Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Araia

Asparrena udalerriko herria

Araia Arabako ipar-ekialdeko herri bat da, Asparrena udalerrikoa. Asparreneko hirigune nagusia da, eta populazioaren hiru laurdenak biltzen ditu. Izan ere, 1.218 biztanle zituen 2006an. Araia aberatsa da uretan, batez ere Zirauntza ibaiaren sorburuak dakarren ur emari handiarengatik; horri esker, Miko izozki fabrikarena da herriko ekonomia jarduera nagusia (izozkigintzarako ur ugari behar baita).

Araia
 Euskal Herria
Araiako herriko plaza nagusia
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaAsparrena
Geografia
Koordenatuak42°53′23″N 2°18′57″W / 42.8897°N 2.3158°W / 42.8897; -2.3158
Garaiera604 m
Araia, Aratz menditik ikusita.

Araia izena ingurukoa zen Arai (forma genitiboa) pertsona izenetik bide dator.[1] Izan ere, izen horren lekukotasunak aurkitu dira Arabako Ilarduia eta Kontrasta herrietan.[1] Kontrastan, zehazki, erromatarren garaiko gizonezko baten hilarrian: Araica Arai f(ilia) («Araika, Arairen alaba»).[2]

Geografia

aldatu

Ordokiaren eta mendiaren artean dago, Arabako lautadaren ipar-ekialdeko ertzean, Aratz eta Umandia mendien hegoaldeko magalean. Zirauntza ibaiak zeharkatzen du herria.

Demografia

aldatu
Araiako biztanleria

Garraioa

aldatu

Araba Bus sareko   lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
5 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)Gasteiz (Madril/Arantzabela)ArkautiArkauti (Nekazaritza i.)Arkauti (akademia)OreitiaBurguDulantziGaunaAdanaUribarri JauregiGereñuAlaitzaLangarikaGazeoAgurainErdoñaZalduondoAraia (Iduia) Araia

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
9a Araia
Agurain
Erdoña
AmetzagaZalduondoGalarretaGordoaArriolaNarbaxaLuzuriagaZuhatzu Donemiliaga Araia
Agurain
Erdoña
9b Araia
Agurain
Erdoña
AmetzagaAlbeizIlarudiaEginoAndoinIbargurenUrabainDurrumaEgilatzBikuñaMezkiaMunainOkarizOpakuaArrizalaAlanguaEgileorZuhatzu DonemiliagaLuzuriaga Araia
Agurain
Erdoña

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Zirauntza ibaiaren sorburua: herrian, el nacedero («sorburua») esaten diote.
  • San Pedro eliza: XV. eta XVI. mendeen artean egina, herriko erdigunean dugu.
  • Udaletxea: Asparreneko udaletxea Araian dugu, 1771n egindako eraikina da, Herriko Enparantzan kokatua.
  • Iturbero frontoia: 1876koa (Arabako zaharrenetakoa).
  • Ajuria Urigoitia edo San Pedro Araiakoa antzinako siderurgia-fabrika (1848-1985), eta haren zentral hidroelektrikoa, 2002an berritua.

Argazki galeria

aldatu

Kultura

aldatu

Umorezko Antzerki Jaialdia

aldatu

Abuztuan, 1993az geroztik, Araiako Umorezko Antzerki Jaialdi arrakastatsua antolatzen dute herrian.

Kirola

aldatu

Alipendi Kirol Kluba da Araiako kirol klub bakarra, 1926an futbol klub gisa sortua. Gaur egun, futbol taldeak ez ezik, saskibaloi eta eskubaloi taldeak ere baditu.[3]

Musika

aldatu

Joselu Anayak musika talde ezaguna Araian sorturikoa da.

Araiar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) Salaberri Zaratiegi, Patxi; Salaberri Izko, Iker. (2016). «An introduction to Basque aspiration: the contribution of onomastics» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 48 (122): 365–392. ISSN 0046-435X. (Noiz kontsultatua: 2020-09-28).
  2. «Arai pertsona-izena» Euskal Onomastikaren Datutegia (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2020-09-28).
  3. «Unidos por el deporte».

Bibliografia

aldatu
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa