Elena Rivera
Elena Rivera Villajos (Zaragoza, 1992ko abuztuaren 29a) espainiar aktorea eta abeslaria da. Cuéntame cómo pasó telesailean Karina Saavedraren papera egiteagatik ezaguna.
Elena Rivera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elena Rivera Villajos |
Jaiotza | Zaragoza, 1992ko abuztuaren 29a (32 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea, haur-aktorea eta abeslaria |
Altuera | 159 zentimetro |
Musika instrumentua | ahotsa |
elenarivera.com | |
|
Biografia
aldatuAbeslari gaztea
aldatuElena Riverak 1997an abiatu zuen ibilbide artistikoa eta 1999-2000 denboraldian Antena 3ko Menudas estrellas gazteen abesti lehiaketan finalaurrekoetara iritsi zen. Paloma San Basilioren "Juntos" abestia kantatu zuen orduan[1]. Urte amaierako programan ere abestu zuen. 8 urte baino ez zituen oraindik. 2001ean garaiko abeslari ezagun askorekin egin zituen duetoak; David Civera, Carlos Baute, Tamara, Raúl eta Malú izan zituen bikote besteak beste. 2002an Se busca una estrella saioko txapelduna izan zen eta Elenarentzat berariaz hautaturiko abestiekin Locos por el ritmo diskoa atera zuen.
Stockholmeko argitaletxe baten gaztelerazko ikastarorako pertsonai baten ahotsa egin zuen eta Locos por el ritmo diskoko "Encadenada al ordenador" abestia ere erabili zuten proiektuan.
Aktore lana
aldatu2005ean Cuéntame cómo pasó telesailean Karina Saavedra izanik arrakasta itzela izan zuen. 13 urtez egon zen telesailean lanean[2]. 2010tik aurrera aktore lanetan ari zen bitartean Haur Hezkuntzako ikasketak egin zituen Zaragozako Hezkuntza Fakultatean.
2011tik aurrera Cuéntame como pasó telesailaz gain beste batzuetak ere aritu zen, protagonista izan zen gainera. Los Quién, Toledo, La verdad...
2014an antzerkian egin zuen debuta El arte de la entrevista lanarekin[3] eta 2015ean zinemarako filmean hartu zuen parte, Perdiendo el norte komedian hain zuzen ere[4].
Filmografia
aldatuFilmeak
aldatuUrtea | Filma | Zuzendaria | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2015 | Perdiendo el norte | Nacho G. Velilla | Nuria | |
2015 | Rewind | Rubén Pérez Barrena | Elizabeth | laburmetraia |
2017 | El dulce sabor del limón | David Aymerich | Ilena |
Telebista
aldatuUrtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2005-2018 | Cuéntame cómo pasó | Karina Saavedra | Protagonista, 183 atal |
2011 | Los Quién | Francisca «Chesca» Gallego | Protagonista, 13 atal |
2012 | Toledo, cruce de destinos | Beatriz de Suma Carrera | Protagonista, 13 atal |
2017 | El ministerio del tiempo | Margarita de Austria-Estiria | 2 atal |
2017 | Servir y proteger | Elena Ruiz Vallejo | 2. mailakoa, 27 atal |
2018 | La verdad | Sara López Pascual / Paula García McMahon | Protagonista, 16 atal |
2020 | Inés del alma mía | Inés Suárez | Protagonista, 8 atal |
2021 | Alba | Alba | Protagonista, 13 atal |
Antzerkia
aldatuUrtea | Antzerkia |
---|---|
2014 | El arte de la entrevista |
2019 | La Vuelta de Nora – Casa de Muñecas 2 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Los comienzos de Elena: la mini Paloma San Basilio en ‘Menudas Estrellas’ canta ‘Juntos’ | Elena Rivera. (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Moreno, Adriano. (2017-01-12). «Elena Rivera: "'Cuéntame' merece un final a su altura"» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernández-Santos, Elsa. (2014-02-20). «Tres mujeres ante una cámara» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) vertele.eldiario.es. (2015-10-07). «La serie de 'Perdiendo el Norte' ya tiene protagonista masculino: Antonio Velázquez» vertele (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
Kanpo estekak
aldatu- Elena Riveraren webgune ofiziala (Gaztelaniaz)
- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Gaztelaniaz)