A Bronx Tale
A Bronx Tale (euskaraz Bronxeko Istorioa) Robert De Niro aktore eta zinema zuzendariak zuzendu eta antzeztutako 1993ko filma bat da. Gidoia Chazz Palminteri aktore eta gidoigileak idatzi zuen, baita filma antzeztu ere.
A Bronx Tale | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1993 |
Izenburua | A Bronx Tale |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | sarbide-bizipena, film dramatikoa eta krimenezko filma |
Iraupena | 116 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | A Bronx Tale |
Grabazio lekua(k) | New York eta New Jersey (mul) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert De Niro |
Gidoigilea(k) | Chazz Palminteri |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Robert De Niro |
Konpainia ekoizlea | TriBeCa Productions (en) |
Edizioa | Robert Q. Lovett (en) David Ray (en) |
Argazki-zuzendaria | Reynaldo Villalobos |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
1993ko irailaren 14ean Torontoko Zinemaldian estreinatu zen.
Argumentoa
aldatuFilma New York hiriko Bronx barrutiko italiar auzoan girotua dago. Calogero (Francis Capra) italiar jatorriko bederatzi urtetako mutikoa da. Bere aita Lorenzoren (Robert De Niro) asmo bakarra familiak bizitza duina izan eta horreetarako bere ametsak sakrifitu eta autobus gidaria den gizon zorrotz eta zuzena da, semea inguruko kaleko eragin txarretatik at mantendu eta etorkizunean hiritar zintzoa izatea beste asmorik ez du.
Halere, Calogero italiar mafiak nagusi diren kale giroan hezi da, ondorioz haienganako erakarpena sentitzen du. Egun batez, auzoko italiar mafiako buzagia den Sonny (Chazz Palminteri) delakoak, gizon bat odol hotzean hil eta Calogero hilketaren lekuko bilakatzen da. Hala eta guztiz, poliziak hiltzailea nor izan den galdakatzen duenean, Calogerok ez du izenik ematen.
Une hartatik aurrera Calogero mutikoa Sonny mafiosoaren begiko mutila bihurtuko da, lasterrera buruzagi mafiosoa eta mutikoaren aitaren arteko haserrea piztuko delarik. Halere, Calogero italiar mafiaren lokalera joaten jarraituko du, eta Calogerok hamazpi urte betetzen dituenean (Lillo Brancato) Sonnyren mafioso taldearengandik bizitza, kalea, maitasuna eta errespetuari buruzko trikimailu eta azpijoko ugari ikasiak izango ditu.
Aktoreak
aldatu- Robert De Niro: Lorenzo Anello, Calogeroren aita
- Chazz Palminteri: Sonny LoSpecchio
- Francis Capra: Calogero "C" Anello (9 urteko mutikoa)
- Lillo Brancato, Jr.: Calogero "C" Anello (17 urteko nerabea)
- Kathrine Narducci: Rosina Anello, Calogeroren ama
- Taral Hicks: Jane Williams
- Joe Pesci: Carmine
- Clem Caserta: Jimmy Murmurio
- Robert D'Andrea: Tony Toupee
- Eddie Montanaro: Eddie Mush
- Fred Fischer: JoJo Balea
- Dave Salerno: Frankie Kafeopil
- Joe D'Onofrio: Slick (17 urteko nerabea)
- Louis Vanaria: Mario Eroa (17 urteko nerabea)
- Alfred Sauchelli jr.: Bobby Bars
- Frank Pietrancolare: Danny K.O.
- Luigi D'Angelo: Aldo (17 urteko nerabe)
- Dominick Rocchio: Ralphie (17 urteko nerabe)
- Patrick Boriello: Slick (9 urteko mutiko)
- Paul Perri: Mario Eroa (9 urteko mutikoa)
- Tommy A.For: Phil Kinkileroa
- Rocco Parente: gidaria (hey Marie)
- Joe Black: eraildako gizona
- Louis Gioia: azken errituetako apaiza
- Mitch Kolpan: Balaik detektibea
- Phil Foglia: Vella detektibea
- Richard De Domenico: apaiza
- Max Genovino: Louie Dumps
- Ralph Napolitano: Gino
- Steve Kendall: Bizar Gorri
- A.J. Ekoku: A.J.
- Sobe Bailey: Willie
- Dominick Lombardozzi: Nicky Zero
- Frank Caserta Sr.: Gee Zaharra
- Ed Derian: boxeo borrokako esataria
- Larry Lederman: lasterketako esataria
- Gianna Ranaudo: Tina
- Philip Garbarino: Sonnyren hiltzailea
- Nicky Blair: Jerry
- Joe Calvacca Jr.: Doo Wop taldea (kalea)
- Anthony Etergineoso: Doo Wop taldea (kalea)
Kanpo estekak
aldatu- A Bronx Tale filmaren trailer edo iragarkia (Ingelesez)
- A Bronx Tale filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)