Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

ASJU aldizkaria

ASJU» orritik birbideratua)

Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo"', ASJU aldizkaria, Koldo Mitxelenak eta Manuel Agudek 1954an sortutako hizkuntzalaritza eta filologiako nazioarteko aldizkaria da. "Julio Urkixo"ren izena daraman Euskal Filologia Mintegi-Institutuak (JUMI) argitaratzen du. Filologia eta hizkuntzalaritzako goi mailako artikuluak argitaratzen ditu, euskal filologiakoak eta euskal hizkuntzalaritzakoak batez ere. Aldizkaria 2011n argitaratu zen on-line lehen aldiz.

Urtero bi zenbaki atera izan dira (orotara 600 bat orrialde). ASJUk badu, orobat, ASJUren Gehigarriak izeneko liburu-bilduma bat, non artikulu formatuaz gorako lanak argitaratzen diren, epe jakinik gabe.

Joseba Andoni Lakarra eta Ibon Sarasolaren zuzendaritzapean argitaratzen da.

ASJUren bertsio elektronikoa Creative Commons baimen baten mende argitaratzen da: Attribution-NonCommercial-NoDerivatives 4.0 International (CC BY-NC-ND 4.0).

Kanpo estekak

aldatu