21 Grams
21 Grams (euskaraz 21 gramo) 2003ko Alejandro González Iñárritu mexikar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako drama film bat da. Guillermo Arriaga mexikar gidoigileak idatzi zuen. Sean Penn, Naomi Watts, Charlotte Gainsbourg, Danny Huston eta Benicio Del Toro aktoreek antzeztu zuten.
Heriotzaren Trilogia osatzen duten hiru filmeetako bat da, gainontzeko biak Amores perros (2000) eta Babel (2006) dira. Film honetako izenburuak gizaki baten hiltzean bere gorputzak gorpu bilakatzean galtzen dituen 21 gramoei aipu egiten dio, alegia, bizirauten dutenak berekin batera daramaten duten pisua.
Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Naomi Watts) eta Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Benicio Del Toro) izendapenak jaso zituen.
Argumentua
aldatuItxaropen, gizatasun, miseria eta biziraupen istorioa bat da, hiru pertsonaiek bizi dituzten sentsazio emozional eta fisikoetan barneratuz: Paul (Sean Penn), Jack (Benicio Del Toro) eta Cristina (Naomi Watts), hiruak beren bizitzak eta patuak gurutzatuko dituen ezusteko istripu batez elkartuak, maitasun eta mendeku istorio batean.
Aktoreak
aldatu- Sean Penn: Paul Rivers
- Naomi Watts: Cristina Peck
- Benicio Del Toro: Jack Jordan
- Charlotte Gainsbourg: Mary Rivers
- Danny Huston: Michael
- Mike Wallace: Tabernako atezaina/Bouncer
- John Rubinstein: Ginekologoa
- Clea DuVall: Claudia
- Eddie Marsan: John erreberendoa
- Melissa Leo: Marianne Jordan
- Marc Thomas Musso: Freddy
- Paul Calderón: Brown
- Denis O'Hare: Rothberg doktorea
- Kevin Chapman: Alan
- Lew Temple: Konderriko sheriffa
- Carly Nahon: Cathy
Kanpo estekak
aldatu- 21 Grams filmaren IMDBko fitxa irakurgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)