Pavlodar probintzia
Pavlodar probintzia (kazakheraz: Павлодар облысы) Kazakhstango probintzietako bat da. Hiriburua Pavlodar hiria da eta 322.851 biztanle ditu. Probintziak guztira 749.516 biztanle zituen 2013an. Muga egiten du iparraldean Errusiarekin. Kazakhstango beste probintzia hauekin ere muga egiten du: Aqmola (mendebaldean); Ekialdeko Kazakhstan probintzia (hego-ekialdean); Iparraldeko Kazakhstan probintzia (ipar-mendebaldean); eta Karagandy (hegoaldean). Jan de asko,bereziki ukrainarrak, Pavlodarren emigratu zuten Nikita Khrustxeven Lurralde Birginen Kanpainaren aldian.
Pavlodar probintzia | ||
---|---|---|
Kazakhstan | ||
Administrazioa | ||
Estatua | KAZ | |
Izen ofiziala | Павлодар облысы | |
ISO 3166-2 | KZ-55 | |
Hiriburua | Pavlodar | |
Gobernuburua | Q112996350 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 52°18′N 76°57′E / 52.3°N 76.95°E | |
Azalera | 124.800 km² | |
Mugakideak | Iparraldeko Kazakhstan, Aqmola, Karagandy probintzia, Ekialdeko Kazakhstan, Omsk oblasta, Novosibirsk oblasta eta Altai kraia | |
Demografia | ||
Biztanleria | 751.011 (2021) | |
Dentsitatea | 3,2 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Mota | Oblys | |
Izen ofiziala Kazakheraz Errusieraz | Павлодар облысы Павлодарская область | |
Ordu eremua | UTC+06:00 eta Asia/Almaty (en) | |
Matrikula | S eta 14 | |
http://www.pavlodar.gov.kz |
Irtyx ibaiak probintzia osoa zeharkatzen du, Txinako Altai mendietatik hasita Errusia bitarte. Irtix-Karagandy ubideak probintziaren mendebaldea zeharkatzen du eta Irtyxeko urak Ekibastuz eta Karagandy hirietara eramaten ditu.
Bayanaul parke nazionala probintzia honetan kokatzen da, Ekibastuz-etik 100 kilometrora.