Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Azoveko itsasoa

itsaso

Azoveko itsasoa[1] (latinez: mare Asoviense;[2] errusieraz: Азовское мореtranslit.: Azovskoye more; ukraineraz: Азовське море, Озівське мореtranslit.: Azovske more, Ozivske more; adigeraz: Хы мыутӏэXı mıut’ə; Krimeako tatareraz: Azaq deñizi) Ekialdeko Europako barne itsasoa da, mendebaldean Krimeako penintsula duena, Ukraina iparraldean eta Errusia ekialdean. Kertx-eko itsasarteak Itsaso Beltzarekin lotzen du.

Azoveko itsasoa
Datu orokorrak
Motaitsaso eta badia
Luzera340 km
Zabalera135 km
Azalera37.600 km²
Sakonera14,5 m
Bolumena5,6 km³
Geografia
Map
Koordenatuak46°N 37°E / 46°N 37°E / 46; 37
Honen parte daItsaso Beltza
Hidrografia
Betebidea
Arro hidrografikoaSea of Azov drainage basin (en) Itzuli

Geografia

aldatu

Azoveko itsasoa ekialdeko Europan dago. Ukraina iparraldean eta mendebaldean du, Krimeako penintsula hego-mendebalean, Errusia ekialdean, eta Itsaso Beltza hegoaldean.[3] 340 kilometroko luzera, 135 kilometroko zabalera eta 37.600 kilometro koadroko azalera ditu. Batez besteko sakonera 13 metrokoa da (sakonena 15,3 metro). Don eta Kuban ibaiak bertara isurtzen dira.

Historia

aldatu

Azoveko itsasoa oso garrantzitsua izan zen antzina, kolonia grekoak hango ertzetan ezartzen hasi zirenetik. Panticapea eta Fanagoria, biak K.a. VI. mendean sortuak, eta beste kolonia batzuk Azoveko itsasorako sarrera, Kertxeko itsasarteaz, kontrolatzeko gai izan ziren. Beste aldeko sarrera Tanaisen mende zegoen, K.a. VII. mendean Don ibaiaren bokalean eraiki baitzuten.

I. eta III. mendeen artean, hiri horiek Erromaren mende zeuden ziren. Barnealdeko biztanleekin sal-erosketan ibiltzen ziren, arrain eta aleekin hornitzeko lehenik Grezia, eta gero Italia. Geroago hiri-estatu horiek guztiak hondoratu ziren eta tribu eslaviarrak finkatzen hasi ziren eskualdean.

XIII. mendean, mongolek konkistatu zuten eskualdea, eta Urrezko Hordak bereganatu. XV. mendearen erdialdean, Urrezko Horda desegin zenean, Turkiaren kontrolpean erori zen eremua. Itsasoa Turkiaren mende egon zen hirurehun bat urtez, harik eta Errusiak 1739. urtean eskualdea konkistatu zuen arte, tokian tokiko kosakoekin zuen aliantzaz baliatuz. 1774ko bake-itunaren ondoren, Azoveko itsasoa Errusiar Inperiokoa izan zen ofizialki.

Krimeako Gerran itsas-kanpaina bat gertatu zen bertan 1853 eta 1856 bitartean, alde batetik Britainia Handia eta Frantzia eta bestetik Errusiar Inperioa aurrez aurre zeudelarik.

Sobietar Batasunaren desegitearen ondoren, 2003ko abenduan, Ukraniak eta Errusiako Federazioak adostu zuten itsasoa eta Kertxeko itsasartea barne ur konpartitu gisa tratatzea.[4]

 
Azoveko itsasoa satelitetik

2018ko irailean, Ukrainak jakinarazi zuen bere armadako ontziak eta lurreko indar militar gehiago sartzeko asmoa zuela Azoveko itsasoan eta kostaldean. Horrez gain, jarrera militarra okertu egin da Krimeako zubia eraiki zenetik, zubi hori baxuegia delako Panamax motako ontziak Ukrainako portura igaro ahal izateko.[5] Irailaren amaieran, bi ontzi ukrainar Itsaso Beltzetik abiatu ziren —Odesako portutik—, Krimeako zubi azpitik pasatu ziren eta Mariupolera iritsi ziren. Tirabirak are handiagoak izan ziren 2018ko azaroan, Kertxeko itsasartean Errusiak Ukrainako armadako hiru ontzi harrapatu zituenean, Azoveko itsasoan sartzen saiatzen ari zirela.[6]

Garraioa

aldatu

Azoveko itsasoko garraioa garrantzitsua izan da XIX. mendetik hona. Mende horretako bigarren erdian, trenbideak Azov itsasoa kontinentearen barrualdearekin lotu zuenean, zerealak esportatzen hasi zen, kantitate handitan, hango portuetatik.

 
Berdianskeko portua

1913an, Errusiak esportatutako zerealen herena hortik ateratzen zen. Mariupol eta Tahanrih portuek garrantzia hartu zuten, Donetsketik hurbil egonda bertako metala eta ikatza esportatzeko.

Volga-Don ubidea irekitzean Azoveko itsasoak garrantzia izugarria hartu zuen, Don ibaian zehar Volgarekin eta, ondorioz, Mosku hiriarekin eta Kaspiar itsasoarekin lotzeko aukera eman baitzuen.

Azoveko itsasoan dauden portu nagusiak hauek dira: Berdiansk, Mariupol eta Primorsk Ukrainan, eta Rostov Don, Taganrog eta Yeisk Errusian.

Erreferentziak

aldatu
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).
  2. ...Palus Maotis, ovvero Mare Asoviense..." (Il mondo antico, moderno, e novissimo, ovvero Breve trattato ..., vol. 2, p. 767)
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. «Agreement between the Russian Federation and the Ukraine on cooperation in the use of the sea of Azov and the strait of Kerch» www.ecolex.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  5. «Ukraine-Russia Conflict Stirs Up Sea of Azov» Stratfor (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).[Betiko hautsitako esteka]
  6. (Ingelesez) Press, Associated. (2018-12-04). «Ukraine's ports partially unblocked by Russia, says Kiev» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.