Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Altxamendu Nazionala (gaztelaniaz: Alzamiento Nacional) Espainiako Bigarren Errepublikaren aurka 1936ko uztailaren 17an eta 18an altxatutako militarrek beren matxinadari emandako izena izan zen. Estatu-kolpe militar hark Gerra Zibila sortu zuen. Altxamendu hura gidatu zuten jeneralak Franco, Mola, Sanjurjo eta Goded izan ziren.

Espainiako bandera frankismo garaian.

Mola, Iruñeko komandante militar izanik Nafarroatik prestatu zuen Altxamendua eta arrakasta izan zuen Araban eta Nafarroan, besteak beste erreketeek parte hartu zutelako eta errepresio handia izan zelako.

Jakina, oposizioak ez zion izen hori eman eta nahiago zuten, matxinada faxista deitzea. Falangistek aldiz Gerra Nazional-Iraultzailea deitu izan zioten.


Politika
Espainia
Artikulu hau Espainiako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.