Egiptoko XXV. dinastia
XXV. dinastia edo dinastia kushita (K.a. c. 747-K.a. 664). Napata hiri-estatuan du jatorria (Kusheko lurraldean). Bertatik, dinastia honetako lehen erregeak, Alarak, Nubiaren zatiak inbaditu eta konkistatu zuen.
Hirugarren periodoaren azken dinastia izan zen. Erregea eta militarren harteko erlazioari esker, errege kushitak Egipto militarki kontrolatzea lortu zuten 80 urte baino gehiagoz. Militarki kontrolatzen zuten ezin zutelako politikoki kontrolatu, oso eremu handia baitzen.
Nubia aldeko nagusitasun politikoa indartu eta gero Piankhi subiranoak K.a 730 inguruan Egiptoko espedizio militarra burutu zuen, Nilo ibaiko hiri gehienetaz jabetu ziren Menfisez izan ezik.
Dinastia XXV antzinako liburuetan
aldatuDinastia haonek monarka "etiopiar" hauek izan zituen: Piankhi, Shabako, Shabitko, Taharqo eta Tanutamani.
- Piankhi, Kushetik egiptora boterea hedatu zuena.
- Shabako, Bokkoris atxilotu eta gero, bizirik erre zuen eta 8 (edo 12) urtez erreinatu zuen.
- Shabitko (edo Sebikos), aurrekoaren semea, 14 (edo 12) urtez erreinatu zuen.
- Taharqo (Taracos edo Saraco), 18 (edo 20) urtez erreinatu zuen.
- Tanutamani, asiriarren inbasioagatik egipto uztera behartua.
XXV. dinastiako faraoiak
aldatuDinastia honetan faraoi hauek egon ziren: Alara, Kashta, Piankhi /Piye, Shabako/Sabacon, Shabitko /Sebikos, Taharqo/Tarcos eta Tanutamani/Tenutamon.
XXV. dinamitan egon ziren piramideak
aldatuShabako, Shabitko, Taharqo eta Tanutamani.
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Egiptoko XXIV. dinastia |
Egiptoko XXV. dinastia Egiptoko hirugarren tarteko aroa |
Ondorengoa Egiptoko XXVI. dinastia |