Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Ander Lipus

Markinako aktorea

Ander Lipus, jaiotzez Iñigo Ibarra Lizundia, (Markina-Xemein, 1971ko azaroaren 1a -) abangoardiako antzerkilari, bufoi eta aktore bizkaitarra da.[1] Gutxienez bost aldiz jaso du Donostia Antzerki Saria.[2]

Ander Lipus
Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein1971ko azaroaren 1a (53 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Irakaslea(k)Jon Lopategi
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta antzerki zuzendaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

IMDB: nm1890924 Musicbrainz: a081380a-868c-45c0-8d41-47fe7e1ed692 Edit the value on Wikidata
Ander Lipus

Bizitza

aldatu

Markinan jaioa, berak dioenez bere lehenengo teatro-esperientzia 'monagilo' egitearena izan zen herriko hainbat elizatan. Ikasle txarra eta ume ipurterre edo ipurdiarina izan zen. Jon Lopategiren ikaslea izan zen bertso-eskolan, eta 12 urte zituela ondo aritzen zen bertsotan.[3]

Antzerki-ikasketak Madrilen

aldatu

Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen lehen ikasketak. Madrilen zazpi urtez lanean egon ondoren (“La doble Inconstancia”, Miguel Narros, “El manuscrito encontrado en Zaragoza”, Francisco Vidal, “Duelos”, Javier Garcimartín, e.a), Bilbora itzuli eta beste artista batzuekin Mina espazioa sortu zuen. Harrezkero, bere ibilbidea antzerkiko ikerketara eta esperimentaziora bideratu zen.

Antzerkiola Imaginarioa taldearen sorkuntza

aldatu

1998an Antzerkiola Imaginarioa taldea sortu eta aktore eta zuzendari lanetan aritu zen. Antzerki-antropologian aditua, zenbait ikastaro eta antzerki eskoletan irakasle izan da. Antzerkiola Imaginarioarekin sortutako lan aipagarrienak hauek dira: “8 olivetti poetiko” eta Anderground Trilogiako Bakarrizketak (“Ardoaz”, “Minutu bakarra” eta “Mis rarezas dirías tú”), “Yuri Sam (otoitza)” eta “Au revoir! Triunfadoreak”.

Beste talde batzuk

aldatu

Beste zenbait antzerki talderekin ere egin du lan: Txalo-k ekoiztutako “Emaztea kapelarekin nahastu zuen gizona”, Ramon Bareak zuzendua; “Badum Mundua” haurrendako musikala idatzi eta zuzendu Hortzmuga taldearekin; Martxel Mariscal-en “Ezequiel” lana Sagarroi rock taldearekin; “Zeta” Hika Teatroa. “Putzuak lehortzen” Agerre Teatroa.

2002-2006 urte tartean herriz-herriko antzerki-antropologia proiektua zuzendu zuen: “Ritos, gure azken lur zatia".

Huts teatroa

Artedrama Plataforma

aldatu

Artedrama Arte Eszenikoen Plataforma ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaiak ikertu eta sortzeko bokazioarekin sortu zuen 2007an Ander Lipusek.[4]

Hortik sortu da gero ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen den gunea. Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin biltzen dira urtero.

Indiako antzerki-dantzak

aldatu

1999an Keralara (India) joan zen kathakali antzerki-dantzak ikasteko, Kalamandalam Haridasan guruarekin. 2004an berrio joan zen dantza horiek hobeto ikastera eta Krishnadas gururekin Kalarypayattu borroka-arteak ikasteko. 2005ean Donostia antzerki saria irabazi zuen Yuri Sam antzezlana ikasketa horien fruitua da.

Antzerki/bertsolaritza

aldatu

Txikitan bertsoak egiten ikasi zuen Jon Lopategik antolatzen zituen bertso-eskolatan. Besteak beste, bertsolari hauek ere aritu zen bertso-eskola haietan: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra, Aritz Lopategi, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Xabier Paya... baita Josu Goikoetxea gai-jartzaile eta idazlea, eta Zihara Enbeita irakasle, gai-jartzaile eta epailea ere.

