Azucena Vieites
Azucena Vieites (Hernani, 1967) gipuzkoar artista bat da.
Azucena Vieites | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Azucena Vieites García |
Jaiotza | Hernani eta Donostia, 1967 (56/57 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Parte-hartzailea
|
Ikasketak Hernaniko institutuan egin zituen (1981-1985) eta Arte Ederrak Bilboko Fakultatean (1985-1991).
Gaur egun, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko eta Salamancako Unibertsitateko Arte Ederretako fakultateetan irakasle elkartua da. 2019an Low-fi Praktika izeneko doktoretza tesia irakurri zuen. Una aproximación al contexto vasco (1985-2005).
Lan artistikoa
aldatuAzucena Vieites artistak kultura bisual garaikidera hurbiltzen da, marrazkiaren, collagearen eta jabetzearen etengabeko berregite bisuala erabiliz, Azucena Vieitesen lanak narrazio eta ekoizpen ez-linealen adierazpen-gaitasuna aztertzen du. Bere lanak hausnarketa kritikoa egiten du gai hauei buruz: sorkuntza estetikoa beti testuinguru sozial eta ekonomiko jakin bati lotutako prozesu gisa hartzea, edo gaur egungo kultur irudikapen askotan irauten duen logika bitarra apurtzen lagunduko duten estrategia diskurtsiboak sortzeko beharra. Bere praktika artistikoan, Vieitesek beti izan du harreman estua aktibismo feministarekin eta gerrekin.
Euskal Herriarekin eta Hernanirekin lotura
aldatuAspaldi honetan Azucena Vieites Madrilen bizi da nahiz eta Euskal Herrira askotan etorri. Andre kalea inauguratzeaz gain, emakumeen irudia eta presentzia sinbolikoa aldarrikatzeko proiektua bultzatu zuen duela lau urte Hernaniko Kalandria taldeak, Komanditario Berriak egitasmoaren barruan. Vieitesek gertutik jarraitu zuen lantegi guzti hori. «Kalean ekitaldia egin zuten eta izenaren jatorrira bueltatu ziren. Emakumeari bere lekua eskainiz eta beraien papera aldarrikatuz. Lan oso interesgarria».
Erakusketa Reina Sofia museoan (2013).
aldatuErakusketaren izena Tableau vivant (koadro bizia). 12 collage, aldizkari edo foiletoetatik hartutako irudiekin eginak, eta serigrafia bidez handituak. Horrela, beste norbaitek sortutako irudiak hartu, collage bidez original bihurtu, eta ostera serigrafiarekin kopia itxura ematen die. Obraren izenak badu bere garrantzia. Tableau vivant frantsesez esaten zaio artistak erabiltzeari liburu edo koadroetako gertaerak errepresentatzeko. Alde horretatik «irudi izoztuak» direla dio Vieitesek, baina aldi berean ekintza bat irudikatzen du, «koadro bizi-biziak» direla dioenik ere badago.
Bestalde, Vieitesen lanean beti izan du garrantzia kopiak. Kopiak, errepikapenak, fragmentu bera behin eta berriz erabiltzeak. Vieitesek beti kendu nahi izan dio garrantzia irudi absolutuei edo narrazioak marra xuxen-xuxenekin egiteari. Birtuosismoari garrantzia kendu nahi izan dio. Do It Yourself filosofiari segika, punk garaiko edo dadaismo garaiko Egizu zerorrek filosofia maite du Vieitesek, feminismoari oso lotua dagoena, baita ere. «Gitarra jotzeko ez dago solfeoa jakin beharrik; nahikoa da gogoa izatea». Horrela, azpiegitura haundiegirik gabe egin dezake lana artistak, modu azkar, ekonomiko eta erraz xamar batean.
Erakusketa Berlingo Arte Garaikidearen Bienalean (2020)
aldatu“Berlingo Bienalean egotea nazioarte mailan nire lanaren errekonozimendua edukitzea da”. Etxepare Euskal Institutuaren produkzio laguntzarekin, euskal sorkuntza garaikidearen nazioarteko proiekzioa bultzatzeaz eta euskal eszenaren eta nazioarteko testuinguruaren arteko loturak sendotzeaz arduratzen den erakundearekin, hartzen du parte bertan. Vieitesek, besteak beste, Coloring Book, Fundido Encadenado eta Break Out of your Shell proiektuen berrirakurketa edo remake prozesu batetik abiatzen den instalazio bat eraman du Berlinera. Lantzen ditudan gaiak bienalekoekin bat zetozen: politika feministak, generoarekin lotutakoak, zaintzen ingurukoak, amatasuna, hezierak eta guzti honekin lotuta gai ekologikoak». Coloring Book-en haurrek adierazteko eta munduari begiratzeko duten moduarekiko interesa aipatzen du; Fundido Encadenado-k antzezpenaren gaia jorratzen du, egunerokotasunaren alderdi ludiko eta fantastikotik; eta Break Out of your Shell-ek estetika subkultural bati lotutako hizkuntzan eta fanzine feministak egiteko erabilitako Do It Yourself ekoizpen-moduetan sakontzen du, praktika artistikoaren eta edizioaren artean lan eginez.
Azucena Vieites Garcia 1967, Hernani
aldatu1991 Lizentziatu Arte Ederretan (EHU), Ikusentzunezkoak eta Pintura espezialitatean.
1992 Sorkuntza Beka jaso Gipuzkoako Foru Aldundiaren (GFA) eskutik, Arte Plastikoetarako.
1993 3. Saria Artista Hasiberrien Donostiako Sarian.
1993 Parte hartzaile, Artelekuko Uztaro erakusketan.
1994 Elkarte bat sortu Erreakzioa, E. Sadaba eta Y. De los Blueisekin batera. Artea eta feminismoa elkartzeko praktika artistikoa, kulturala eta aktibista sortu zuten.
1995 Artelekun hainbat tailerretan parte hartu. Adibidez, Serigrafia (P.Albacete) edo Elektrografia (J.R.Alcala eta J.Pastor).
1996 Mojácar-ko Arte Beka.
1996 Erakusketak: Dinamarkan, Humlebaek-eko Museum of Modern Art-en. Bizkaian, El puñalito y un puñao erakusketa - Emakumeen Dokumentazio eta Ikasketa Zentrua.
1997 Bakarka lehenengo aldiz, Galeria DV erakusketan.
1997 Sujetiles. Tres escenarios erakusketa ibiltarian parte hartu, Madril, Donostia, Barcelona...
1998 Promozio Beka, (GFA).
1999 Sorkuntza Beka (GFA), Arte Plastikoetarako.
2002 Arte Beka (Caja Madrid).
2004 Gure Artea Saria irabazi
I. Garmendia eta I. Aranbarrirekin.
2005 Erakusketa Rekalden (Bilbo)
2009 Erakusketa Fucares galerian (Madril), Collages.
2009 Erakusketa Montehermoson (Gasteiz), Break Out of Your Shell
2011 Erakusketa Madrilen, Coloring Book
2011 Erakusketa Moriarty-n (Madril) El momento es ahora
2011 Erakusketa Moriarty-n (Madril) El momento es ahora
2012 Erakusketa MUSACen (Leon), Fundido encadenado.
2013 Erakusketa Reina Sofia museoan (Madril) “Collageak”
2020 Erakusketa Berlingo Arte Garaikidearen Bienalean (BB)