Tarso
Tarso[1] (hititeraz: 𒋫𒅈𒊭 , Tārša; antzinako grezieraz: Ταρσός, Tarsós; armeniera klasikoz: Տարսոն, Tarson; arabieraz: طَرسُوس, Ṭarsūs) Turkiako hegoaldeko hiria da, Asia Txikian (Zilizia). San Pauloren sorterria.
Tarso | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Mersin probintzia |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°55′N 34°54′E / 36.92°N 34.9°E |
Azalera | 2.240 km² |
Altuera | 23 m |
Demografia | |
Biztanleria | 339.676 (2018) 346.715 (2020) 342.373 (2019) 329.494 (2016) 238.276 (2010) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2019) |
Dentsitatea | 152 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Langen |
tarsus.bel.tr |
Historia
aldatuK.a. XII. mendean argolidarrek sortu zuten. Hititek hartu zuten, eta itsasoko herriek ere menderatu zuten. Asiriarren eta persiarren mendean egon zen. K.a. 333. urtean Alexandro Handiak bereganatu zuen, eta ondoren seleukotarren mende egon zen. Ponpeiok hartu zuen eta Juliopolis izena izan zuen denbora labur batez. 780. urtean arabiarren esku geratu zen, 965. urtean Nizeforok konkistatu zuen, eta 1199. urtean Ziliziako Armeniar Erresumako hiriburu bihurtu zen. 1359. urtean mamelukoek hartu zuten, eta ondoren otomandarren esku egon zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindiaren 147. araua (ANTZINATEKO HIRIEN EUSKARAZKO IZENAK)