Geroago bertsolaritzaren munduan, 2007ko Bertso Eguna, "Bertsotranpak" eta Erregea eta Bufoia egitasmoetan parte hartu zuen.

Erreferenteak

aldatu

Ander Lipusek berak esanda, hauek izan dira bere erreferenteak: Lieraturan Uxue Alberdiren Jenis Joplin, Eider Rodriguezen Bihotz handiegiaeta Virginie Despentesen King Kong Teoria; antzerki-teorian eta hausnarketan Roberta Carreriren Tracce. Training e storia di un'attrice dell'Odin Teatret[5] (Rastros, Training e historia de una actriz del Odin Teatret[6]) eta Oier Guillanen Zauri Bolodia; bertsogintzan Jon Maiaren Berriak jaio ginen; antzerkian Dejabu Panpin Laborategiaren Linbo Planeta, Xake produkzioak-en Lur, eta Ttak eta Kamikas kolektiboek elkarlanean sortutako Agur eta Dolore. Heimebane norvegiar telesailaz eta Darren Araonofskyren Requiem for a dream. Eñaut Castagnet eta Ximun Fuchsen Non filma eta Koldo Almandozen Oreina filma.[7]

Kolaborazioak irratian eta telebistan

aldatu

Hainbat irratsaio sortu ditu,

Telebistako “Martina” saioan aritu zen aktore moduan.

Kolaborazioak aldizkarietan

aldatu

Aldizkari eta egunkarietan ere kolaborazioak egin ditu (Berria, Argia, Mineral, Ekintza Zuzen, Zenbat Gara, Mediaz, Artez, Nabarra...).[9][10][11]

Antzezlanak

aldatu

Aktore moduan:

