Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Mari Campos Roldán

Saturrarango emakumeen kartzelan umetan egondakoa

Mari Campos Roldán (Loeches, Madril, 1938) haurra zela, amarekin batera atxilotu eta Saturrarango Emakumeen kartzelara eraman zuten.[1]Ama Saturraranera eraman zutenerako alargunduta zegoen eta sei seme-alaba zituen. Aita fusilatu egin zuten.[2]

Mari Campos Roldán

Bizitza
JaiotzaLoeches, 1938 (85/86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakErrepresio frankista
Saturrarango emakumeen kartzela

Bizitza

Juana Roldán izan zen Mariren ama 1939an atxilotu zuten, Marik hilabete batzuk zituenean, oraindik bularreko umea zela, eta biak eraman zituzten Saturrarango Emakumeen kartzelara. Aita fusilatu egin zuten eta haren anaia bat ere. Amaren neba ere fusilatu zuten.

Marik Saturrarango kartzelako umetako oroitzapenak azaldu zizkion Arantza Ugarte Saturraran elkartea, Memoria Historikoaren taldearen sortzaile eta kideari. Oroitzapen oso gutxi zituen, batez ere kontatu ziotena zekien, halere, ez zuen gogoratzen gaizki pasatu zuenik. Gogoan zuena zen kartzela hartako usaina, txintxe usaina, txintxeak hiltzeko erabiltzen zuten hautsaren usaina, baita emakume askoren besartean egoten zela ere.[3]

Hiru urte bete zituenean kartzelarik atera zuten eta trenez heldu zen Madrilera. Izekoa zain zuen geltokian eta berarekin eta amamarekin eraman zuten bizitzera. Mari eta ahizpa Kontxa, nagusiena, amamak hazi zituen, gainontzeko lau neba-arreba umezurztegian geratu ziren.

Gerraostean ez zuen goserik pasatu. Amonarekin bizi izan zen bitartean errazionamenduko ogi beltzarekin eta zeukatenarekin, ondo moldatzen ziren. Saturrarango kartzelan ere goserik pasa zuenik ez zuen gogoratzen.[4]Behin amarekin autobusean zegoela, ama salatu zuenaren alaba ikusi zutenekoa ondo gogoratzen zuen.[5]

Mariren ama kartzelatik atera zenean, apurka apurka bere seme-alabak biltzen joan zen. Mutrikun kokatu ziren. Ama Ondarroara joan zen lanera, harategi batera. Gero Mutrikura aldatu zen eta neskame lan egin zuen.[6]

Mari sei urte zituenean heldu zen Mutrikura, harrezkero mutrikuartu eta bertan eman du ia bizitza osoa.

 
Mari Campos eta Merche Gallardo. Saturraran, 2024.11.09

Aintzatespenak

2024an Saturraran elkartea, Memoria historikoaren taldeak antolatutako Oroimen Egunean Saturrarango Emakumeen kartzelan preso egon ziren emakume eta umeak omendu zituzten, bereziki Mari Campos eta Merche Gallardo umetan kartzela hartan bizi izan ziren 86 eta 84 urteko emakumeak.

Erreferentziak

  1. «Campos Roldan, Mari - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  2. «Alargun, sei seme-alaba eta Saturraranen preso - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  3. «Saturrarango kartzelako oroitzapenak umea zelarik - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  4. «Goserik ez zuen pasa gerraostean - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  5. «Ama salatu zuenaren alabarekin autobusean - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  6. «Kartzelatik ateratzean ama Mutrikun gelditu zen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).

Kanpo estekak