Alan Lancaster
Alan Charles Lancaster (Londres, 1949ko otsailaren 7a - Sydney, 2021eko irailaren 26a) ingeles abeslari eta baxu-jotzailea izan zen, Status Quo taldeko kidea. Taldearen sortzaileetako bat izan zen 1962an Francis Rossi ikastetxeko lagunarekin. 1985ean, Live Aid kontzertuan eman zuten azken emanaldia taldearekin. Ondoren The Party Boys eta The Bombers taldeetan jo zuen. 2013an eta 2014an bilera laburrak egin zituen Status Quorekin.
Alan Lancaster | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1949ko otsailaren 7a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Sydney, 2021eko irailaren 26a (72 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: esklerosi anizkoitza |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sedgehill School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, kantugilea eta abeslaria |
Kidetza | The Spectres (en) Status Quo |
Genero artistikoa | hard rock rock-and-rolla blues rock rock psikodelikoa |
Musika instrumentua | baxua ahotsa bateria gitarra |
]]