Biancaea sappan
Biancaea sappan Fabaceae familiako zuhaitz loreduna da, hego-ekialdeko Asian jatorria duena.[1] Zur gorrikoa da, argixeagoa Paubrasilia echinata baino, brasilina izeneko tindua baitu,[2] ehunak tindatzeko eta margoak egiteko erabiltzen dena. Garrantzi handiko merkataritza-produktua izan zen Erdi Aroan eta Aro Modernoan. Hego-ekialdeko Asian hazten zuten, Thailandian bereziki, eta handik Japoniara eta Europara saltzen.[3]
Biancaea sappan | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Leinua | Caesalpinieae |
Generoa | Biancaea |
Espeziea | Biancaea sappan Todaro, 1875 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Sappan Lignum (en) |
Basionimoa | Caesalpinia sappan |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Biancaea sappan. iucnredlist.org (Noiz kontsultatua: 2021-1-11).
- ↑ Sapan Wood. 1911 Encyclopædia Britannica, Volume 24, en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2021-1-11).
- ↑ Cintas, Rosa; Marañón, Teo. El Árbol del Color y la Música. losarbolesinvisibles.com (Noiz kontsultatua: 2021-1-11).
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |