Carlos Landi Sorondo
Tolosar margolaria eta ilustratzailea
Carlos Silvestre Landi Sorondo (Tolosa, 1896ko maiatzaren 1a - Donostia, 1974ko urriaren 8a) paisaia-egilea, kartel-egilea, grabatzailea, dekoratzailea eta ilustratzailea izan zen.[1]
Carlos Landi Sorondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1896ko maiatzaren 1a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1974ko urriaren 8a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea, margolaria eta kartelgilea |
Biografia
aldatuSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian eta Pariseko Grande Chaumière akademia librean egin zituen ikasketak. Donostian Artista Hasiberrien Lehiaketan hainbat sari irabazi zituen 1920-25 urteetan. Kartel ugari egin zituen Tolosako Laborde y Labayen arte grafikoen lantegirako. Gu artista elkarteko kidea izan zen. Italia, Paris, Gante, Mallorca, Andaluzia, Madril eta beste hainbat tokitan bizitu zen, dekorazio lanak egiten askotan.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Landi Sorondo, Carlos - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-04).
- ↑ «Carlos Landi margolari tolosarra -» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-02-04).