Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Dara Seamus McAnulty (2004) iparirlandar naturalista, idazle eta ekologista da[1][2].

Dara McAnulty
Bizitza
Jaiotza2004 (19/20 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraknaturalista, aktibista, idazlea, blogaria eta ekologoa
Lantokia(k)Ipar Irlanda

Twitter: NaturalistDara Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

2004an jaio zen eta Mourne mendietatik gertu bizi da familiarekin.

2020ko maiatzean Diary of a Young Naturalist liburua argitaratu zuen[3][4]. Nerabe autista gisa naturarekin zuen lotura bizia deskribatzen du. Wainwright sarirako sailkatutako egilerik gazteena da[5] eta 2020an irabazi zuen[6]. Gainera, An Post Irish Book Award irabazi zuen urte berean[7]. 2021ean, Dalkey sarirako sailkatu zuten[8] eta British Book Awards irabazi zuen fikzioz kanpoko narrazioen kategorian[9].

The Big Issue[10] eta The Guardian[11] egunkarietarako idatzi du. BBC Radio Ulster irratian aurkezle gisa lan egin du eta BBC Springwatchen eta BBC Countryfilen agertu da[12]. 2021eko ekainean The Irish Times egunkarian hileroko natura-zutabea idazten hasi zen[13].

Hegazti harraparien jazarpenaren eta biodibertsitate galeraren aurkako kanpainak egiten ditu[14]. 2019an, 15 urte zituela, Kontserbaziorako RSPB domina irabazi zuen[15].

2021ean, Twitter utzi zuen tratu txarrak jaso ondoren, Kate Clanchyren Some Kids I Taught and What They Taught Me liburuko ikasle autisten eta zuriak ez diren ikasleen deskribapenei buruzko kezkak partekatu zituelako[16].

2022ko abuztuaren 31n, Britainiar Inperioaren Domina eman zioten ingurumenari eta pertsona autistei egindako zerbitzuengatik[17].

  • Diary of a Young Naturalist (2020)
  • Wild child : a journey through nature (2021)

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Barkham, Patrick. «Natural talent: the 16 year-old writer taking the world by storm» The Guardian 2020-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  2. (Ingelesez) Stephenson, Hannah. «Naturalist Dara McAnulty: Only when the last person stops caring are we truly lost» The Irish News 2020-07-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  3. (Ingelesez) Preston, Alex. «Diary of a Young Naturalist by Dara McAnulty review - miraculous memoir» The Guardian 2020-06-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  4. (Ingelesez) Comerford, Ruth. «Little Toller reprints Diary of a Young Naturalist» The Bookseller 2020-05-27 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  5. (Ingelesez) «Diary of A Young Naturalist» The Wainwright Prize (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  6. (Ingelesez) «Shortlists announced for the 2020 Wainwright Prize» The Wainwright Prize 2020-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  7. (Ingelesez) «Winners of An Post Irish Book Awards 2020 announced» RTE 2020-11-25 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  8. (Ingelesez) «Shortlist for the Emerging Writer Award 2021» Zurich.ie (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  9. (Ingelesez) «British Book Award Winners Announced – But Are You In The Mood For A Cry Or A Page-Turner?» Isle of Wight Radio 2021-05-14 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  10. (Ingelesez) «Dara McAnulty on lockdown: 'These stagnant days are full of life'» Big Issue 2020-06-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  11. (Ingelesez) McAnulty, Dara. «‘I want to find the beauty in everything': Dara McAnulty's Diary of a Young Naturalist» The Guardian 2020-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  12. (Ingelesez) «Dara and Tweet of the Day» Mark Avery 2017-06-29 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  13. (Ingelesez) McAnulty, Dara. «Dara McAnulty: Beside the sea I feel winged, like I might fly off» The Irish Times 2021-06-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  14. (Ingelesez) Monahan, Meadhbh. «Teen wildlife enthusiast Dara McAnulty raises over £5,000 for raptor tagging project» Impartial Reporter 2018-02-04 (Noiz kontsultatua: 2020-09-01).
  15. (Ingelesez) Pilastro, Eleonora. «"We are dependent on nature": Meet the UK naturalist who made conservation history» Guinness World Records 2024-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  16. (Ingelesez) Rajesh, Monisha. «Pointing out racism in books is not an ‘attack’ – it’s a call for industry reform» The Guardian 2021-08-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  17. (Ingelesez) «New Year honours list» The London Gazette: 32. 2022-12-31 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).

Kanpo estekak

aldatu