Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Eduardo Bajo Ulloa

gidoilari espainiarra

Eduardo Bajo Ulloa (Gasteiz, Araba, 1969) zinema gidoigilea da. Irudi- eta soinu-teknikaria da, eta Gasteizko Irudi eta Teknologia Berrien Zentroan egin zuen ikasketak. Zenbait film labur egin ondoren, lan nagusiak bere anaia Juanma Bajo Ulloarekin batera egin ditu. Zuzendari-laguntzaile eta muntatzaile izan zen bere anaiak zuzendutako Akixo (1988) eta El reino de Víctor (1989) film laburretan, oso sarituak biak. Elkarrekin idatzi zuten biek Alas de mariposa film arrakastatsuaren gidoia (1991), besteak beste, gidoi original hoberenaren Goya Saria jaso zuena; berriz ere elkarrekin idatzi zuten La madre muertaren gidoia (1993), nazioarteko 14 sari izan zituena. Bideoak eta bideoklipak ere ugari egin ditu, horien artean Airbag filmekoak.

Eduardo Bajo Ulloa
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria
IMDB: nm0048055 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu