Elena Uriz
Elena Uriz (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1944ko urtarrilaren 1a) irakasle ohia, abeslaria, dantzaria eta aktorea da.
Elena Uriz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1944ko urtarrilaren 1a (80 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, abeslaria, dantzaria eta aktorea |
Biografia
aldatuIrakasle
aldatu1968an, Nafarroako Unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren, Elena hezkuntza-maila guztietako irakaslea izan da, lehen hezkuntzatik unibertsitatera, 1966tik 2010era bitartean, urte horretan erretiratu baitzen bere lanbidetik.
Euskara
aldatuBi semeren ama zela ikastolan sartzea erabaki zuen, haiei laguntzeko eta Arturo Campion euskaltegian euskara ikasten hasi zen, 34 urterekin, eta praktikatzeko Berako barnetegi batera joan zen. Ondoren, lanean baimena hartu eta euskara entzuteko Paz de Ziganda ikastolan hasi zen kuluxkaren ordua, jantokia eta jostaldia zaintzen. Handik bi urtera eskola ematen hasi eta 20 urte baino gehiago egin zituen bertan.
Dantzari
aldatuBecky Siegelekin egiten du dantzan. Kontzientzia are handiagoa hartu zuen harekin egindako ikuskizun batekin: El baile de los años ikuskizunean. Hiru adin tarteko jendeak hartzen baitzuen parte.
Aktore
aldatuAktore gisa, probatzeko konbentzitu zuen lagun bati esker, paper txiki batean egin zuen debuta zintan eta harrezkero hainbat filmetan parte hartu du. [1]
Lanak
aldatuZinema
aldatu- 1984 - Tasio
- 2016 - El Guardian Invisible
- 2016 - Abracadabra
- 2017 - Thi Mai, Duerme Negrita,..
- 2018 - Lo nunca visto
- 2019 - Akelarre
- 2019 - Gaueko
- 2020 - Ilargi Guztiak
- 2020 - Altsasu
- 2022 - Irati
Antzerkia
aldatu- 2012 "Bodas de Sangre", La suegra
- 2013 " Divinas Palabras" Marica del Reino"
- 2015 "Antígona" Tiresias
- 2015 "De Cama En Cama" La Dama
- 2016 "La Taberna Fantástica" El autor
- 2018 "Mucho ruido y Pocas nueces" El escribano
Dantza
aldatu- 2018: "El Baile de los Años" bailarina
Familia
aldatuSenitartekoak ditu Uriz Pi ahizpa feministak, antifrankistak eta errepublikazaleak. Korrespondentzia bidez ezagutu zuen Elena Urizek Elisa Uriz Pi, Berlinen bizi zen izeba, zen berarentzat. Gerora jakin zuen nortzuk izan ziren eta zein ekarpen egin zuten haren senideek. [2]Harro sentitzen da haien abizena daramadalako, haiek egin zutenarekin identifikatua sentitzen baita.
Erreferentziak
aldatu- ↑ SensaCine.com.mx. «Elena Úriz» SensaCine.com.mx (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
- ↑ «Elena Uriz: "Feministak, antifrankistak eta errepublikazaleak ziren; harro nago" - Iruñerria» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).