Avui
Avui katalanez idatzitako egunkari nagusia izan zen, Bartzelonan argitaratutakoa eta informazio orokorra ematen zuena. 2011n El Puntekin bat egin eta El Punt Avui sortu zen.
Avui | |
---|---|
Mota | informazio orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | katalana |
Argitaratze lekua | Bartzelona |
Argitaletxea | Corporació Catalana de Comunicació |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Katalan Herriak |
Maiztasuna | egunero |
Historia | |
Sortzailea | Jaume Vilalta i Gonzàlez (en) |
Zuzendaria | Xabier Bosch |
Identifikadoreak | |
ISSN | 2340-2016 |
www.avui.cat |
40.000 ale inguru kaleratzen zituen 2005ean. "Corporació Catalana de Comunicació" argitaratzailea zen.
Lerro editoriala nazionalismo independentista katalanaren ideologiaren inguruan zegoen.
Historia
aldatu- 1976ko Sant Jordi egunean sortu zuten: frankismoaren ostean, katalanezko lehen kazeta izan zen.
- 1995eko apirilaren 1ean Espainia osoan Interneten agertu zen lehen egunkari digital bihurtu zen.
- 2004an krisialdia pairatu zuen.
- 2011ko uztailaren 31n, El Punt Avui ekimena abian ipini zuten.
Kolaboratzaileak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Katalanez) Diari Avui