Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Chris Froome

txirrindulari britainiarra

Christopher Froome (Nairobi, Kenya, 1985eko maiatzaren 20a) Kenyar-Britaniar txirrindulari profesionala da. 2013an Frantziako Tourra irabazi zuen Team Sky taldean zegoela. Kenyan eta Hego Afrikan hazi zen arren, 2008tik lizentzia britainiarra erabiltzen du, izatez, bere aita eta aitona Erresuma Batuan jaio baitziren.[1]

Chris Froome

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChristopher Clive Froome
JaiotzaNairobi1985eko maiatzaren 20a (39 urte)
Herrialdea Kenya  (1985eko maiatzaren 20a -  2008ko maiatza)
 Erresuma Batua  (2008ko maiatza -
BizilekuaNairobi
Chiari
Nesso
Quarrata
Hezkuntza
HeziketaSt John's College (en) Itzuli
St. John's College, Johannesburg (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
ingelesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Posizio edo espezialitateaigotzailea
etapakako lasterketa
Pisua69 kilogramo
Altuera186 zentimetro
Jasotako sariak

chris-froome.com
IMDB: nm5234570 Facebook: froomechristopher Twitter: chrisfroome Instagram: chrisfroome Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

2007an, 22 urte zituela, profesional izatera pasa zen Team Konica Minolta taldean. Europara joan zen bere txirrindulari ibilbidea garatzeko eta Barloworld talde britainiarrari batu zitzaion. 2010ean Team Sky taldera pasa zen eta bertako txirrindulari kutunetakoa bilakatu da. Bere lehen itzuli handia 2011ko Espainiako Vuelta izan zen eta bigarren geratu zen sailkapen orokorrean.

2012ko Frantziako Tourrean, Bradley Wiggins-entzat luxuzko laguntzailea bezala ari zela, Froomek zazpigarren etapa irabazi eta bigarren amaitu zuen sailkapen orokorrean, Wiggins-en atzetik, Britainia Handiak lasterketa honetan izan duen emaitzarik hoberena osatuz. Urte horretan ere, erlojupeko brontze medaila irabazi zuen Joko Olinpikoetan eta 4. amaitu zuen Espainiako Vueltan. Bere lehen itzuli txikia 2013an irabazi zuen, Omaneko Tourrean, eta ondoren Nazioarteko Kriteriuma, Romandiako Tourra, Dauphiné Libéré eta Frantziako Tourra irabaziko zituen.

Lorpen profesionalak

aldatu
2005
1. Maurizioko Birako 2. etapa
2006
  Maurizioko Bira
1. Etapak: 2 eta 3
2. Anatomic Jock Race
2007
  Mi-Août Bretonne
1. Etapa: 5 Giro delle Regioni (23 azpikoak)
1. Etapa: 6 Japoniako Tourra
2. Berg en Dale Classic
2. Erlojupekoa, B World Championships
3. Road race, All-Africa Games
8. Doubseko Tourrean
2008
2. Giro del Capon
3. Apeninoetako Giroan
4. Sailkapen orokorra Herald Sun Tour
6. Sailkapen orokorra Volta ao Distrito de Santarém
2009
1. Etapa: 2 Giro del Capo
1. Anatomic Jock Race
4. Erresuma Batuko errepide txirrindularitzako txapelketa
9. GP Nobili Rubinetterie
2010
2. National Time Trial Championships
2. Etapa: 4 TTT Giro d'Italia
5. erlojupekoan Commonwealth Jokoak
9. Sailkapen orokorra Haut-Varko Tourra
 
Chris Froome eta Nairo Quintana, Mont Ventoux igotzen, 2013ko Frantziako Tourraren 15. etapan.
2011
11. Espainiako Vueltan
1. Etapa: 17
2. Etapa: 10
  Mailot gorria eskuratu, Etapa: 11
3. Sailkapen orokorra Beijing-eko Tourra
2012
2. Frantziako Tourrean, Mendiko sailkapena   eta etapa 1
3.   Erlojupeko talde froga, 2012ko Udako Olinpiar Jokoak
4. Espainiako Vueltan
4. Dauphiné Libérén
 
Froome Romandiako Tourreko Maillot horiarekin.
2013
  Omango Tourra, Puntukako sailkapena   eta etapa 1
  Nazioarteko Kriteriuma
Etapa: 3
  Romandiako Tourra eta etapa 1
  Dauphiné Libéré eta etapa 1
  Frantziako Tourra eta 3 etapa
  Puntu gorridun maillota eskuratu zuen. Etapa: 9, 16–20
2. Tirreno-Adriatikoan eta etapa 1
2. UCI World Tour
3.   Erlojupeko talde-froga, Txirrindularitzako Munduko Txapelketak
2014
  Omango Tourra eta etapa 1
  Romandiako Tourra eta etapa 1
2. Espainiako Vueltan, Saituenaren Saria eta etapa 1
6. Kataluniako Voltan
7. UCI World Tour
Dauphiné Libéréko Puntukako sailkapena   eta 2 etapa
2015
  Frantziako Tourra, Mendiko sailkapena   eta etapa 1
  Dauphiné Libéré
  Andaluziako Itzulia, Puntukako sailkapena   eta etapa 1
2016
  Frantziako Tourra eta 2 etapa
  Dauphiné Libéré eta 2 etapa
  Herald Sun Tourra, Mendiko sailkapena   eta 2 etapa
Romandiako Tourreko 2 etapa
8. Kataluniako Voltan
2017
  Frantziako Tourra
  Espainiako Itzulia, Puntukako sailkapena  , Konbinatua   konbinatua eta 2 etapa
Acht van Chaam
2018
  Italiako Giroa, Mendiko sailkapena   eta 2 etapa
3. Frantziako Tourrean

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

aldatu
Itzuli Handia 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022
  Italiako Giroa 36. DSK 1.
  Frantziako Tourra 84. 2. 1. UT 1. 1. 1. 3. 133. UT
  Espainiako Vuelta 1. 4. 2. UT 2. 1. 98. 114.
  Munduko Txapelketa UT UT UT UT UT UT
  Munduko Erlojupeko Tx 18. 3.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Erreferentziak

aldatu

[2],[3],[4],[5],[6],[7]

  1. (Ingelesez) Underdog no more, Chris Froome hopes for a bit more liberty in 2012 VeloNews 2011-11-23
  2. (Gaztelaniaz) «Un repóquer de leyenda para Chris Froome» ELMUNDO 2017-09-10 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  3. (Gaztelaniaz) Looy, Nicolas Van. (2017-12-13). «Chris Froome, no negativo en La Vuelta» Ciclo21 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  4. (Gaztelaniaz) Looy, Nicolas Van. (2018-07-02). «Oficial: Froome, exculpado, correrá el Tour» Ciclo21 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  5. (Gaztelaniaz) «Froome se estrella a 60 km/h, se rompe fémur, codo y costillas y no estará en el Tour» Marca.com 2019-06-12 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  6. (Gaztelaniaz) «Juanjo Cobo desposeído de la Vuelta de 2011 por dopaje, Chris Froome nuevo ganador» Marca.com 2019-06-13 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  7. (Gaztelaniaz) «Es oficial: Chris Froome se va del Team Ineos, el equipo confirma que no renovará» Eurosport Espana 2020-07-09 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).

Ikus, gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chris Froome