 12 urte zituela aita hil zitzaion eta etxean diru gutxi zutenez, Juliet margolanak saltzen hasi zen. Thompson Washington hiriko artisten komunitateko kide aktiboa izan zen [5] eta Cosmin Cluberako 1897 urteko ikuskizunaren lan nagusia margotu zuen.[6]

Bahá'í bizitza

Washingtonen bahá'í fedearen berri izan ondoren, 1898. urtean Parisera joan zen Alice Pike Barney bahá'í margolari estatubatuarrak gonbidatuta. [7] Parisen 1901ean Thomas Breakwell ezagutu zuen (ikus Bahá'í Fedea Erresuma Batuan ), eta Arthur de Gobineau-k frantsesez emandako Báb-en exekuzioaren deskribapena ezagutu ondoren bahá'í fedea aitortu zuen. Parisen zegoela, bahá'í komunitate jaio berriaren kideak ezagutu zituen Mírzá Abu'l-Fadl maisu iraniarrarekin erlijioari buruzko eskolak jasotzen ari zelarik.

Beste artistekiko harremanak

Khalil Gibran Thompson-en bizilaguna izan zen. Hari buruzko zenbait pasadizo idatzi zituen, besteak beste, 1911 eta 1912 urteetan Gibran eta Abdu'l Bahá-ren artean izandako topaketak aipatu zituen[8].

1918an Mark Tobey harremanetan jarri zen Thompson-ekin, eta harentzat posatu zuen. Saio hartan Tobeyk zenbait liburu bahá'í irakurtzeko aukera izan zuen, eta Green Acre-rako gonbidapena onartu zuen non bahá'í fedea aitortuko zuen.

O.Z. Whitehead 1950 urtean erlijio topaketa informal batean parte hartu zuen Thompson-en etxean.

Abdu'l Bahá-ren erretratua

 
Juliet Thompson-ek eginiko 'Abdu'l Baháren erretratuaren argazkia.

Abdu'l Bahá maisua ezagutu zuen Thompson-ek, hark mendebaldera eginiko lehen bisitan, 1911ko udan[9], Frantziako Thonon-les-Bains-en. 1912an mendebaldera eginiko bigarren bidaian, New York-en, uztailaren 1etik aurrera zenbait egunez, maisua Julietentzat posatu zuen[10]. "Nire Jainkoarekiko mirabetza margo dezazun nahi dut" eskaerari erantzun nahi izan zion lan harekin. Jatorrizko margolana, pastelez eginikoa, galdu egin zen, hala ere jatorrizko argazkiak gorde dira. Haren argazki bat Justizia Etxe Unibertsalean aurki daiteke, Etxeko kideen bilera aretoaren sarreran [11].

Erromesaldiak

Julietek bi Bahá'í erromesaldi egin zituen. Aurrenekoa 1909ko uztailan izan zen. Orduan hasi zen bere egunkari ospetsua idazten, gerora 'Abdu'l Bahák mendebaldera eginiko bidaien iturburu nagusitzat hartu izan dena, bai 1911an Europara egindako bidaiarena, bai 1912an AEBra egindakoarena.

Bigarren erromesaldia 1926an egin zuen.

Heriotza

Thompson 1956ko abenduaren 9an zendu zen, bere etxean. Hileta-elizkizunetan, Wilmette-ko Bahá'í Tenpluan, itzal handiko pertsonek hitz egin zuten edota dolu mezuak bidali zituzten; horien artean bahá'í ezagun asko eta zenbait kausaren Esku, hala nola, Paul E. Haney, Charles Mason Remey, Horace Holley, Amelia Engelder Collins eta Charles Wolcott, gerora Justizia Etxe Unibertsalaren kidea izango zena.

Lanak

Margolanak

Thompson-ek Knoedler-en galerietan erakutsi zituen lehen aldiz bere erretratu-margolanak[12]. Lan horretan aritu zen urte luzeetan Washington hirian, eta geroago New Yorken[13] nahiz eta beste arte batzuk ere interesatzen zitzaizkion.

1898tik 1900era bitartean, Frantzian ikasketak egin zituen eta bertan bere lana erakutsi zuen [14]. Estatu Batuetara itzultzean, Thompson New Yorkera joan zen bizitzera 1902 inguruan. Pastelistek 1910ean sortutako Kontseiluan parte hartu zuen, Jerome Myers eta Everett Shinn-ekin, Leon Dabo presidente zela [15].

