Emma Hawaiikoa
Emma Hawaiikoa, izen osoz Emma Kalanikaumakaʻamano Kaleleonālani Naʻea Rooke, (Honolulu, 1836ko urtarrilaren 2a – ibidem, 1885eko apirilaren 25a) Hawaiiko Erresumako erregina ezkontidea izan zen, Kamehameha IV.a erregearen emaztea 1856tik 1863ra. Geroago tronurako hautagaia izan zen, baina Kalākaua erregea hautatu zuten haren ordez.
Emma Hawaiikoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Honolulu, 1836ko urtarrilaren 2a | ||
Herrialdea | Hawaiiko Erresuma | ||
Heriotza | Honolulu, 1885eko apirilaren 25a (49 urte) | ||
Hobiratze lekua | Royal Mausoleum of Hawaii (en) | ||
Familia | |||
Aita | George Naea | ||
Ama | Fanny Kekelaokalani | ||
Ezkontidea(k) | Kamehameha IV (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Kamehameha Etxea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Hawaiiko Eliza | ||
Izenak
aldatuSemea hil ondoren eta senarra hil baino lehen, Kaleleokalani deitzen zioten. Senarra ere hil ondoren, titulu hori aldatu zen Kaleleonālani bihurtzeko. 1862ko urriaren 21ean eliza anglikanoan bataiatu zuten Emma Alexandrina Francis Agnes Lowder Byde Rooke Young Kaleleokalani izenarekin[1].
Bizitza
aldatuEmma 1836ko urtarrilaren 2an jaio zen Honolulun. Haren aita George Naʻea buruzagi nagusia izan zen, ama, berriz, Fanny Kekelaokalani. Amaren aldeko izebak, Grace Kamaʻikuʻi Young Rooke buruzagiak, eta haren senarrak, Thomas C. B. Rooke doktoreak, seme-alabarik ez zutenek, hānai hawaiar tradizioaren arabera adoptatu zuten[2].
Guraso adoptiboen etxean hazi zen, Rooke Housen, Honolulun. Estatubatuar misiolariek ezarritako Royal Schoolen ikasi zuen.
Alexandro Liholihorekin (Kamehameha IV.arekin) ezkongaitu zen. 1856ko ekainaren 19an ezkondu ziren. Bi urte geroago, 1858ko maiatzaren 20an, seme bat izan zuten, Alberto Eduardo Kamehameha printzea, 1862ko abuztuaren 27an hil zena. Erregea urtebete geroago hil zen, eta ez zuten beste seme-alabarik izan[3].
1860an, Emma erreginak eta Kamehameha IV.a erregeak Hawaiiko Eliza ezartzen laguntzeko eskaera egin zuten. Thomas Nettleship Staley apezpiku anglikanoa eta bi apaiz iritsi ondoren, biak 1862ko urriaren 21ean bataiatu ziren eta 1862ko azaroan sendotza hartu zuten. Senarrarekin batera, Emmak San Andres katedrala ezarri zuen, eta 1867an nesken eskola kristaua[4].
1865etik 1866ra, Ingalaterrara eta Estatu Batuetara joan zen osasun-arazoengatik eta aldi berean Hawaiiko misio anglikanoari hazten laguntzeko. Estatu Batuetan, 1866ko abuztuaren 14an Andrew Johnson presidenteak eta Eliza McCardle Johnson lehen damak Etxe Zurian egin zioten harrera[5].
1874an Lunalilo erregea hil ondoren, Emmak errege hauteskundeetara aurkeztea erabaki zuen Kalākauaren aurka. Jende arrunta Emmaren aldekoa zen bitartean, Batzar Legegileak Kalākauaren alde egin zuen, hauteskundeak irabazi zituena. Horrek istilu bat eragin zuten, non Kalākauaren aldekoak ziren hamahiru legebiltzar zauritu ziren eta J. W. Lonoaea hil zen[6].
1885eko apirilaren 25ean hil zen, 49 urte zituela.
Omenaldiak
aldatuHawaiiko Eliza Episkopalianoan Errege-Erregina Santuen Jaia ospatzen da azaroaren 28an, Kamehameha IV.aren eta Emmaren omenez[7].
Genealogia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Kanahele, George S. (1999). Emma: Hawaii's Remarkable Queen. Honolulu: University of Hawaii Press, 152 or. ISBN 978-0-8248-2240-8..
- ↑ (Ingelesez) Kanahele, George S. (1999). Emma: Hawaii's Remarkable Queen. Honolulu: University of Hawaii Press, 1-4 or. ISBN 978-0-8248-2240-8..
- ↑ (Ingelesez) Hackler, Rhoda E. A. (1992). «Albert Edward Kauikeaouli Leiopapa a Kamehameha, Prince of Hawai'i» The Hawaiian Journal of History (Honolulu: Hawaiian Historical Society) 26: 21-44..
- ↑ (Ingelesez) «A Message from the Head of School» St. Andrew's Priory School for Girls jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-16) (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ (Ingelesez) Kanahele, George S. (1999). Emma: Hawaii's Remarkable Queen. Honolulu: University of Hawaii Press, 189-226 or. ISBN 978-0-8248-2240-8..
- ↑ (Ingelesez) Dabagh, Jean; Lyons, Curtis Jere; Hitchcock, Harvey Rexford. (1974). Dabagh, Jean ed. «A King is Elected: One Hundred Years Ago» The Hawaiian Journal of History (Honolulu: Hawaiian Historical Society) 8: 76-89. (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ (Ingelesez) Rutledge, Emily. «Feast of the Holy Sovereigns» Grow Christians 2019-11-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).