Barneko arteria toraziko
Barneko arteria torazikoa edo barneko bularralde-arteria[1] (emakumezkoen kasuan) arteria subklabiotik eratorritako adar bat da, beheranzko norantza duena. Bularra eta torax aurrealdea irrigatzen ditu eta esan dezakegu arteria bilaterala dela, hau da, bularrezurraren ezker nahiz eskuin aldean kokatzen dira.
Barneko arteria toraziko | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | arteria thoracica interna |
MeSH | A07.015.114.891.525 |
TA | A12.2.08.029 |
FMA | 3960 |
Terminologia anatomikoa |
Egitura
aldatuBarneko arteria torazikoa arteria subklabioaren jatorritik gertu sortzen da. Beheranzko norantzan, torax kaxaren barnealdetik igarotzen da, bularrezurraren edo esternoiaren eta titi areolaren artetik. Horrez gain, aipatzekoa da kanpoko muskulu lapranaren eta nerbio bagoaren (10. nerbio bikote kraniala) artetik pasatzen dela. Arteria honekin batera, barneko zain torazikoa kokatzen da.
Banaketa
aldatuAurreko torax horma, mediastino erraiak eta diafragma muskulurantz hedatzen da.
Adarrak
aldatuAlbokideak:[2]
- Aurreko adarrak: barneko saihetsarteko muskuluak zulatuz, bular-muskulu nagusian amaitzen dute.
- Atzeko adarrak: perikardio eta arteria timikoak
- Barneko adarrak: bularrezurraren atzeko aurpegia odoleztatzeko
- Kanpoko adarrak: aurreko saihetsarteko arteriak osatzen dituzte
Amaierakoak: [2]
- Adar torazikoak edo torakofrenikoa
- Adar diafragmatikoa
- Abdomeneko adarra
- Arteria muskulufrenikoa
- Goiko arteria epigastrikoa
Argazki gehigarriak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
- ↑ a b Diccionario Enciclopédico Ilustrado de Medicina Dorland. 1996. McGraw-Hill - Interamericana de España. Vol. 1. ISBN 84-7615-983-8
Bibliografia
aldatu- Dauber W. Feneis Nomenclatura Antómica Ilustrada: Masson (2007) 252.or (ISBN:9788445816424)