Artile
Artilea ardietatik edo llama, alpaka, bikuina, ahuntz edo untxietatik lortzen den zuntz bat da. Artilea berez animalia hauen ilea da.
Oihalgintzan erabiltzen da mota guztietako jantziak egiteko, beroa mantentzeko duen gaitasuna dela eta. Horregatik artilezko produktuak gehiago erabiltzen dira zonalde hotzetan beroetan baino.
Indiako kotoiaren aurkikuntzarekin artilea gutxiago erabiltzen hasi zen Europan, hau sortzen merkeagoa baitzen eta Industri Iraultzaren ondotik prozesatzea ere askoz errazagoa zelako.
Gaur egun, ekoizle nagusiak munduan Australia, Zeelanda Berria, Txina eta AEB dira.
Etimologia
aldatuAitzineuskaraz: *ardi-iLe[1] Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.
Historia
aldatuGaztelako artilea oso preziatua izan zen Erdi Aroan, ardi merinoek emandakoa. Mesta izeneko artzain gremioa XIII. mendean sortu zuten bertan Alfontso X.a Gaztelakoa erregearen eskutik, eta Errege Katolikoek senditu zuten, artilearen merkataritza kontrolatuz Espainiar Inperioaren garaian. Joan-etorriak bereziki egiten zituzten Herbehereekin, han zegoen oihalgintza indartsua zela-eta. Itsasoa zen garraiatzeko bide nagusia, eta horretarako garrantzitsuak izan ziren euskal portuak XIV. mendetik, Bilbo nagusiki. Bizkaiara iristen zen artilea Burgosetik, batik bat Balmasedan zehar eta Kadagua ibaitik hasiera batean eta Orduñatik geroago.
Helmugan, Anberes, Brugge, Bergen op Zoom, Middelburg eta Verviers zeuden. Tartean, Rouen eta La Rochelle portu garrantzitsuak izan ziren Frantzian bide hauetan. XVIII. mendean ardi merinoen ustiaketa Frantziara zabaldu zen, Felipe V.a Espainiakoaren bidez, eta hortik Australiara eta munduko beste puntu batzuetara.
Irule tradizionalak
aldatuBeste kultura batzuetan bezala, Euskal Herrian ere usadio zaharren artean iruleena geneukan. Makinak zabaldu baino lehen, irutearen prozesuan goruak erabiltzen ziren Erdi Arotik.
Ugariak dira artean jasotako testigantzak jarduera honena. Besteak beste, Diego Velázquez margolari sevillarrak "Las hilanderas" lan famatua egin zuen XVII. mendearen erdialdean.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)"Rutas de la lana"
- (Ingelesez)"1.000 Years of Sheep in Shetland"
- (Ingelesez)"Welsh woollen industry"
- ↑ Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.