Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Apple Incorporated hardware- eta software-ekoizle estatubatuarra da. Cupertinon (Kalifornia) du egoitza nagusia. Macintosh ordenagailuak, iPod musika-erreproduzigailuak, iPhone telefono mugikorrak, iPad tablet PCa eta Mac OS X sistema eragilea haren produktu ezagunenak dira. Enpresarako, hezkuntzarako, administraziorako eta etxerako sistema informatiko pertsonalak ekoizten eta saltzen ditu. Produktuok munduko 120 herrialdetan baino gehiagotan salgai daude: aipagarrienak, besteak beste, ordenagailu pertsonalak, inprimagailuak, monitoreak, eskanerrak, softwarea eta sarean lan egiteko loturak dira. Appleren lantegi nagusiak Estatu Batuetan, Irlandan eta Singapurren daude.

Apple Inc.
Datuak
Izen ofiziala
Apple Inc.
Izen laburraApple
Motaenpresa, negozioa, Marka, kapital irekiko enpresa, Korporazioa, teknologia konpainia eta computer manufacturer (en) Itzuli
Jarduera sektoreaSoftware fabrika, consumer electronics industry (en) Itzuli, banaketa digitala, elektronika, Informazio teknologia, mobile phone industry (en) Itzuli eta Kategoria:Software garapena
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaComputer & Communications Industry Association (en) Itzuli
Honen parteNasdaq 100 Index, Dow Jones Industrial Average, Big Tech (web) (en) Itzuli eta S&P 500
Eskumendekoak
Enplegatuak154.000 (2021)
Ekoizpena
Agintea
LehendakariaArthur D. Levinson (mul) Itzuli
Zuzendari exekutiboaTim Cook (mul) Itzuli
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi (2018–)
Legezko formacorporation (en) Itzuli eta kapital irekiko enpresa
JabeaThe Vanguard Group (en) Itzuli, Berkshire Hathaway (mul) Itzuli, BlackRock eta State Street Global Advisors (en) Itzuli
Zeren jabe
Ekonomia
Aktiboak351.002.000.000 $ (2021eko irailaren 25a)
Kapital berekia63.090.000.000 $ (2021)
Diru-sarrerak383.285.000.000 $ (2023)
Irabazi garbia96.995.000.000 $ (2023)
Ustiapen-mozkina114.301.000.000 $ (2023)
Burtsa-kapitalizazioa2.470.000.000.000 $ (2021eko abuztuaren 24a)
Balore-burtsaNASDAQ eta Tokioko burtsa
Historia
Sorrera1976ko apirilaren 1a
Sortzailea
SorlekuaLos Altos
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: apple Twitter: Apple Instagram: apple VK: apple LinkedIn: apple Youtube: UCE_M8A5yxnLfW0KghEeajjw TikTok: apple Musicbrainz: 9b502a85-104b-4489-beff-ecedca81741c GitHub: apple Edit the value on Wikidata

Europako Batzordeak enpresa teknologiko erraldoiekin 2023an osatu duen zerrendan sartu zuen (Alphabet, Amazon, Apple, ByteDance, Meta eta Microsoft). Enpresa horiek merkataritza elektronikoari buruzko 2022an ezarritako arau berriak bete behar dituzte Europan. Bruselak «atezain digital» gisa identifikatu ditu enpresa horiek, uste baitu nahikoa indar badutela merkatuaren oreka baldintzatzeko.[1]

Historia

aldatu

Enpresa 1976an sortu zuten Steven Jobsek eta Steve Wozniakek, konputagailuetarako zirkuituak saltzeko xedearekin hasieran, baina 1977an elkarte bat antolatu zuten Jobs, Wozniak eta Mike Markkula bazkide berriak eta ordenagailu pertsonal bat merkaturatu zuten, Apple II izenekoa. 1982an, ordenagailu pertsonal gehien saltzen zituen enpresa izatera iritsi zen. Hurrengo urtean, Lisa ordenagailua aurkeztu zuten, eta hartan oinarriturik, Macintosh ordenagailu pertsonala atondu, tresna merke eta soila, erabiltzaile arruntentzat bereziki aproposa.

 
Lehen Macintosh ordenagailua, 1984an merkaturatua.

1985ean botere-borroka gertatu zen John Sculley zuzendari exekutiboaren —bi urte lehenago kontratatua zen— eta Steve Jobsen artean: horren ondorioz, Jobsek enpresa utzi eta NeXT Inc. sortu zuen.

1986an bulegotikako lehen produktuak kaleratu zituzten, eta eragin handia izan zuten autoedizioaren alorrean. Lehen urteetan, 1985 inguru arte, arrakasta handia izan zuen Applek, baina ondoren funtsezko aldaketak gertatu ziren (bazkideak, etab.). 1990ean, Macintosh ordenagailu berriak atera ziren merkatura, bezero gehiago erakartzeko asmoz, eta sistemaren softwarea handitu zuten. 1991. urtean International Business Machines Corporation (IBM) enpresarekin bat egin zuen Applek, zenbait proiektu aurrera eramateko. 1992an urrats handia egin zuten konputagailuetan, Macintosh PowerBook, Appleren lehenengo ordenagailu eramangarria sortu zutelarik, eta handik bi urtera lehen PowerPC ordenagailuak agertu ziren, Apple, IBM eta Motorola enpresen elkarlanari esker; ordenagailu horiek aurrerapen handia ekarri zuten ahalmen eta errendimendu aparta eskaintzen zutelako zuten preziorako. Iraultza handia eragin zuten, halaber, AppleTalk izeneko produktuarekin.