Bere artelan asko dohaintzan eman zituen hainbat kausatan laguntzeko: hasierako klinika libre bat [16], Emakumeen sufragismoa [17], kaleko umeei arreta emateko proiektu bat [18], eta Lehen Mundu Gerra garaian emakumeei zein haurrei laguntza emateko [19].

Pertsona hauen erretratuak margotu zituen, besteak beste: Julia Dent Cantacuzène Spiransky-Grant, Hallie Davis, ( Stephen Benton Elkins-en emaztea), Rev. Percy Stickney Grant, Von Freytag-Loringhoven baronesa [20], Grace Coolidge, `Abdu'l-Bahá eta Bahíyyih Khánum.

Idazlanak

Liburuak

  • Thompson, Juliet (1998). Un maître persan à Thonon-les-Bains (Maisu persiar bat Thonon-les Bains-en). Editions Nicolas Junod. 91 orrialde.
  • Thompson, Juliet (1939). Old Romania (Antzinako Errumania). C. Scribner's sons. 116 orrialde.
  • Thompson, Juliet (1939). 'Abdu'l Bahá: the center of the covenant ('Abdu'l Bahá: itunaren erdigunea). C. Scribner's sons. 116 orrialde .
  • Thompson, Juliet (1940). I, Mary Magdalen (Ni, Maria Magdalena). Delphic Studios. 224 orrialde.
  • Thompson, Juliet; Marie Sterner Gallery (1941). Yugoslavia, Mexico, abstractions, Juliet Thompson. Marie Sterner Gallery.
  • Thompson, Juliet; Marie Sterner Gallery (1940). Errumaniako margolanak, Juliet Thompson. Marie Sterner Gallery.

Artikuluak

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Juliet Thompson» Smithsonian American Art Museum (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  2. «Diary of Juliet Thompson» bahai-library.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  3. (Ingelesez) Juliet Thompson – Bahai Chronicles. (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  4. (Ingelesez) LLC, Revolvy. «"Juliet Thompson" on Revolvy.com» www.revolvy.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  5. (Ingelesez) «Philadelphia Times Newspaper Archives, Jan 10, 1897, p. 21» newspaperarchive.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  6. Humanities, National Endowment for the. (1897-04-04). The times. (Washington [D.C.) 1897-1901, April 04, 1897, Image 6. ], 6 or. ISSN 2151-3465. (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  7. «Means and Materials» www.teachingandprojects.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  8. «Juliet Remembers Gibran» bahai-library.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  9. (Ingelesez) Toloui-Wallace•, Shadi. (2019-01-23). «Fearless Baha’i Teacher and Artist: Juliet Thompson» BahaiTeachings.org (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  10. (Ingelesez) Toloui-Wallace•, Shadi. (2019-01-30). «Abdu’l-Baha and Juliet Thompson in New York» BahaiTeachings.org (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  11. «'Abdu'l-Bahá in New York» bahai-library.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  12. (Ingelesez) The Washington Times. Sunday, December 7. , 12 or..
  13. Humanities, National Endowment for the. (1901-01-05). New-York tribune. (New York [N.Y.) 1866-1924, January 05, 1901, Image 8. ], 8 or. ISSN 1941-0646. (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  14. Humanities, National Endowment for the. (1898-06-20). The times. (Washington [D.C.) 1897-1901, June 20, 1898, Image 5. ], 5 or. ISSN 2151-3465. (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  15. (Ingelesez) N.Y.), Metropolitan Museum of Art (New York; Bolger, Doreen. (1989-12). American pastels in the Metropolitan Museum of Art. Metropolitan Museum of Art ISBN 9780870995477. (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  16. Humanities, National Endowment for the. (1894-11-18). The Washington times. (Washington, D.C.) 1894-1895, November 18, 1894, Image 4. , 4 or. ISSN 2151-5263. (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  17. Humanities, National Endowment for the. (1910-02-13). New-York tribune. (New York [N.Y.) 1866-1924, February 13, 1910, Image 53. ], 3 or. ISSN 1941-0646. (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  18. Humanities, National Endowment for the. (1914-06-19). New-York tribune. (New York [N.Y.) 1866-1924, June 19, 1914, Image 2. ], 2 or. ISSN 1941-0646. (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  19. Humanities, National Endowment for the. (1916-06-21). The Washington times. (Washington [D.C.) 1902-1939, June 21, 1916, HOME EDITION, Image 4. ], 4 or. ISSN 1941-0697. (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  20. Margan, Angela (March 1921). Deuth, Eugene J.; Deuth, Wandeyne (eds.). "Today". Reality. Reality Publishing Company. 03 (03): 36. Retrieved 2009-10-26.

Kanpoko estekak