Arangozki
Arangozki[1][a] Urraulgoiti udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Arangozki | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Urraulgoiti |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Arangozki |
Posta kodea | 31448 |
Herritarra | arangozkitar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°49′27″N 1°14′36″W / 42.82415034°N 1.2432768°W |
Garaiera | 691 metro |
Distantzia | 51,8 km (Iruñetik) |
1970n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Urraulgoitiko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak arangozkitarrak ziren.
Izena
aldatuArangozki toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Arangozqui (1268)
- Arangozqui (1366)
- Arangozqui (1534)
- Arangoz (1587)
- Arangozqui (1802)
- Arangozki (1996)
Geografia
aldatuArangozki Urraulgoiti ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
aldatuUrraulgoiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora dago. Udaletxea Irurozkin dago. Erliebe handiko ibarra da, Ugarron bezalako arroilek nabarmenduta, lurraldeko gainerako lekuetatik isolatzen baitute. Ibarraren erdialdea nekazaritzakoa da, baina zenbat eta iparralderago edo ekialderago, orduan eta lur gutxiago dago erabilgarri. Azkenik, gainerako udalerriekin muga egiten duten eremuak menditsuak dira.
Klima
aldatuErlieberaren desberdintasunak direla eta, Urraulgoitin bi klima desberdintzen dira, batetik hegoaldeko klima azpimediterraniarra, eta bestetik iparraldeko klima azpiozeanikoa. Iparraldean izaten diren prezipitazio ugariagoak direla eta (batez beste 1 400 mm edo gehiago urtero), pagadi ugari daude. Bien bitartean, hegoaldean, urtero 900 mm jausten direlarik, pinu basatia da espezierik ohikoena. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da.
Zuhaitzen artean espezierik ugariena birlandaturiko (Austriatik ekarri zituzten XVIII. mendearen amaieran) pinu lariziarrak dira, guztira 591 hektarea hartuz.
Estazio meteorologikoak
aldatuUrraulgoitin dagoen Eparotz, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Eparotz, 1974-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 22.0 | 26.0 | 29.0 | 33.0 | 38.0 | 41.0 | 40.0 | 37.0 | 32.0 | 25.0 | 21.0 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.6 | 10.2 | 13.4 | 15.3 | 19.9 | 24.9 | 28.6 | 28.5 | 24.0 | 18.4 | 12.2 | 9.1 | 17.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.2 | 5.2 | 7.8 | 9.8 | 13.8 | 17.9 | 20.7 | 20.7 | 17.1 | 12.8 | 7.8 | 5.0 | 11.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.1 | 0.2 | 2.3 | 4.3 | 7.7 | 10.8 | 12.8 | 12.8 | 10.1 | 7.2 | 3.3 | 0.8 | 6.0 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -17.0 | -17.0 | -9.0 | -4.0 | -3.0 | 1.0 | 5.0 | 2.0 | 1.0 | -3.0 | -8.0 | -11.0 | -17.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 69.3 | 67.9 | 62.6 | 91.9 | 71.3 | 52.8 | 35.0 | 39.5 | 62.2 | 92.0 | 93.7 | 95.2 | 833.5 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 47.0 | 35.5 | 50.0 | 46.0 | 38.0 | 48.0 | 56.0 | 73.0 | 66.5 | 87.0 | 54.0 | 74.5 | 87.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.5 | 9.7 | 8.9 | 12.2 | 10.7 | 6.9 | 4.6 | 4.8 | 7.0 | 10.5 | 11.5 | 12.0 | 109.3 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.6 | 1.4 | 1.2 | 0.8 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.5 | 1.1 | 6.6 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
aldatu1366an, Aietxuibarran kokatutako nekazarien bi surekin agertu zen. Ez da 1427an agertzen, baina 1553 eta 1786 artean berriro agertzen da bi surekin, 1845ean bostera handituta. XVIII. mendea amaitzean, ibarreko diputatuak eta herria izendatzen zuen erregidore batek gobernatzen zuten, etxeak txandakatuz. 1858 (40 biztanle), 1887 (29 biztanle), 1920 (11 biztanle) eta 1931 (5 biztanle) biztanle-izendegietan bakarrik agertzen da.
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Arangozki - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ «Meteo Nafarroa - Fitxa Klimatikoak - Eparotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
- ↑ Eparozko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).