Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Dniprova Txaika

idazle ukrainarra

Liudmyla Oleksiivna Vasylevska[1], jaiotzez Berezina (ukraineraz: Людмила Олексіївна Василевська (Березіна); Karlivka (Zeleny Jar), 1861eko azaroaren 1agreg./urriaren 20ajul. – Hermanivka, 1927ko martxoaren 13a), Dniprova Txaika (euskaraz: «Dnieperreko Kaioa») izengoitiaz ezagunagoa, ukrainar idazle, itzultzaile eta irakaslea izan zen[2].

Dniprova Txaika

Bizitza
JaiotzaZelenyi Yar (en) Itzuli1861eko urriaren 20a
Herrialdea Ukraina
HeriotzaHermanivka (en) Itzuli1927ko martxoaren 13a (65 urte)
Hobiratze lekuaBaikove Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Feofan Vasylevskyj (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakukrainera
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Find a Grave: 147794169 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Liudmyla Berezina Karlivka herrixkan jaio zen 1861ean. Aita errusiar apaiz ortodoxoa zuen eta ama, berriz, ukrainarra[2]. Odesako ikastetxe pribatu batean ikasi zuen. Irakasle partikular gisa lan egin zuen eta gero herriko eskolan eta bigarren mailako ikastetxean irakatsi zuen. Ukrainako folklorea bildu zuen, besteak beste abesti herrikoiak. 1885ean Feofan Vasylevsky ukrainar historialariarekin ezkondu zen. Ukrainar abertzaletasuna Errusiako Inperioan zapalduta zegoenez, senar-emazteak poliziaren zaintzapean egoten ziren sarritan eta, 1905ean, Vasylevskaren idazlanak konfiskatu ziren[3].

Bere lehen poemak eta ipuinak ukrainar aldizkarietan argitaratu ziren. Haurrentzako poemak eta maitagarri-ipuinak eta Mykola Lysenkoren haurrentzako opereta batzuen libretoak idatzi zituen. Poesia ukraineraz zein errusieraz sortu zuen, eta suedierazko eta errusierazko literatura itzuli zuen ukrainerara[3].

Seme-alabak hazi zirenean, Vasylevska senarrarengandik banandu zen[3]. Hermanivka herrian hil zen, 65 urte zituela[2]. Bere idazlanen bilduma bat 1929an argitaratu zen eta beste bat 1931n[2].

2011n, Dniprova Txaikaren jaiotzaren 150. urteurrenean, bere irudia daraman oroigarrizko txanpon bat sortu zuten Ukrainan[4].

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
  2. a b c d (Ingelesez) «Dniprova Chaika» Internet Encyclopedia of Ukraine (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
  3. a b c (Ingelesez) Franko, Roma. (1998). «Dniprova Chayka (1861-1927) Biographical Sketch» Women's Voices in Ukrainian Literature (Language Lanterns Publications) (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
  4. (Ingelesez) «Dniprova Chaika» National Bank of Ukraine jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-01-22) (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).

Kanpo estekak

aldatu