Bathgate
Bathgate (Eskoziako gaeleraz: Both Chèit, eskozieraz: Bathket), Eskozia erdialdeko udalerria da, Mendebaldeko Lothian eskualdean dagoena. 2011ko erroldaren arabera 20.363 biztanle ditu.
Bathgate Both Chèit Bathket | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Mendebaldeko Lothian |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°54′09″N 3°38′35″W / 55.9024°N 3.6431°W |
Demografia | |
Biztanleria | 22.920 (2016) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Etimologia
aldatuIzena kumbrierazko izenaren aldaketa da. Hasieran "basurdearen basoa" esan nahi zuen. Aurkituriko agiri zaharretan hainbat eratan azaltzen da izena, Bathchet (1160), Bathket (1250) edota Bathgetum (1316).
Historia
aldatuMalcolm IV.a Eskoziakoak herri estatutuak eman zizkion XII mendean. 1606an zilarra aurkitu zen inguruan eta 1608an meategia ireki zuten baina 1613rako jadanik agortua zegoen. Horregatik nekazal eremu txikia izaten jarraitu zuen.
1800 inguruan Glenmavis distilategia eraiki zuten, 1849an Edinburghetiko trena iritsi zen eta 1852an Bathgate Chemical Works lantegia ireki zen ikatza atera eta garraiatzeko. Gertaera hauek populazioaren hazkuntza handia ekarri zuen.
Fosila
aldatu1987an East Kirkton harrobian Westlothiana lizziae fosila aurkitu zen, munduan aurkituriko narrasti fosil zaharrena.
Hiritar ezagunak
aldatu- David Tennant (1971-), aktorea eta ahots bikoiztailea.
Iruditegia
aldatu-
Aire ikuspegia.
-
Herria.
-
Bogburn aintzirak.
-
Westlothiana lizziae.
Hiri senidetuak
aldatu