Dayak etnia
Kalimantan jatorria duen talde indigena Indonesian
Dayak Borneo uharteko hegoaldeko eta mendebaldeko etnia da. Dayakak, arrazaz malaysiarrak, milioi bat biztanle inguru dira. Erlijioz animistak edo politeistak ziren, eta poligamoak, baina gaur egun asko kristaututa daude edo Islamera bihurtuak. 40-50 familia hartzeko adinako etxaldeetan bizi dira. Erakunde horietan aginpide handia duen buruzagi bana dute. Ez dute egiazko leinu-egiturarik, baina elkartzen ziren gerrarako. Orain dela gutxi arte, gerratik buru gehiago nork ekarriko zeukaten ohore handiz. Gizonezkoak oso abilak dira burdina lantzen.
Dayak | |
---|---|
Dayak etniako neska eta mutila, 1920 inguruan | |
Biztanleak guztira | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Indonesia, Malaysia eta Brunei | |
Hizkuntza | |
Dayakera | |
Erlijioa | |
Islam, katolizismo eta Kaharingan | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.