aldatu
  • 2024: Miñan
  • 2022: Hondamendia
  • Hozkailua (aktorea)[12]
  • Zazpi senideko (zuzendaria)
  • Martin Zalakain (taula-zuzendaritza)
  • 2015: Francoren bilobari gutuna (aktorea). Donostia antzerki saria irabazi zuen. Donostia Antzerki Saria jaso zuen.
  • Etxekoak (Zuzendaria eta aktorea)
  • 2012: Publikoari Gorroto (Huts Teatroa - Artedrama) Xabier Mendigurenek idatzia. Donostia antzerki saria irabazi zuen.
  • Ibañeta (Haize Berri - Artedrama)
  • Aulki hutsa (Le Petit Théâtre de Pain)
  • Au Revoir Triunfadoreak!
  • Fitola balba, karpukit tui
  • Yuri Sam (otoitza)
  • Anderground trilogia: Ardoaz, Minutu bakarra eta Mis rarezas dirías tú.
  • 2010 Errautsak, Gidoia: Igor Elortza & Unai Iturriaga. Zuzendaria: Ximun Fuchs. Ekoizlea: (ArtedramaLe Petit Théâtre de PainDejabu panpin laborategia. Donostia Antzerki Saria jaso zuen.
  • 2008 Erregea & Bufoia, Godoia: Andoni Egaña. Ander Lipus & Karabana. Ekoizlea: Artedrama. Donostia Antzerki Saria jaso zuen.
  • 2008 Secando charcos, Gidoia: Garbi Losada y Maite Aguirre. Zuzendaria: Garbi Losada. Agerre Teatro.
  • 2007 Hala mintzatu zen Zappatrusta, Gidoia: Ander Lipus & Karabana. Ekoizlea: Artedrama.
  • 2006 Berstsotranpak, Hauekin batera: Andoni Egaña, Fredi eta Xabi Paya. Ekoizlea: Lanku.
  • 2006 Seda Gidoia: Alessandro Baricco. Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga. Hika Teatro.
  • 2006 Kastillako dorreak, Gidoia: Javier Zubimendi.
  • 2006 Energeia, Gidoia: Edorta Jiménez. Zuzendaria: Fran Lasuen. Ekoizlea: Koldo Mitxelena kulturunea.
  • 2004 Ezekiel, Gidoia: Martxel Mariscal. Ekoizlekideak: Sagarroi eta Artedrama.
  • 2004 Metamorfosis, Doctor Deseo taldearekin.
  • 2003 Fitola Balba, Karpuki Tui, Gidoia: Jon Gerediaga. Artedrama.
  • 2003 Yuri Sam (oración), Gidoia: Jon Gerediaga. Ekoizlea: Artedrama.
  • 2001 Emaztea kapelarekin nahasten zuen gizona / El hombre que confundió a su mujer con un sombrero, Gidoia: Oliver Sacks. Zuzendaria: Ramón Barea. Txalo Produkzioak.
  • 1999 8 olivettis poéticos. Ekoizlea: Artedrama.
  • 1998 Interpretación del monólogo Mis rarezas dirías tú, Gidoia: Perú C. Saban & Pedro Blanco.
  • 1998 "Happening": ¡Que revienten los artistas!.
  • 1998 Stock de muerte, multimedia-ikuskizuna. Zuzendaria: Jesús Pueyo. Mina producciones.
  • 1998 Bouquet géographique. Poesia Gidoia: Gabriel Celaya. Arantza Ugarte rapsodarekin eta Javier Landeras paisajistarekin.
  • 1998 Ángel gulag, Gidoia: Sarah Saghi.
  • 1998 Parada 33, Gidoia: Sarah Saghi. Zinema estatikoa.
  • 1998 Monologoa; Ardoaz, Gidoia: Josu Lartategi.
  • 1997Espazio Mina, Gidoia: Sarah Saghi y Peru C. Saban.
  • 1997 Monologoa: Un minuto, Gidoia: Sarah Saghi.
  • 1996 Duelos, Gidoia: Francisco Prada. Zuzndaria: Javier Garcimartín Ekoizlea: Fin de Siglo.
  • 1995 Espectros, Gidoia: Wolgang Bauer. Zuzendaria: Paca Ojea Ekoizlea: SGAE eta Laboratorio de Teatro William Layton.
  • 1994-95 El manuscrito encontrado en Zaragoza, Gidoia: Francisco Nieva. Zuzendaria: Francisco Vidal. Ekoizlea:Fin de Siglo.
  • 1994 Espectros, Gidoia: Wolgang Bauer. Zizendaria: Paca Ojea.
  • 1993-94 La doble inconstancia Gidoia: Mariveaux. Zuzendaria: Miguel Narros Ekoizlea:Andrea D´Orico.
  • 1992 El gran teatro del mundo (Fiesta Barroca), Gidoia: Calderón de la Barca. Zuzendaria: Miguel Narros Ekoizlea: Compañía de Teatro Clásico de Madrid.
  • 1991 El séptimo sello, Gidoia: Woody Allen.
  • 1990 Las aves Gidoia: Aristófanes. Honekin batera: Compañía de Teatro Thiasos.
  • 1990Zer dek hau? (¿Pero esto qué es?) Etxebarriako Teatroarekin.
  • 1989-90 Monologoa: Absurdoari buruzko gogoetak (Reflexiones sobre lo absurdo), Gidoia: Aitor Zuberogoitia.

Zuzendari moduan:

