Bostak (Enid Blyton)
Bostak, jatorrian ingelesez The Famous Five, Enid Blyton ingeles idazlearen 21 aleko liburu bilduma bat, 1942-1963 urte bitartean idatzirikoak eta euskarara eta beste hainbat hizkuntzatara itzuliak. Bostak izena bilduma protagonistei egiten die erreferentzia: Jorgina eta horren lehengusuak diren Julian, Ana eta Dick, Tim txakurrarekin batera. Liburuek bost lagunen abenturak kontatzen dituzte, oporretan daudelarik Kirrinen biltzen direnean. Liburu bildumak telebistarako egokitzapenak izan zituen 1978-79 urteetan, ordu erdiko 26 saioko teleserie moduan eta osorik euskaratu ere egin direnak. Halaber, Claude Voilier idazle frantsesak bildumaren jarraipena egin zuen frantsesez eta ingelesera ere itzuli ziren bildumako titulu zenbait. Beste hizkuntzetan ere, gaztelaniaz kasu Óscar Parraren eskutik eta lizentzia aske batez[1], egin dira bildumaren jarraipenak.
Enid Blytonen Bostak bildumako liburuak
aldatu- Bostak eta uharteko altxorra (Five on a treasure island,1942)
- Bosten abentura berri bat (Five go adventuring again, 1943)
- Bostak ihesi (Five run away together, 1944)
- Bostak kontrabandisten muinoan (Five go to Smuggler's Top, 1945)
- Bostak karabanan (Five go off in a caravan, 1946)
- Bostak berriro Kirrin Uhartean (Five on Kirrin Island again, 1947)
- Bostak kanpinean (Five go off to camp, 1948)
- Bostak larri (Five get into trouble, 1949)
- Bostak abenturan murgildurik (Five fall into adventure, 1950)
- Bosten asteburu bat (Five on a hike together, 1951)
- Bostak primeran dabiltza (Five have a wonderful time, 1952)
- Bostak itsasertzean (Five go down to the sea, 1953)
- (Five go to mystery moor, 1954) (euskaraz argitaratu gabe)
- Bostak zoriontsu (Five have plenty of fun, 1955)
- (Five on a secret trail, 1956) (euskaraz argitaratu gabe)
- (Five go to Billycock Hill, 1957) (euskaraz argitaratu gabe)
- Bostak arriskuan (Five get into a fix, 1958)
- (Five on Finniston Farm, 1960) (euskaraz argitaratu gabe)
- Bostak deabruaren harkaitzetan (Five go to Demon's Rocks, 1961)
- Bostak misterio bat argitzen (Five have a mystery to solve, 1962)
- (Five are together again, 1963) (euskaraz argitaratu gabe)
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) www.enidblyton.es.