Arturo Cisneros
Arturo J. Cisneros Samper (Iruñea, Nafarroa, 1969ko abuztuaren 1a - ) kontzertu-antolatzailea eta zinema-zuzendaria da. 1994an musikariei zerbitzu ematen dien Artsaia S.L enpresa sortu zuen beste lagun batekin. Harrez gero lokalak alokatzen die musikariei eta kontzertuak antolatzen ditu.
Arturo Cisneros | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1969ko abuztuaren 1a (55 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, musika-sustatzailea eta gidoilaria |
2004an bere lehenengo dokumentala grabatu zuen, Bagdad Rap izenekoa. Estatu okupatzaileek Iraken aurkako gerra hasteko eman zituzten arrazoiak gogor kritikatu zituen eta irakiarrek jasaten ari ziren basakerien irudiak erakutsi zituen. Dokumental hori dela eta, New Yorkeko Nazioarteko Zinemaldi Independentean, Nazioarteko Dokumental Onenaren saria jaso zuen. Horrez gain, Buenos Airesko Gazteentzako Zinemaldian Urrezko Barriletea saria jaso zuen Dokumental Onenaren kategorian.
Lanak
aldatu
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |