Arriaga-Lakua
- Artikulu hau Gasteizko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arriaga».
Arriaga-Lakua Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren iparraldean dago, erdigunetik 2,5 kilometrora. Arriaga herrixka zegoen lekuan eraikitako auzoa da. Bertan Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia kokatzen da, hortik Eusko Jaurlaritzak maiz Lakuako Gobernua ezizena jasotzea.
Arriaga-Lakua | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′00″N 2°40′48″W / 42.8667°N 2.68°W |
Demografia | |
Biztanleria | 27.426 (2023) |
Historia
aldatuArriagako herrixka 1025. urtean agertzen da lehen aldiz dokumentu historiko batean, Donemiliaga Kukulako dokumentu batean. Arriagak garrantzi handia zeukan, izan ere, erakunde arabarrak bertan biltzen ziren kofradiei zegozkien gaiak erabakitzeko. Horregaitik, arabarrengan agintzen zuen erakundearei, Arriagako kofradia izena jarri zitzaion.
Arriagako herrixka Gasteizko herrixka zaharretako bat da. 1258an Arriagako Ituna (gaztelaniaz "Voluntaria Entrega" izenarekin ere ezagutzen da) sinatu zen, eta Arriagako kofradiak Arabako Jaurerriaren subiranotasuna Gaztelako Alfonso XI.aren esku utzi zuen, bere pribilegioak mantentzearen truke. Horrez gain, kofradiakoak ziren zortzi herrixka Gasteizi eman zitzaizkion, horien artean Arriagako kofradia bera. Gerrate Napoleonikoen garaian, borroka odoltsuen lekuko izan zen Arriagako herrixka.
XX. mendea
aldatu1960ko hamarkadaren hasieran, Arriagako herrixkak 300 biztanle baino ez zituen. Ondorengo urteetan, eta Gasteizko zabalkundearekin batera, Arriagaren hiritartze prozesuari ekin zitzaion. Lakuako poligono edo auzoaren eraikuntza 1960ko hamarkada eta 1970eko hamarkadadetan hasi zen, eta antzinako Arriagako kofradiako lurretan egin zen. Ondorengo hamarkadetan auzoaren eraikuntzarekin jarraitu zen eta Forondako atea etorbidea sortu zen (Bilborako autobidearen sarrera nagusia).
1980ko hamarkadatik eraikitako etxebizitzekin batera, bestelako azpiegiturak eraiki ziren, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia eta Ertzaintzaren Gasteizko polizia etxe nagusia. Oraindik ere, eraikitzeko tokiak geratzen dira Arriaga-Lakuan, eta etorkizunean Gasteizko udalak, bere bulegoak zentralizatuko dituen egoitza nagusia eraiki nahi du auzoan.
Arriaga-Lakuako guneak
aldatuArriaga-Lakua hainbat alderdietan banaturik dago.
- Lakua 01: Lakua 05 eta Txagorritxu auzoaren ondoan dagoen gunea.
- Lakua 02
- Lakua 05 edo Lakuabizkarra: Lakuaren 5. sektorea da eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza kokaturik dagoen gunea da.
- Lakua 09
- Lakua 12: Arriaga-Lakuako gunerik berriena da. Lakua 12ren izena, Lakua 12. alderditik datorkio. Lakua 13 eta Abetxuku artean kokaturik dago.
- Lakua 13 edo Arriaga: Arriaga-Lakuako gunerik zaharrena da. Lakua 13ren izena, Lakua 13. alderditik datorkio.
Kale-izendegia
aldatuHauexek dira Arriaga zeharkatzen duten kaleak:
- Agirrelanda kalea
- Alfontso XI.aren kalea
- Alfredo Donnay kalea
- Arriagako Atea
- Artapadura kalea
- Biltzar Nagusien kalea
- Forondako Atea
- Frantzisko Xabier Landaburu kalea
- Gernikako Arbola kalea
- Jose Maria Diaz de Mendibil kalea
- Juan Garai kalea
- Julian Arrese kalea
- Luis Olariaga kalea
- Pozoa kalea
- Voluntaria Entrega kalea
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |