Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Ehari (ofizialki Ehari / Ali) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. 519 metroko garaieran kokatuta dago, Otoetara joateko bidearen ertzean. Herria iparraldetik inguratzen duen kalearen beste aldean Gasteizko Sansomendi auzoa. Beraz, Eharik aspaldi galdu zuen bere izaera landatarra.

Ehari
 Euskal Herria
Ehariko plaza.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Geografia
Koordenatuak42°54′N 2°42′W / 42.9°N 2.7°W / 42.9; -2.7
Demografia
Biztanleria124 (2015)
Ehariko eliza.

Historia

aldatu

Historiako lehen aipamena 1025ean dago Donemiliaga Kukulan idatzitako dokumentu batean. Orduan, herriaren izena Ehari zen. Ondorengo mendeetan izenak hainbat gorabehera izan zituen, Ehaly, Healy, Ehali eta Ali.

Ehari Gasteizko udalerrian integraturik geratu zen 1258an, inguruko beste hainbat herrixka bezala. Historiako beste aldi batzuetan ere berezko udalerria izan du; hala ere, 1877ko erroldan udalerri independente gisa desagertu zela adierazten da, eta geroztik beti Gasteizen pean egon da.

Demografia

aldatu
Ehariko biztanleria

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa