Abigail Breslin
aktore estatubatuarra
Abigail Kathleen Breslin (New York, 1996ko apirilaren 14a) aktore eta kantari estatubatuarra da.[1] New Yorken jaio eta hazi zen Breslin. Sei urte zituela hasi iragarkietan agertzen, eta zinean M. Night Shyamalanen Signs (2002) zientzia-fikziozko beldurrezko filmean egin zuen debuta.
Abigail Breslin | |
---|---|
(2000) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Abigail Kathleen Breslin |
Jaiotza | New York, 1996ko apirilaren 14a (28 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa ingelesa |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea, aktorea, abeslaria eta idazlea |
Jasotako sariak | |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Little Miss Sunshine (2006) komedia dramatikoarekin nabarmendu zen Breslin. Film horrekin, 10 urte zituela, Oscarretarako izendapena lortu zuen (aktore laguntzailea, ez zuen irabazi). Bere beste film batzuen artean aipagarriak: No Reservations (2007), Nim's Island (2008), Definitely, Maybe (2008), Zombieland (2009), August: Osage County (2013), Zombieland: Double Tap (2019) eta Stillwater (2021).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Zekas, Rita. Abbie shines. .