Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Aurora polarra gauez zeruan agertzen den distira edo luminiszentzia itxurako fenomenoa da. Ohikoena eremu polarretan agertzea da; hala ere, denbora laburrez munduko beste eremu batzuetan ere agertzen dira. Hori dela eta, "aurora polarra" (edo "aurora polaris") deitu ohi zaio. Ipar hemisferioan, aurora boreal izenaz ezagutzen dira; aldiz, hego hemisferioan, aurora austral bezala. Izendapena Aurora izeneko egunsentiaren erromatar jainkosatik dator, eta "boreal" izena grezierazko boreas hitzetik, honen esanahia "Iparraldea" delarik. Europan zerumugan kolore gorrixkaz ikusi ohi da, eguzkia ezohikoa den norabide batetik agertuko balitz bezala.

Aurora austral Zeelanda Berria.
Aurora boreala Alaska.
Magnetosfera.

Aurora boreala urritik martxora ikus liteke, nahiz eta batzuetan beste hilabeteetan zehar ere agertu izan den, betiere eguratsaren tenperatura baxua denean. Ikusteko hilabete egokienak urtarrila eta otsaila dira, orduan baitira atmosferako tenperaturak baxuenak. Hegoaldeko hemisferioan, haren parekidea aurora australa da eta ezaugarri bertsuak ditu.

Sorrera

aldatu
 

Aurora polarra eguzkitik datorren partikula sorta bat (eguzki haizea) lur magnetosferaren hego edo ipar poloekin kontaktuan sartzen denean sortzen da: argi lausoa izaten da. Kargatutako partikulak (protoiak eta elektroiak), Lurraren eremu magnetikoak gidaturik poloetara hurbiltzen dira. Partikula horiek oxigeno eta nitrogeno atomo eta molekulekin talka egiten dute, atomo horiek guztiz kitzikatu arte. Hainbeste kitzikatzen dira molekulak, non geroago erlaxatzen direnean energia argi ikuskor moduan igortzen baitute.

Auroren koloreak

aldatu

Aurorek ez dute kolore, forma edo egitura finkorik, eta gainera, oso azkar aldatzen dira. Gauaren hasieran, aurora arku txiki baten modukoa izaten da batzuetan, amaieran zeru osoa hartzeko. Egunsentia iristen denean, dena berriz desegiten hasten da eta ordurako zeruan puntu distiratsu gutxi batzuk geratzen dira.

Auroren koloreak haien espezie molekular edota atomikoarekin zerikusirik badu, partikula horiek eguzki haizearekin nola kitzikatzen diren edota partikula horiek zenbateko energia kopurua duten izan behar da kontuan.

Beste planetetan

aldatu

Fenomenoa Lurrean ez ezik, Urano, Jupiter, Saturno eta beste hainbat planetatan ere gertatzen da. Izan ere, planeta horiek guztiek polo magnetikoak eta zinturoi erradioaktibo izugarriak dituzte. Aurora polarra Hubble teleskopioari esker ikus dezakegu.

Kanpo estekak

aldatu