ACAB
ACAB edo A.C.A.B ingelesezko All cops are bastards esaldiaren (euskaraz: "Polizia guztiak sasikumeak dira") akronimoa da[1]. Grafiti, tatuaje eta beste irudi batzuetan erabiltzen da, eslogan edo esaldi gisa. Batzuetan, zenbaki bidez kodetzen da, "1312" bezala, letren ordena alfabetikoan oinarritua. Esaldi gisa, poliziaren gehiegikeriak salatzeko edo jazarpen politikoa jasaten dutenen aldetik erabili ohi da.
Historia
aldatuSidney Hayers zuzendariak bere 1972ko All Coppers Are... filman jasotzen du izenburu gisa. 1977an Newcastleko kazetari batek aipatzen du kartzelako paretatan idatzita zegoen esaldia dela. Akronimoa 1970ko hamarkadakoa izan liteke, baina esaldiak erroak izan ditzake 1920ko hamarkadan[2][3]. The 4-Skins britainiar Oi! punk taldeak A.C.A.B. abestia argitaratu zuen 1980an, terminoa ezagutaraziz[4]. Euskal Herrian ere Des-Kontrol musika taldeak izen hori duen disko bat argitaratu zuen 2004an.
Akronimoa oso ohikoa izaten da Erresuma Batuko kartzela tatuajetan, behatz bakoitzean letra bat jarrita[5].
Munduko hainbat herrialdetan zigortua dago esaldi hau erabiltzea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Victor, Terry; Dalzell, Tom. (2007-12). The Concise New Partridge Dictionary of Slang and Unconventional English. Routledge ISBN 978-1-134-61534-6. (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- ↑ Elliott, Paul, 1972-. Studying the British crime film. ISBN 978-0-9930717-7-5. PMC 903245796. (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- ↑ Partridge, Eric, 1894-1979.. (1985). A dictionary of catch phrases : British and American, from the sixteenth century to the present day. (2nd ed.. argitaraldia) Routledge & Kegan Paul ISBN 0-203-37995-0. PMC 57445962. (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- ↑ Human rights and legal pluralism. LIT-Verlag 2011 ISBN 978-3-643-99905-4. PMC 712488459. (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- ↑ Forensic human identification : an introduction. CRC Press 2007 ISBN 978-0-8493-3954-7. PMC 70775746. (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).