Saana
1.029 metroko Saana mendixka (iparraldeko Samieraz: Sána; finlandieraz: Saanatunturi), Finlandiako ipar-mendebaldean dago, Enontekiö udalerriko Kilpisjärvi herrixkan, Finlandia, Norvegia eta Suedia herrialdeek muga egiten duten tokitik hurbil. Eskandinaviako mendien parte da eta gainera, Finlandiako sabaitik, Halti mendixkatik 50 km-tara baino ez da aurkitzen. Kilpisjärvi aintziraren magalean dago eta 4 km-ko ibilaldi bat egin daiteke bertara igotzeko herrixkatik.
Saana mendixka Saanatunturi (fi) / Sána (se) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.029 m |
Prominentzia | 556 m |
Mota | mendi eta fell (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 69°02′38″N 20°51′19″E / 69.04377°N 20.85521°E |
Mendikatea | Eskandinaviako Alpeak |
Kokapena | Kilpisjärvi |
Estatu burujabe | Finlandia |
Regional State Administrative Agency | Regional State Administrative Agency for Lapland |
Finlandiako eskualdeak | Lappi |
Finlandiako udalerriak | Enontekiö |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Kilpisjärvi herrixka atzetik |
Nahiz eta garaiena ez izan, Finlandia osoko mendirik ezagunena da, eta herrialde osoko turista asko gerturatzen da Kilpisjärvi herrixkara, mendixka igotzeko asmoarekin. Lappi lurralde osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezke bertan; aliotak, antzarak, elur-hontzak, kaskabeltz handiak, marikoi buztanluzeak eta txontak dira esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk [1]. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago; hala nola, azeri artikoak, elur-orein basatiak, eper zuriak, erbinude zuriak, ipar-katamotzak, jatunak, lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].
Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta laponiako otsoak dira.
Ikus, gainera
aldatuArgazki gehiago
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu