Arrapitz
Arrapitz azken 20 urteotan Ipar Euskal Herriko laborariek sortutako egitura batzuek osatzen duten federazioa da; "nekazaritza-eremurako garapen berri baten aldeko federazioa" da bere buruari ematen dion definizioa[1].
Ezaugarriak
aldatuEgitura bakoitzak izan litzakeen arazoei hobeto aurre egiteko, zazpi elkartek federazioa sortu zuten 1991n. 2010ean 13 dira egitura kideak eta horien bidez 800 bat etxalde lotzen ditu. Kide bakoitzak Administrazio Kontseiluan ordezkaritza du.
Lurralde-sare bat osatzeak eta elkarrekin hausnarketak eta planifikazioak egiteak izugarrizko indarra eman diote federazio honi. Hauexek dira bere egiteko nagusiak[2]:
- Norbanakoaren autonomia erraztea.
- Etxalde berriak eratzen laguntzea.
- Laborantza iraunkorra garatzeko laguntza teknikoa eskaintzea.
- Ekoizpen-aniztasuna eta beraien balioa handituko duten ekimen kolektiboak indartzea.
- Laborantza iraunkorretik ateratako Euskal Herriko ekoizpenak merkaturatzen laguntzea.
- Sarea suspertu eta bultzatzea.
- Federazioaren ekimen, proiektu eta egituren berri ematea.
Egoitza Donapaleuko Lapitz Hotza karrikako 32 zenbakian du [3]; egoitza federazioko zenbait kiderekin konpartitzen du: BLE, GFAM-Lurra, AFOG-Euskal Herria, Idoki, Artzain ibilkorren elkartea, Saltze kooperatiba eta Lur Hats.
Aussau-Irati gaztaren eta Irulegiko Arnoaren AOC edo Jatorri izendapen kontrolatuak kudeatzen dituzten elkarteekin elkarlan estua garatzen du. Denbora osoan ari den langile bat du federazioak eta kide guztiek dituztenak 11 dira. Arrapitz lerroz lerro izeneko agerkaria argitaratzen du.
Kideak
aldatu2010ean kide diren 13 elkarteak hauexek dira[4]:
- GFA Mutuel Lurra: lurrak erosten laguntzen du. Donapaleu.
- AFOG-Euskal Herria: Association pour la Formation à la Gestion, heziketa lantzen du. Donapaleu.
- Coopérative d'affinage du Pays Basque: gazten heltze prozesua lantzen duen kooperatiba. Uharte Garazi.
- "Etxe Gazna" Coopérative d'affinage de Soule: berdin, Zuberoarako. Zalgize.
- Idoki: etxeko kalitatezko ekoizpen-egileen elkartea. Donapaleu.
- Association des bergers transhumants: "Artzain ibilkorren elkartea". Donapaleu.
- Sagartzea: sagardoa egiteko sagar-ekoizleen elkartea. Donaixti.
- Biharko Lurraren Elkartea: nekazaritza ekologikoa bultzatzeko. Donapaleu.
- Eztigar: sagardoa merkaturatzeko kooperatiba. Donaixti.
- Ezpeletako piperraren Jatorri izendapen babestuaren sindikatua. Ezpeleta.
- Saltze kooperatiba: "Idoki" ekoizpenak batez ere Euskal Herritik kanpora merkaturatzen laguntzen du. Donapaleu.
- Lur Hats: etxalde berriak sortu nahi dituzten gazteak biltzen ditu. Donapaleu.
- Accueil paysan Pays Basque et Béarn: landa-turismoa jorratzen du. 22 kideetatik 15 Euskal Herrikoak dira, besteak Bearnokoak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Frantsesez Fédération pour un Nouveau Développement Rural; ikus Hemenen webgunean.
- ↑ "Zereginak" Hemenen webgunean.
- ↑ Frantsesez rue de la Bidouze.
- ↑ Kideen zerrenda[Betiko hautsitako esteka] Hemenen webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Arrapitz[Betiko hautsitako esteka] Hemenen webgunean. Euskaraz nabiga daiteke baina testuak frantsesez daude.
- (Frantsesez) Arrapitz[Betiko hautsitako esteka] Iholdi-Oztibarreko Herri Elkargoaren webgunean.
- Erreferentzia laburra Argian.
- Udalbiltzarekiko itunaren berri.
- Mahaingurua Euskal Herriko Foro Sozialaren webgunean.