1989 eta 1991 urteen arteko garaia Macintosh-en lehen urrezko sasoitzat hartzen da. Haren ondoren, hala ere, erortzea etorri zen. Sasoi horretan Applek kontsumitzaileei zuzendutako beste hainbat produktu asmatu zituen, kamera digitalak, CD erreproduzigailu eramangarriak, bideo-kontsolak, etab. Ez zuen arrakastarik lortu haiekin, eta enpresaren akzioak asko erori ziren.

 
iPod gailuen familia: iPod Shuffle, iPod Nano, iPod Classic, eta iPod Touch.

1996an, zuzendari Gil Ameliok, enpresa hobetzeko hainbat estrategia probatu ondoren, NeXT enpresa eta haren NeXTSTEP sistema eragilea erostea aukeratu zuen, eta horrela, Steve Jobs enpresara itzuli zen, aholkulari gisa. 1998ko abuztuaren 15ean, Applek Macintosh familiaren ondorengotzat hartu zen ordenagailu berria aurkeztu zuen: iMac ordenagailua. Diseinu zaindua, teknologia modernoa eta marketin-kanpaina egokia uztartuz, 800.000 ale saldu ziren lehen bost hilabetean.

iMac ordenagailua arrakastara itzultzeko lehen urratsa izan zen. Haren ondoren, 2001eko urriaren 23an, iPod musika-erreproduzigailua iritsi zen eta berehala harrera ikaragarria izan zen: ehun milioi ale saldu ziren sei urtean. iPod-aren osagarri, 2003an iTunes musika-denda sortu zuen, abestiak $0,99 dolarrean deskargatzea eskainiz. Zerbitzua merkatuko nagusia bihurtu zen.

2005ean Jobsek iragarri zuen PowerPC prozesagailuak utzi eta ordenagailu berrietan Intelen arkitektura zeukaten txipak erabiliko zituela.

2007tik aurrera, beste bi produktu arrakastatsu agertu ziren: iPhone telefono eramangarria eta iPad tableta.

2011ko urriaren 5ean, Steve Jobs, Applen azken aldiko arrakastaren eragile nagusitzat jo zena, Kalifornian hil zen, pankreako minbizia diagnostikatu ziotenetik zazpi urte igaro ondoren.

"Atezain digitala"

aldatu

2022an Europako Batzordeak merkataritza elektronikoa arautzeko bi lege onartu zituen zehazki Interneteko atari handiek merkatuan duten abusuzko praktikak murrizteko eta lehia orekatzeko: Zerbitzu Digitalen Araua (ZDA) eta Merkatu Digitalen Araua (MDA). Lege horiek aukera ematen diote batzordeari isunak jartzeko, uste badu enpresa batek merkatuaren lehia askea oztopatzen duela. Monopolio jarduna duela berretsiko lukeen ikerketa txostenik gabe zigortzeko ahalmena ematen dio, gainera.[2]

Europako Batzordeak irizpide batzuk ezarri ditu enpresa bat «atezain digitala» den edo ez ebazteko. Esaterako, azken hiru urteetan 7.500 milioi euroko fakturazioa izatea Europako Batasuneko herrialdeetan, edo gutxienez 45 milioi erabiltzaile aktibo izatea, eta 10.000 enpresa erabiltzaile. Sei betetzen dituzte baldintza horiek guztiak: Alphabet, Amazon, Apple, ByteDance, Meta eta Microsoft.[2]

Merkataritza elektronikoaren arauak debekatu egiten die enpresei beren zerbitzuen bidez eskuratutako datuak beste zerbitzuekin lortutakoekin bateratzea. Alegia, Metak ezingo du Facebook bidez eta Whatsapp bidez lortutakoa bateratu. Era berean, ezingo dituzte erabiltzaileak behartu konpainiaren aplikazio jakin batzuk beren gailuetan instalatuta izatera. Eta finantza erakundeek ordainketa zerbitzu alternatiboak eskaini ahal izango dituzte, halaber. Araua urratuz gero, urteko sarreren % 20rainoko isunak jaso ditzakete enpresek.

Erreferentziak

aldatu
  1. Biain, Aitor. (2023-09-08). «Bruselak baldintza digital zorrotzagoak ezarri dizkie sei erraldoi teknologikori» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-08).
  2. a b Biain, Aitor. (2023-09-08). «Bruselak baldintza digital zorrotzagoak ezarri dizkie sei erraldoi teknologikori» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-08).

Kanpo estekak

aldatu