Batman Forever
Batman Forever (euskaraz Batman Betiko) 1995eko Joel Schumacher estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako superheroi filma bat da. Bob Kane komikigilaren Batman superheroian oinarritua dago. Val Kilmer, Tommy Lee Jones, Jim Carrey, Nicole Kidman, Chris O'Donnell, Michael Gough, Pat Hingle, Drew Barrymore eta Debi Mazar aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Stephen Goldblatt), Soinu onenaren Oscar Saria (Donald O. Mitchell, Frank A. Montaño, Michael Herbick eta Petur Hliddal) eta Soinu onenaren Oscar Saria (John Leveque eta Bruce Stambler).
Argumentua
aldatuGotham hiria gizateriaz mendekatu nahi duen gizon baten mehatxupean dago, haren aurpegia azidoak desitxuratua izan zenez beere buruari Bi-Aurpegi (Tommy Lee Jones) deitu ohi dio. Bestaldee, munduaren nagusi bilakatu nahi duen psikopata batek (Jim Carrey) gizakien garun-ondak bereganatu ditzazken gailu bitxi bat asmatu berri du. Bi gaizkileak heuren helburuak lortzeko asmoz elkartuko dira. Batman eta Robinek (Val Kilmer eta Chris O'Donnell) biei aurre egin beharko die.
Aktoreak
aldatu- Val Kilmer: Bruce Wayne/Batman
- Tommy Lee Jones: Harvey Dent/Bi-Aurpegi
- Jim Carrey: Edward Nigma/The Riddler
- Nicole Kidman: Chase Meridian doktorea
- Chris O'Donnell: Dick Grayson/Robin
- Michael Gough: Alfred Pennyworth
- Pat Hingle: James Gordon
- Drew Barrymore: Sugar
- Debi Mazar: Spice
- Elizabeth Sanders: Gossip Gerty
- René Auberjonois: Burton doktorea
- Joe Grifasi: banku zaindaria
- Ofer Samra: Bi-Aurpegiren morroia
- Ed Begley, Jr.: Fred Stickley
Kanpo estekak
aldatu- Batman Forever filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)