aldatu
  • Artedramarekin
  • 2024: Miñan
  • 2008 Erregea eta Bufoia.
  • 2007 Hala mintzatu zen Zappatrusta.
  • 2006 Bertsotranpak.
  • Antzerkiola Imaginarioarekin:
    • 2005 Au Revoir Triunfadores!, Yuri Sam.
    • 2003 Oración.
    • 1999 Caja XXI Kutxal.
    • 1999 8 olivettis poéticos.
    • 1997-98 ANDERGROUND trikogia. Monologoak: Ardoaz, Un minuto eta Mis rarezas dirías tú. x.
  • Beste konpainia batzuekin:
    • 2008 Aulki hutsa, Gidoia: Joseba Sarrionandia. Le Petit Théâtre de Pain.
    • 2000 Umeentzako musikala: Badum Mundua. Ekoizlea: Hortzmuga.
    • 1998 Palabras en soledad. Mina Espazio. Fábrica de Teatro Imaginario.
    • 1998 Parada 33 (Cine estático) eta Ángel Gulag (Rapsodia experimental).
    • 1989 Monologoa: Absurdoari buruzko gogoetak.
  • Markina-Xemeingo Abarka Antzerki Taldeko zuzendaria ere bada.

Gidoilari moduan:

aldatu
  • 2000 Badum Mundua. Hortzmuga.
  • 1999 8 olivettis poéticos (Comedia Bárbara en 0 actos).

Hitzaldiak eta ikastaroak

aldatu

Udako Euskal Unibertsitatearekin hitzaldiak eta ikastaroak eman ditu gai hauen inguruan:[13]

  • Pertsonaiaren larrutik; gorputz adierazpena (2010,, UEU)
  • Jendeari ez zaio interesatzen teatroa, zer den ez dakielako. (2007, Hegats) Irune Berrorekin
  • Femeninoa/maskulinoa aktorearen ofiziotik (2005, UEU)
  • Ni eta gorputza: antzerkiaren mekanika eta poetika bizitzaren psikologian (2004, UEU)
  • Kaosaren poetika. Ezetzaren poetika (1999, UEU)
  • Metodotik esperimentaziora (1998, UEU)
  • Antzerkilaritzaranzko hurbilketa (1995 eta 1996, UEU) Jose Maria Larrañaga Arrizabalagarekin eta Edurne Lasa Amorebietarekin

Filmografia

aldatu

Liburuak

aldatu

2023an, “Antzerkiaren labirintoan I” (Kuaderno bitakora) eta “Antzerkiaren labirintoan II” (Artedrama baten bila) liburuak plazaratu zituen Susa / EHAZE argitaletxeekin eta CC-BY-SA lizentzia librearekin.[14][15]

Sariak eta errekonozimenduak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Nor gara taldea» Artedrama (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
  2. Donostia Antzerki Saria. Donostiaeuskaraz.eus.
  3. Berasategi Otamendi, Gorka. «Jon Lopategi bertsolaria hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  4. «Artedrama. Arte Eszenikoen Plataforma.» www.artedrama.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  5. Carreri, Roberta, 1953-. On training and performance : traces of an Odin teatret actress. ISBN 978-1-138-77999-0. PMC 869343926. (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
  6. Carreri, Roberta, 1953-. (2011 [i.e. 2012]). Rastros : training e historia de una actriz del Odin Teatret. Artezblai ISBN 978-84-940079-3-4. PMC 828281752. (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
  7. Lipus, Ander. (2019). «King Kong Teoria. Ander Lipus Aktorea. GAZTEZULO 200. ZENBAKIRA IRITSI DA!» Gaztezulo (Gaztezulo) ISSN 1575-7889. (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
  8. «Ander Lipus: Eñaut Larralderi buruz» euskalirratiak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  9. Berria.eus. «Ander Lipus | Berria.eus» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  10. Lipus, Ander. (2015). «'Sail Ofizialean euskarazko bi film urtero, zergatik ez?'» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  11. «Argiako elkarrizketatua: Ander Lipus» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  12. «Hozkailua. Antzezlanaren bideo osoa.» Argia (Artedrama - Argia Multimedia) (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).
  13. «Iñigo Ibarra Lizundia "Ander Lipus" :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  14. «Susa literatura - Antzerkiaren labirintoan I» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
  15. «Susa literatura - Antzerkiaren labirintoan II» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu

Bloga: ISPILU DRAMATIKOA - Ander Lipus-en eskutik https://web.archive.org/web/20100621035105/http://www.artedrama.com/ispiludramatikoa/