Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Leopoldina (alemanez: Deutsche Akademie der Naturforscher Leopoldina) edo Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia 1652an sortu zen, Schweinfurt hirian. Esaten ohi da munduko erakunde zientifiko zaharrena dela. Gaur egun Hallen, Saxonia-Anhalten du bere egoitza.[1]
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | zientzien akademia, elkarte zientifikoa eta akademia nazionala |
Jarduera sektorea | Goi hezkuntza |
Herrialdea | Alemania |
Jarduera | |
Kidetza | Allianz der Wissenschaftsorganisationen (en) , Informationsdienst Wissenschaft (en) , German National Research Data Infrastructure (NFDI) e.V. (en) , All European Academies (en) eta InterAcademy Partnership (en) |
Erabilitako hizkuntza | aleman |
Agintea | |
Lehendakaria | Gerald H. Haug (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | eingetragener Verein (en) |
Zeren jabe | Logenhaus Halle (en) |
Historia | |
Sorrera | 1652ko urtarrilaren 1a |
Sortzailea | Johann Lorenz Bausch (en) Johann Michael Fehr (en) Georg Balthasar Metzger (en) Georg Balthasar Wohlfahrt (en) |
Sorlekua | Schweinfurt |
webgune ofiziala |
Liburutegia
aldatuLeopoldinaren liburutegia 1731an sortu zen, Nurembergen. Haren funtsetan 260.000 liburu, monografia eta zientzia zein medikuntzari buruzko aldizkariak gordetzen dira. Bilduma beste elkarteekin eta erakundeekin eragindako trukaketaren ondorioz sortu zen, azken finean elkartearen bazkidean mundu osoan baitaude. Halaber, bazkideek Akademiari emaitza asko eman zioten.[2]
Partaideak
aldatuLeopoldina estatuen gaineko erakundea da. Bertan zientzialariak eta akademikoak daude. Partaideen ia laurden bat Alemaniatik kanpoko beste herrialdetakoak dira. Egun 1500 baino gehiago partaide ditu hogeita hamar estatuetan. Partaide berriak Presidium batek aukeratzen ditu; aurretik beste partaideek haien proposamenak aurkezten dituzte. Elkartearen historian, 1652tik, Akademiak 7500 akademiko izan ditu, tartean 170 Nobel sariak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://books.google.de/books?id=LLoOUP-y54YC&pg=PA23&lpg=PA23&dq=Balthasar+Metzger+1623–1687&source=bl&ots=0lQvyhXMMC&sig=ZMpw9L4hRudA8YSRrKGtl1W9x3k&hl=de&ei=s42nStifD6OwmwOl-K3_BA&sa=X&oi=book_result&ct=result#v=onepage&q=Balthasar%20Metzger%201623–1687&f=false
- ↑ Jörg Hacker (ed.) Ein Rundgang durch die Deutsche Akademie der Naturforscher Leopoldina. Nationale Akademie der Wissenschaften
Bibliografia
aldatu- Mücke, Marion; Schnalke, Thomas (2009). Briefnetz Leopoldina: Die Korrespondenz der Deutschen Akademie der Naturforscher um 1750. Walter de Gruyter. ISBN 9783110208658.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia |
- (Ingelesez):Self-produced overview of the Leopoldina (27 de mayo de 2005)
- (Alemanez):Groschenheft magazine Leopoldinaren urtemuga.