Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Alfred Werner (Mulhouse, Alsazia, gaur egun Frantzia, 1866ko abenduaren 12a - Zurich, Suitza, 1919ko azaroaren 15a) suitzar kimikaria izan zen.

Alfred Werner

(1914)
Bizitza
JaiotzaYo no sé qué me pasó eta Mulhouse1866ko abenduaren 12a
Herrialdea Frantzia
 Suitza  (1895 -
HeriotzaZürich1919ko azaroaren 15a (52 urte)
Hobiratze lekuaRehalp Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Emma Werner (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaETH Zürich
Zuricheko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaArthur Rudolf Hantzsch (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Zuricheko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Find a Grave: 127296952 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Kimika ikasketak Zurichen egin zituen. Bertan Hantzschen ikasle eta lankidea izan zen. 1890 eta 1891 artean, Parisko Collège de Francen Marcelin Berthelotekin lan egin zuen. Suitzara itzuli eta Zuricheko Unibertsitatean kimika irakasle izan zen. 1895ean Suitzako hiritartasuna lortu zuen[1].

Nitrogenozko konposatuen estereokimika ikertu, eta balentzien koordinazioaren teoria azaldu zuen. Hari esker, konposatu konplexuen sorreraren azalpena eman ahal izan zuen. Konposatu ez-organikoen egiturari dagokionez, berrikuntza handiak egin zituen, eta haren lanen ondorioak kimikaren alor guztietara zabaldu dira azken urteotan. 1913an, Kimikako Nobel saria eman zioten kimika ez-organikoaren arloan egindako lanengatik.

Erreferentziak

aldatu
  1. Alfred Werner Nobelprize.org

Kanpo estekak

aldatu